Pasaia,Santurtzi, Ondarru eta Lekeitioko Portuetan grebaren jarraipena %100 da eta Eusko Tren,Metro Bilbao, Bilbobus, Donosti Bus, Villavesa eta Gasteizko TUVISA garraio enpresan zerbitzu minimoak bakarrik funtzionatzen dute.
Sarean diotenez Hego Euskal Herrian 4 atxilotu dituzte jadanik
Sarean jasotzen ari garen informazioaren arabera Greba Orokorreko piketeetan zebiltzan 3 lagun atxilotu dituzte Gasteizko Unibertsitatean eta lagun bat TUVISAko kotxeretan.
Bi bandera espainiar margotu dituzte LABeko Gasteizko egoitzan
Gasteizko Zaramaga auzoan den LABen egoitzan bi bandera espainiar margotu dituzten gaur gauen. Mota honetako inposaketen hauen aurka da hain zuzen ere gaurko mobilizazio eguna. Demokrazia eta justizia soziala. Euskal Herriak erabaki du.
Araban grebaren jarraipenaren lehen datuak
Araban greba deialdiak enpresetan izan duen inzidentziaren datuak. Eguneratzen joango gara.
Datos de la Huelga del dĂa 29 de Marzo en Hego Euskal Herria
Ante las imposiciones SOBERANÍA. Euskal Herriak lan erreformari EZ!
ArgazkiakGreba
{flickr-album}Type=User, User=38841381@N08, Cols=6, Rows=200{/flickr-album}
Gazte bat identifikatu dute grebara deitzen duten kartelak jartzeagatik Baztanen
Atzo gaueko 20:30ak aldera Guardia Zibilak Iruritako gazte bat herriko plazan grebako kartel bat jartzen ari zela geldiarazi eta identifikarazi zuen. Poliziek ere gaztearen autoa miatu zuten. Greba eskubidearen kontra estatuaren eta kapitalaren ordezkari desberdinek egiten dutena aski nabaria da; horren aitzinean, murrizketen eta laneko erreforma basatien aurka inoiz baino erantzun sendoagoa ematea ezinbestekoa da.

