Enpresa Komiteak deitutako erreferendumean, hilaren 2an, plantillaren gehiengoak estatuko zentroarteko komitea uztea erabaki zuen. Platillaren %90 hartu zuen parte eta “Lasarteko fabrika Zentroarteko komitean egotea nahi duzu?” galderari 322 pertsonek baiezkoarekin erantzun zioten, hau da bozken %64a, 170 pertsonek kontra bozkatu zuten (%34). 554 pertsonek osatzen duten plantillatik, 501ek hartu zuten parte.
Esan beharra dago Komitea osatzen duten talde sindikal guztiek erreferendumaren emaitza bere gain hartzeko konpromisoa hartu zutela.
Michelineko LABeko sail sindikalak emaitza hau oso positiboki baloratzen du, plantillaren gehiengoak gure sail sindikalak aspalditik egiten duen eskaria babestu baitu Lasarteko komitearen soberania babestuz.
Datozen egunetan gai hau landuko da Enpresa komitean, eta espero dugu gainontzeko taldeak eta enpresak berak Lasarteko plantillaren gehiengoak erabakitako errespetatzea.
Bizkaiko Correoseko ordezkaritza sindikal osoak (CCOO, Esk, UGT, LAB, ELA y CSI-F) bere kezka azaldu du Estatu Elkarteak Bizkaian burutzen ari den enplegu suntsiketaren aurrean. Atzo Gernikako Banaketa Unitatearen eta Bilboko 6 Banaketa Unitateko (3, 5, 7, 8 eta 10 barrutiek osatua) lanpostuen berrikusketa txostena helarazi zieten. Txosten hauen atzean, 2014an ikusi bezala, lanpostu suntsiketa dakar eta ondorioz ordekaritza sindikalek ez dute bere hain hartzen eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.
Correoseko ordezkaritza sindikal osoaren (CCOO, Esk, UGT, LAB, ELA y CSI-F) irakurketa
CORREOS-en LAN SUNTSIKETARI EZ
«Beste behin Bizkaiko Correoseko ordezkaritza sindikal osoak (CCOO, Esk, UGT, LAB, ELA y CSI-F) bere kezka azaldu nahi du, herrialde honetan, Estatu Elkartea burutzen ari den enplegu suntsiketaren aurrean.
Gaur, otsailak 3, Correos-ek sindikatuoi Gernikako Banaketa Unitatearen eta Bilboko 6 Banaketa Unitateko (3, 5, 7, 8 eta 10 barrutiek osatua) lanpostuen berrikusketa txostena helarazi digu. Gernikako kasuan banaketa sekzio bat galtzen da eta Bilbokoan 15 dira galtzen diren sekzioak. Ikerketa hauen inplantazioa otsailan zehar jarriko da matxan, ongi ezagutzen ditugun ondorioekin: lanpostuen murrizketa gogorraren ondorioak agerian geratzen dira lan zentrora iristen den ohiko eta zertifikatutako korrespondentzia egunero banatzeko ezintasunean. Kalitatezko Zerbitzu Publiko bat eskeintzeko plantilla faltagatik atzerapenak eta pilaketak sortzen dira.
Agerian utzi nahi dugu, Correosek murrizketa politikak aurrera eramateko oinarri hartzen dituen txosten hauek, sindikatuoi beti eztabaidaezin bezala aurkezten zaizkigula nahiz eta hutsune eta omisio tekniko ugari izan. Ondorioz ordezkaritza sindikalak ezin ditu bere gain hartu
Txosten hauekin, Correosek, 2014ean zear eta 2015eko lehen hilabetean 64 lanpostu suntsitu ditu Bizkaiako postetxeetan. Suntsiketa hau era honetara banatu da:
• Bilboko postetxean, 52 banaketa sekzio gutxiago. • Barakaldoko postexean 5 sekzio gutxiago. • Portugaletekoan 3 sekzio galdu dira. • Basaurikoan 3 sekzio gutxiago. • Gernikan sekzio bat gutxiago.
