LAB sindikatuak bere kezka aditzera eman nahi du azken egunotan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan hainbat alderdik eta komunikabidek azaldu duten jarrera erasokorra eta fede txarrekoa direla medio. Bada asmo politiko zehatza prestazio hau iruzurrarekin lotzeko, eta aldi berean, eskubide sozial honen izaera desitxuratzeko. Aurreiritzi klasista hauek giroa prestatu nahi dute ondotik murrizketa berriak ekartzeko.
Hezkuntza komunitateak LOMCEren aurka martxoaren 2an manifestatzera deitu du
ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen-Ikasbatuaz eta Ikasle Abertzaleen babesarekin, Hezkuntza komunitateak martxoaren 2an Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian LOMCE aurreproiektuaren aurka egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu du.
Iruñea 17:30etan Autobusetatik.
Bilbo 17:30etan Jesusen Bihotzetik.
Gasteiz 19:00etan Bilbo plazatik.
Donostia 17:30etan Bulebarretik.
Aiaraldeak instituzioei murrizketen aurrean PLANTO egin dezan eskatu dio
Pasadan ostiralean, instituzioei egun inposatzen zaizkigun neurri, lege eta erreformen aurrean PLANTO egin dezaten exijitzeko eta hauen erruz Aiara eskualdea jasaten ari den egoera larria salatzeko manifestazioa egin zen Laudion Aiaraldeko Plataformak deituta. Datozen asteetan Euskal Herrian izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia ere egin zuten.
Hego Uribe eta Arratiako LABeko delegatuen elkarretaratzea euskal preso politikoen eskubideen alde
Hego Uribe eta Arratiako LABeko delegatuek pasadan ostiralean egindako asanbladaren ostean euskal preso politikoei ezartzen zaien bizi osoko zigorra salatzeko elkarretaratzea egin zuten Basauriko Benta plazan. Euskal preso eta errefuxiatu politikoen askatzea eta konponbide bidean estatuari pausoak ematea eskatu zitzaion.
No hay excusas. 隆Reversi贸n de las Cocinas, ya!
M4F despide a dos trabajadoras que prestan sus servicios en EITB para el Gobierno Vasco
El Comité de Empresa de LAB de Media For Future, productora audiovisual encargada de realizar trabajos para el Gobierno Vasco y EITB, denuncia el despido de dos periodistas que prestaban servicios en EITB para el mantenimiento del portal web de Turismo del Gobierno Vasco (euskadi.net).
Enplegua borrokatzeko martxoaren 9an kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du LABek
LAB sindikatuak azken urteetan enpleguan eman den suntsikeren balorazio eskaini du gaur Bilbon. Borrokan dauden Enpresa Komiteek enpleguaren defentsan martxoaren 9rako manifestazioarekin bat eginez, eta ekonomia babesteko oinarria enplegua babestea eta sortzea dela iritziz, LABek inposatzen dizkiguten politiken aurrean kalera ateratzearen beharra azpimarratu du. Asier Imaz, industria federazioko idazkariak, pultsu baten aurrean gaudela adierazi eta Martxoaren 9an ikusiko den bezala, Euskal Herrian pultsu hori irabazteko nahiko indar badela azaldu du.

