PNV eta PSEren arteko itun fiskalak, atzerapenarekin bada ere, erruaren onarpen inplizitu batekin jaio zen hamarkadetan zehar garatutako politika fiskalaren ondorioz. Politika honen helburua kapitaleko errentei, aberastasun handie eta irabazi enpresarialei pribilegiozko trataera ematea izan da.
Darpon gezurretan ari da nabarmen, eta Osakidetzako langile zein erabiltzaileok mespretxatu egiten gaitu
Esaerak dioen bezala “babesteko orduan, erasoa erabili”. Bada, Jon Darpón Osasun Kontseilariak zorrotz jarraitzen omen dio esaera honi. Inposaturiko murrizketen ondorioz Osakidetzaren egoera hain larria den honetan, Kontseilaria egoera estali nahian dabil mobilizazioetan parte hartzen dugun langile zein erabiltzaileon kontra jotzen. Ez da lehenengo aldia Darpon jaunak halako jarrera adierazten duena, egokiagoa agian tabernako eztabaida baterako bere karguari dagokion ardurari baino.
LABeko delegatuek langileon lan baldintza duinak hemen negoziatu daitezela aldarrikatu dute
Urola Kosta, Oarsoaldea eta Donostia eskualdeetako delegatuek Negoziazio Kolektiboaren inguruan eztabaidatzeko batzarra burutu dute gaur. Batzarraren ostean kotxe karabanan Adegiren egoitzaraino abiatu dira, bertan langileon lan baldintzak hemen negoziatu daitezela aldarrikatu dute. Sindikatuko idazkari nagusia bertan izan da eta Adegi eta beste patronalek erreforma aplikatzea onartu izanaren erabakiaren atzean langileak menperatzeko "patronalaren obsesioa" besterik ez dela egon salatu du.
Eskubide Sozialen Kartaren lehen zirriborroa onartu zuten eragile sozial eta sindikalek Donostian ospatutako III. Asanbladan
Larunbatean, hilak 5, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren III. Asanblada ospatu zen Ibaetako Kanpusean (EHUn). Bertan Euskal Herri osotik etorritako hainbat eragile sindikal eta sozialetako ordezkaritza zabalak parte hartu zuen. Asanbladan eztabaida prozesuari hasiera emango dion Kartaren lehen zirriborroa onartu zen, udaran zehar Talde Sustatzaileak etengabean egin duen lanaren emaitza dena. Zirriborro honek Kartaren printzipio, eskubide eta aldarrikapenen lehen zerrenda jasotzen du.
Itzalaldia Arratian lanpostu suntsiketaren aurka
Arratiako eskualdean bizi den egoera Bizkaiko eta Euskal Herriko beste hainbat tokitakoaren antzekoa da, larria alegia. ARRATIAN LAN ETA BIZI! plataforma osatzen dugun eragile sozial eta sindikalak ziur gaude gizartearen etengabeko pobretze baten aurrean gaudela. Eskualdearen egoera kezkagarria ikusirik eta inguruko industria sarea defendatzeko itzalaldia antolatu dugu urriaren 30ean.
Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen eta konponbidearen aldeko uholdea Bilbon
Milaka lagun Bildu ziren pasadan larunbatean Bilbon -65.000 Gara egunkariak egindako kontaketaren arabera- alderdi politiko, sindikatu eta erakunde sozial ezberdinok Herrira herri-mugimenduaren aurka egindako operazioa salatzeko eta euskal preso eta iheslarien eskubideen eta konponbidearen alde deitutako manifestazioan.