Sindikatuen iritziz, enpresa burutzen ari den pertsonalean aurrezteko politika honek, Correosek dituen obligazioak —operadore publiko den heinean, herritarrei posta zerbitzua unibertsala eskeintzekoa— ez betetzea dakar, eta honek eskeintzen duen zerbitzuen kalitatearen txartzea ekarri du, honen azken adibidea eguberritako kanpainan ikusi dugu.
Esan dugun guztiaren aurrean, Bizkaiako Correoseko sindikatuok, otsailan, asteazkenero elkarretaratzea egiten jarraituko dugu 11etatik 11.30arte, Bilboko Correoseko Bulego Nagusiaren aurrean (Alameda. Urquijo-19) Correoseko enplegu suntsiketa salatzeko.
Pasa den urtarrilaren 3an amiantoarekin lana egitearen ondorioz, CAFeko langilea zen Emilio Sanchez Ballesteros-ek bizia galdu zuen 67 urte zituela. Gaur lankideek omenaldia eskaini diote lantegian amiantoaren biktimen omenez eginiko momumentuan.
Langileek 10.00etatik 11.00etara geldialdia eta konzentrazioa burutu dute CAF Beasaingo Sarrera Nagusian amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuan.
Beasaingo lantegian dagoeneko 25 langile dira , beraien lanpostuetan amiantoa erabiltzearen ondorioz hildakoak eta beraien heriotza amiantoa manipulatzeak eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak.
CAFeko LABek gai honetan nahastuta dauden enpresen jarrera salatu dute, gaixo edo hildakoengatik indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzeko oztopoak jartzeagatik. Era berean administrazioen jarrera itxia ere salatu dute, biktimak laguntzeko bideak zaildu eta Europako beste hainbat herrialdetan funtzionatzen duten konpentsazio fondo baten sorrerari uko egiten diotelako. Bide hauek ireki eta garrantzia emango balie, biktimek ez lukete auzitegietara joan beharrik izango.
(Topatu.info).- Bi urtez eratze prozesuan murgilduta egon ostean, hausnarketa eta eztabaidetatik ekintzetara jauzi egiteko sortu dute Kitzikan. Mezu argi bat zabaldu dute Bergarako gaztetxean egindako aurkezpenean: “Kaleko indarrean sinesten dugu, kalean aurkituko gaituzue, kalea baikara”.
Bartzelonako Post-Op kolektiboaren hitzaldi batek ireki du ospakizuna. Generoaz eta post-pornoaz ikertzen duen taldea da, eta esku artean duten proiektu baten berri eman dute: “Pornortopedia“, dibertsitate funtzionala duten gorputzen gozamena helburu duen egitasmoa. “Kontua ez da post-pornoak zer egin lezakeen dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako, baizik eta haiek egin ahal dioten ekarpena post-pornoari”, azaldu dute. Premisa batetik abiatzen dira: “Ezin dugu politika queer eta feministen hitz egiten jarraitu, kontuan hartu gabe gorputz desberdinak eta horiek ematen dizkiguten aukerak”. Bide horretan, mugikortasun eta gorputza sentitzeko modu anitzak kontuan hartuko dituzten jostailuak, protesiak eta ortopedia diseinatzen dituzte.
Hitzaldiaren ondotik iritsi da gazte antolakunde berriaren aurkezpena. Kartzela Zaharra leporaino beteta eta jendea ikusminez. Umorez gidatu dute ekitaldia bi klownek, publikoa norbere buruaz eta kontraesanez barre egitera bideratuz.
1969an New Yorkeko Stonwell tabernan izandako istiluak ekarri dituzte gogora ekitaldia hastearekin bat, gertaera hori baita ekainaren 28ko nazioarteko aldarrikapen egunaren jatorria. Polizia, ohi bezala, tabernan sartu eta bertan zeuden maritxu, lesbiana, transexual eta trabestiak identifikatzen, sailkatzen eta atxilotzen hasi zen. Egun horretan, baina, Poliziaren aurka altxatu ziren 600 lagun inguru, eta istiluak jazo ziren auzo guztian zehar. Gertaera hori marketingera eta kontsumo produktu batera bideratu zuten eta dutenen aurka egin dute ekitaldian: “Gu ez gara alde horretan egongo, ez gara kapitalismoaren tranpan jausiko”.
