2024-03-28
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraHego Euskal Herriko irailaren 26ko greba orokorraren jarraipenena handia izaten ari da

Hego Euskal Herriko irailaren 26ko greba orokorraren jarraipenena handia izaten ari da

Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera) gaurko greba egunaren jarraipen zabalari buruzko iritzi ona dugu. Lanuztea Hego Euskal Herriko arlo eta enpresetan orokorra izan da. Industriako enpresetan esaterako %56ak itxi du (datuan behin-behinekoak dira, goizeko 11etan jasotako datuekin).

Aztertutako enpresa guztien artetik %70,74an erabateko lanuztea edo %30etik gorakoa izan da.

Gure datuen arabera, erabateko lanuztea –%70etik gorakoa– 297 enpresatan izan da, hots, %56,03an.

Nafarroan lanuztea itxurazkoa izan da Iruñerrian, non enpresa garrantzitsu askotan greba egin baitute. Sakanan, Leitzan eta Baztango bailaran jarraipena handia izan da.

Beste batzutan bezala, kooperatiba-mugimenduko enpresa esanguratsuetan ere greba egiten ari dira langileak: Orkli, Irizar, Fagor Ederlan, Ampo.

Bestalde, greba egiten ari den enpresa handien kopuruaz gainera, aipatzekoa da enpresa txiki eta ertain (este) askotan ere deialdiarekin bat egin dutela beharginek.

Beraz, arlo industrialeko datu erkatuek adierazten dute grebak jarraipen orokorra izan duela, eskualdez eskualde desberdina bada ere.

Greba egiten ari diren enpresa batzuk aipatze aldera, honako hauek ditugu:

ARCELOR MITTAL BERGARA, TALLERES DE ESCORIAZA, TALLERES DE ESCORIAZA–IRUN, ARCELOR MITTAL ZUMARRAGA, INDAR (GRUPO INGETEAM), GRUPO BELLOTA, GKN LEGAZPI, CAF BEASAIN, CAF IRUN, CIE LEGAZPI, ARCELOR MITTAL OLABERRIA, CORRUGADOS AZPEITIA-LASAO, KSB ITUR, INDUSTRIAS AUXILIARES GETARIA Y AIA, HUYCH.WANGNER (ANTIGUA PEROT), SAPA OPERACIONES, CIE RECYDE, RODISA, FUNDIC. WIND ENERGY CASTING SA DEBA, HIJOS DE JUAN DE GARAY, S.A.,ARCELOR MITTAL AGURAIN, SAPEM, WIND ENERGY CASTING FUNDICIONES, JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS, KIME, S.A., GOMETEGI, S.L., ARALUCE, S.A, TARABUSI, S.A, GEA IBERICA, S.A., ORMAZABAL Y CIA., MATRICERIA DEUSTO. S.L., IND.DE TUBERIAS AERONAUTICAS, ESPECIAL GEAR TRANSMISIONS (EGT), ELECTROT.ARTECHE HNOS,S.A., MFS – SINTERING (FERSINT)…

Lanuztea hauetan ere egiten ari da:

SARRIO PAPEL, MUNSKJO, KIMBERLY, SMURFIT, ARALAR, MONDY, CEMOSA, GUARDIAN LLODIO, ARKEMA, UNIPAPEL, MEAD, SAVASA…

Gainerako arloetan, frogatutako datuek honoakoa adierazten dute:

Bidaiarien garraio sektorean, Eusko Trenen eta Eusko Trenbide Sarean gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira egin. Metroan eragin handia izan du lanuzteak. Gasteizen aipagarria da TUVISAn %80ko jarraipena lortu duela grebak. Salgaien garraioan greba handia da.

Eraikuntzan, greba ia erabatekoa izan da Gipuzkoako lanetan, eta oso garrantzitsua Bizkai, Araba eta Nafarroan. Gainera, aipatu beharra dago zementu lantegi guztiak gelditu egin direla: Lemona Industrial, Añorgako eta Arrigorriagako Financiera y Minera). Bilboko Portuan ere lanuztea izan da.

