2025-12-18
Blog Page 1479

Maiatzaren 31ko mobilizazioen deialdiak – NAFARROA

NAFARROA

IRUÑEA


MANIFESTAZIOA
12:00etan Manifestazioa Iruñean autobus geltoki zaharretik, bertan zutabe guztiak elkartuko dira

ZUTABEAK
  1. Barañain 10,45etan Barañain etorbidetik.
  2. Berriozar 10,15etan Decathloneko errotondatik
  3. Mendillorri 11,00etan lakutik.
  4. UPNA 11,00etan Sebastian Albero kaletik
  5. Burlata 11,00etan Kale Nagusitik.
  6. Txantrea 11,00etan Euskararen plazatik, 
ARRATSALDEAN 19:00etan Herri Ekimenak giza katea  antolatu du Nafarroako Gobernuaren inguruan.   

IRUÑEA
 11:00etan Osasunbideko elkarretaratzea CCIn (hospital gunean)

BURLATA
: 10:00etan Udaletxeko plazan

ATARRABIA
: 10:00etan Udaletxeko plazan

HUARTE
: 10:00etan Udaletxeko plazan

ANSOAIN
: 10:00etan Udaletxeko plazan

BERRIOZAR
: 10:00etan Udaletxeko plazan

ZIZUR
: 10:00etan Udaletxeko plazan

TAFALLA
: 10:00etan Udaletxeko plazan

ALTSASU
: 10:00etan Udaletxeko plazan

LIZARRA
: 10:00etan Baja Navarra kalean elkarretaratzea, 10:30etan manifestazioa Recoletas Plazatik eta 12:00etan elkarretaratzea eta parodia Baja Nabarra kalean.

TUTERA
: 12:00etan Plaza Berritik

«Sindikalgintza abertzalearen erronkak» hitzaldia

0

Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak "Sindikalgintza abertzalearen erronkak" aztertuko ditu Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Berria egunkariak antolatutako hitzaldian. Ekitaldia ekainaren 7an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean arratsaldeko 19:00etan eta asistentzia konfirmatzea eskatzen da, 943 30 40 30 telefonoan edota mezu bat bidalita (klikatu hemen). Hitzaldia zuzenean ikusteko aukera ere izango da www.berria.info helbidean.

«Sindikalgintza abertzalearen erronkak» izango ditu hizpide Ainhoa Etxaidek Ekainaren 7an

0

Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak "Sindikalgintza abertzalearen erronkak" aztertuko ditu Martin Ugalde Foroak antolatutako hitzaldian. Ekitaldia ekainaren 7an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean arratsaldeko 19:00etan eta asistentzia konfirmatu beharra dago 943 30 40 30 telefonoan edota komunika@berria.info helbidean. Hitzaldia zuzenean ikusteko aukera ere izango da www.berria.info helbidean.

Maiatzaren 20 eta 26an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginiko mobilizazioen balorazioa

0

Krisi ekonomiko finatzieroaren aitzakian kapitala gure eskubideekin amaitu nahian murrizketak ezartzen hasi zenetik hona Hego Euskal Herrian mobilizazio ugari egin dira, tartean greba orokorrak ere bai, ekimen ugari jarri dira martxan, inposizioei ezezkoa eman eta egungo eredu ekonomiko eta sozialaren alternatiba aldarrikatzeko.

Zerbitzuetako kolektiboa eta Heziketa Bereziko kolektiboa murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen defentzan

0

Administraziopeko Hezkuntzako langile laboralek haien eskubideak defendatu, politika publikoen aldaketa aldarrikatu eta maiatzaren 31an izango diren mobilizazioetan parte hartzeko beharra azpimarratu zuten atzo Bilbon. Kolektibo hauen mahai negoziatzaileak bazterturik utziak ditu Celaa Sailburuak aspalditik eta Madrilgo Lan Erreformak zein Gasteizkoak bere kabuz ezarritako murrizketak, aurreko urteetatik datorren egoera kaskarra areagotu egiten du. 

LAB sindikatuko kide Patxi Bengoaren aurkako epaiketa salatzeko

Iazko abenduan Mahai Orokorraren negoziazioan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean, Eusko Jaurlaritzako langileok genituen lan baldintzetan derrigorrean hainbat neurri onartu ezean, murrizketa gehiago egitearekin mehatxatu gintuzten. Mehatxuei aurre egin genien eta murrizketak ezarri zituzten. Jaurlaritzak 2012rako borondatezko aurre-jubilazioetako primak kentzea erabaki zuen, besteen artean. Gobernu honetako goi-kargua den, Hezkuntza sailburuaren Kabineteko Buru Javier Nogalesek aurre-jubilazioa eskatu zuen laguntza hori jaso ahal izateko eta karguan jarraitzen du. LABek jokaera hori salatu zuen publikoki, etikoki joera arbuiagarritzat joz, nahiz eta legezkoa izan zitekeela onartu genuen. Javier Nogalesek aurre-erretiroa eskatu zuenean Celaá sailburuaren konfiantzazko gizona zen eta ezin dugu sinetsi berak ez zuela ezagutzen gobernuak berehala hartuko lukeen erabakia: aurre-jubilazioetako primak irakasle guztiei kentzearena, alegia.

Patxi Bengoa LABeko delegatuaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea

Javier Nogalesek, sindikalista ohia eta gobernu sozialistako agintariak,  delegatu eta lankide den Patxi Bengoaren aurka salaketa aurkeztu du epaitegietan injuriak egotzita. LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Bengoari elkartasuna adierazi eta bere aurkako kausa artxibatua izan dadin eskatzeko. 

Zerga erreforma justu eta birbanatzaile baterako proposamena aurkeztu du LABek

Zerga erreforma justu eta birbanatzaile baterako proposamena aurkertu du gaur LAB sindikatuak batzorde sozioekonomikoko buru Bea Martxueta eta politika ekonomikoetako idazkari Rafa Izquierdoren eskutik. Proposamen hau duela egun batzuk Hego Euskal Herriko gizarte errealitatearen gaineko azterketa aurkezterakoan iragarri moduan, bestelako gizarte errealitate baterako alternatiben artean kokatzen da.

LABek patronalak hitzarmena blokeatzen jarraitzen duela salatu eta bere proposama berretsi du

0

Arabako Metalgintzako Hitzarmenaren azken negoziazio mahaiaren ostean LAB sindikatuak patronalaren inmobilismoa salatu du. Erreformak eskaini dion guztia aprobetxatzeko asmoz patronala hitzarmena blokeo egoeran utzi nahi du. Jarrera honekin eta krisia aitzakia hartuta, argi eta garbi geratzen da patronalak lan eskubideak erasotu eta lan baldintzak okertu nahi dituela.