Hain zuzen ere kapitalismoaren aurka egin eta gorputz, praktika eta herri askeak eraikitzeko, ezinbestekotzat jo dute elkarlanean aritzea eta aliantzak eraikitzea: “Ez gara lehenak izan, ezta izango ere, sustraiak iraultzeko borrokan, eta bidelagunak behar ditugu borroka honetan”. Elkarlan horretarako prest agertu dira Bilgune Feminista, Ernai, LAB sindikatua eta Medeak taldea.
LABeko kide batek azaldu du heteroaraua deseraikitze bidean prozesu feminista bat gauzatzen ari direla lantokietan, bitartekoak eta espazioak eskaintzen. Halere, oraindik egiteko asko dutela nabarmendu du: “Hasi gara gauzak aldatzen, baina zuen beharra dugu lantokiak ere askatzeko”. Bilgune Feministako kide batek hartu du hitza jarraian, eta sexualitatea eta plazera bizitzaren erdigunean jarri eta dimentsio politikoa eman behar zaiela ohartarazi du. Medeakekoek ere gorputzari egin diote erreferentzia, besteak beste: “Gorputza borrokarako arma bat da, eta bizitzaren erdigunean jarri behar dugu”. Amaitzeko, gorputzen, bizitzen eta herrien burujabetza lortze bidean feminismoak jokatzen duen ezinbesteko paperaz mintzatu da Ernai: “Gure helburua zernahi izatea da, baina beti feminismotik abiatuta”.
“Mugimendu ezkertiar eta abertzaleen arteko aliantzak ezinbestekoak dira benetako hausturak emateko”, errepikatu dute, eta gogoan izan dituzte mugimendu horietan parte hartzeagatik preso dauden euskal herritarrak: “Gurekin nahi ditugu kalean, borrokan”.
Bidelagunak alboan, antolakundearen izena eta izana lau haizetara zabaltzeko momentua iritsi da. Kitzikan, kitzikatuz eraikitzen dutelako askatasuna, askatasuna eraikitzen dutelako Kitzikan. Gauetik, kale kantoi ilunetatik, ertz zikin eta beltzetatik jaio, tranpa guztiez jabetu eta irainak itzultzen ikasi dutela azaldu dute. “Behartu gaituzte beste mundu batean bizitzera, beste unibertso batean nahi ez duguna izatera”, salatu dute, “Baina biktima izendatu nahi izan bagaituzte ere, bihurtu gara subjektu aktibo”.
Jendartea gorputz, sexualitate eta identitateen kontroletik askatzea izango du helburu Kitzikanek, antolakuntzaz jendarte osoaren askapen prozesu bat bultzatzea: “Jende askok pentsatzen du gay eta lesbianen mugimendua dela, baina ez da horrela. Sexua duen pertsona oro bildu nahi dugu, jendartea askatu”.
Kalea izango da Kitzikanen joko zelaia: “Kalean dugu etorkizuna, kalea da gure iragana, gure oraina. Kalea gara. Kalean nahi ditugu kandelak sutu, eta kandelak sute bihurtu, kaleko izakiak nahi ditugu piztu, zirikatu”. Eta jokoaren inposatutako arauak “alutik” sartuko dituztela ohartarazi dute, “berdintasun faltsuaren” ideia gaitzetsiz.
“Altxatu gara espetxeetan, estatuen arteko mugetan. Esnatu gara zubi azpian, auzoetako taberna eta gaztetxeetan, eta leku horietan guztietan dastatu dugu laguntasuna, konpromisoa, elkarlana”. Gaur arte bizi eta ikasitako guztia hartu eta bide berriari ekingo dio, beraz, Kitzikanek, hetero-patriarkatuaren kontrako borrokan proiektu politiko ausarta garatzea helburu.