Arlo publikoari dagokionez, irakaskuntzan grebaren jarraipena oso handia izan da. Irakaskuntza publikoan lanuzteak ikastetxeen %75ean eta Haurreskolen %85ean izan du eragina. Itunpeko ikastetxeen artean, ikastola gehienek ateak itxita ditute, eta gainerako zentroetan jarraipena handia da, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik. Unibertsitatean ere greba handia izan da: Leioako eta Arabako campusetan jarduera %10ekoa izan da, eta Ibaetan, berriz, %5ekoa.

Grebaren jarraipena udal eta foru-aldundietan oso garrantzitsua izan da EAEko hiru lurraldeetan, batik bat Gipuzkoan, non ia udal guztiek bat egin baitute grebarekin, Irunek eta Eibarrek izan ezik. Bizkaiari dagokionez, aipagarria da eskualde batzutako lanuzte orokorra (Busturialdea, Durangaldea…), baita Bilboko Udalean eta Arabako Aldundian izan dena ere.

Administrazio Autonomikoan, jarraipena handia izan da, %70etik gorakoa, eta justizia arloan, erantzun zabala lortu du grebak; kasu askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira izan.

Osakidetzako arloetan, ospitaletan zein lehen arretako sarean, erantzuna ez da hain handia izan, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirelako eta berez langile kopurua eskasa delako.

Arlo sozio-sanitarioan grebak jarraipen handia lortu du, eta kasu gehienetan gutxieneko zerbitzuak soilik zeuden irekita. Hain zuzen, Justizia Goi-Auzitegiak Lan sailak gutxieneko zerbitzuei buruz emandako agindutik geriatrikoei zegokien artikulua indargabetu du, ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirela ebatzita. Gehiegikeria honi aurre egiteko denbora faltak ez du eragotzi grebaren emaitza ona.

Zerbitzu pribatuetan, greba handia izan da:

Merkatu handien artean Donostialdeko Mercabugattiko jarduera ia erabat gelditu da, eta Mercabilbaon ere greba ia erabatekoa izan da.

Kale-garbitasunaren
arloan, lanuztea oso handia izan da, bereziki Donostian eta Gasteizen; bi hiri hauetan greba ia erabatekoa da. Eraikinen eta lokalen garbitasunari dagokionez, jarraipena itxurazkoa izan da. Ikastetxeetako jantokien arloan, sukalde zentraletan zein ikastetxe publiko eta pribatuetako jantokietan, greba oso garrantzitsua izan da.

Finantza arloan
, berriz, eragina han-hemenka izan du grebak, eta jardueran arazoak eragin ditu. Aurrezki-kutxetan lanuztea %25etik gorakoa izan da.

Bilbo, 2012ko irailaren 26a

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3 urtekoen zikloko sindikatuak berriz mobilizatu dira, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko behingoz har dezan alor honetako ardura

Nafarroako 0-3 hezkuntza zikloko sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitza nagusiaren parean, Gobernuak ziklo honi dagokionez erakusten duen jarrera axolagabea salatzeko. Ildo berean, apirilaren 11n manifestazioa eginen dutela iragarri dute, Departamentuaren egoitzatik 17:30ean abiatuko dena.

Grebak Arabako aisialdi hezitzailea eta animazio soziokulturalean apirilaren 2a eta 4an, hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako

Agerraldia egin dute gaur Gasteizen sektoreko langileek bi greba egunak iragartzeko. Hitzarmen duinik ez badago, zerbitzurik ez dela egongo adierazi dute.

Iruñeko eremu urdinean jarduera ia geldirik egon da grebaren hiru egunetan

Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) astelehenetik egiten ari den grebaren balorazio positiboa egin du, eta ohartarazi du Dornierrek ez badu aurrerapausorik ematen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziazioan, mobilizazioekin jarraituko dutela.