Antolakunde nazional bat izango den arren, eskualdeetatik hasita sustraitu nahi dute mugimendua, eta “behetik gora” antolatuko dira, herrietako taldeek hartuz protagonismoa.
Berriro ere EITBko zuzendaritzak Euskal Herritarren adierazpen garrantzitsu bat baztertu egin du, eta erabaki horrekin atzera bueltarik gabeko erabakia hartu du programa oso bati bat batean amaiera emanez.
Komunikabide publikoaren sorreratik bertatik ugariak izan dira EITBko zuzendaritza guztiek boterean egon den alderdiarekin bat egin ez duten adierazpen mota ezberdinak zentsuratzeko eta baztertzeko hartutako erabaki alderdikoiak, bide horretan ezker abertzalearen inguruko zentsura edo kontrakotasuna nabarmendu delarik. Zerrenda luzea aterako litzateke, eta hau osatzeko aste honetan bertan bazterkeriaren beste adibide bat pairatu dugu: «Debatea» programan ezker abertzaleko kide den Mikel Zubimendiren parte hartzea etetea.
Alderdi espainolistei egindako presioei aurre egin beharrean, EAJren esanetara dagoen zuzendaritzak zentsuraren bideari heldu dio, eta gainera ez du solaskidearen parte hartzea etetearekin nahikoa izan eta programa osoa da bertan behera utzi duena. Alderdi horiei guziei gainezka egin die ahoak «gu gara Charlie» leloa errepikatuz. Argitaratutako aitzakiak ulertezinak eta onartezinak dira: Non ikusi da ordea komunikabide (eta publiko!) batek solaskide baten iritziekin bat ez etortzea horren urduri, ozen eta esplizituki adieraztea? Gainontzeko solaskide guztien iritziekin bai orduan? Bazterkeria horretan argi uzten du EAJk nor duen bidelagun.
EITBko LABek EITBren erabilera alderdikoia gaitzesteaz gain behin betiko konponbidea bilatzeko eskatzen die alderdi eta eragileei. Izan ere zuzendaritza bat joan, beste bat etorri, ildo editorialaren eta informazioaren kontrolaren sakoneko arazoa bertan mantendu izan da beti. Horretan lanean jarraituko dugu, eta berehala aldaketarako proposamen bat lantzen hasiko gara.
EAEn babes sozialera bideratu zen gastu osoa 16.663,4 milioi eurokoa izan zen 2013an, Eustatek publiko egin dituen datuen arabera. Baliabide hauek BPGaren %25,2a dira.
Garrantzitsua da babes sozialera bideratzen diren baliabideak sortzen den aberastasunarekin alderatzea, honek datu baliotsu bat ematen baitugu ikusteko zenbateko esfortzua eskeintzen zaion babes sozilari gaitasun ekonomiko eta lurralde jakin batean dauden errekurtsoekin alderatuz. Gainera, Europar Batasuneko parte diren Estatuetan egindako babes sozialaren ikerketa konparatiboak erakutsi du harreman estua dagoela lortutako garapen ekonomikoaren maila eta babes sozilari eskeintzen zaion esfortzuaren artean.
Zentzu honetan, 2012 ko datu definitiboekin, ikusten dugu EAEn babes sozialera bideratzen den indarra Europako bataz bestetik behera dagoela. Zehazki esanda, EAEn gastu soziala (SEEPROS) BPGaren %24,5 izan zen 2012an; Europar Batasuneko bataz bestean aldiz, %29,5 izan zen.
Bestalde, azken urte hauetan gure ekonomiak BPGak Europar Batasunean izan duen jarrera baino eboluzio kaskarragoa izan du. Egoera honen ondorioz gastu sozialaren adierazleak (BPGaren arabera neurtua) hobekuntza erakutsi du, Europar batasunarekiko gure diferentzia murriztuz.
Edozein erara, babes sozialeko sistemen nazioarteko konparatibak agerian utzi du gure lurraldean inplementatzen diren politika sozialen ahulezia. Argi dago, defizit sozial hau zuzenean lotzen dela gastu publikoan duen pisu gutxiarekin eta presio fiskal eznahikoarekin. Azken hau sistema tributarioaren gehikortasun eskasa eta karga fiskalen banaketa injustuaren ondorio dira.
Agerian utzi behar dugu ere, krisiaren aitzakia erabiliz inposatu diren “egokitze” neurrien ondorioz babes sistema batzuen babes mailak behera egin izana somatu dela; eta horren ondorioz, murrizketa hauen ondorioak jendarteko kolektibo ahulenengana bideratu dira.
Azkenik, murrizketa sozialak ekarri dituzten politikak aldatzea eskatzen dugu eta babes maila igo dezatela, ez soilik justizia sozialeko mekanismo bezala baizik eta hobekuntza ekonomikoa laguntzeko tresna gisa.
Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen dugun eragileok mobilizazioak iragarri ditugu datorren martxoaren 14rako Bilbo eta Iruñean "Aldaketa soziala orain! ¡Tenemos alternativas!" lelopean. Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazi behar diegu. Bide horretan ere 16 aldarrikapen biltzen dituen programa soziala aurkeztu dugu gaur.
Prentsaurrekoaren edukiak «Hemen gaudenok, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariak, zuekin partekatu nahi ditugu egungo egoera sozioekonomikoaren inguruko iritzia eta berau gainditzeko proposatzen ditugun ekimenak.
Bere garaian pertsona ugari eta 100 erakundetik gora elkartu eta egoera sozial bidegabearen aurrean ekiteko izan genituen arrazoiek bere horretan jarraitzen dute. Gaur egun botere politiko eta ekonomikoek eskaintzen digutena ikusita oso argi dago egoera ez dela aldatu. Nahikoa da indarrean dauden botere politiko eta ekonomikoetatik eskaintzen digutena. Eskubide sozialak bertan behera, herritar gehienen pobretzea eta prekarizazioa, pribatizazio etengabeak, zerbitzu publiko eta ondasun komunen aurkako erasoak, gure bizitza eta ingurumenarekiko multinazionalen diru-gosea, desberdintasuna handitzen, demokrazian bizitzeko eta gehiengo sozialaren alde erabakitzeko burujabetza izateko aukerarik gabe. Bai, arrazoiek bere horretan jarraitzen dute eta, horregatik, elkarrekin erantzuteko beharra eta premia. Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera. Ez dago bestelako alternatibarik, guztiok duintasunez bizitzeko moduko Euskal Herria nahi badugu.
Horregatik, aliantza sozial eta sindikala saretzen hasi ginen bere egunean. Saretu, prozesu soziala jorratzeko, ahalik eta pertsona gehien elkartzeko amoz, eraso neoliberalari aurre egin eta alternatiba izateko ausardiaz. Hasiera baten, adostu genuen Euskal Herrian nahi dugun bermedun eskubide sozialen marko komuna. Aldaketa sakonak behar dituen markoa eta injustizia, zapaldutako eskubide sozial eta laboralak, diskriminazioak eta eguneroko zapalkuntzei erantzuteko benetako erabakitzeko-gaitasuna izan ahal duena. Hori guztia Madrildik, Bruselatik, eta orain TTIParekin, Wall Streetetik erabakitzeko eta alternatiba eraikitzeko aukera ukatzen digutenen aurka.
Errealitate berria eraikitzeko ezinbestekoa deritzogu partekatu eta zabaltzeari, Euskal Herriko herri eta auzoetan herriak ukatzen dituzten ordena neoliberalaren mehatxu eta erasoen aurka borrokatzen ari diren pertsona, sektore eta proiektu guztiek parte har dezaten. Mobilizazioa behar-beharrezkoa baita.
Horregatik dei egiten diogu herritar orori datorren martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean “Aldaketa soziala orain, tenemos alternativas” lelopean izango diren manifestazioetan parte har dezan. Mobilizazio honekin hasiera ematen diogu dinamika publikoari, iraunkorrari, Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazteko. Horretarako programa soziala aurkezten dizuegu.
Programa sozial hau Kartaren zoru sozial komunean oinarrituta dago eta politikaren lehentasunak aldatzeko bitartekoa da. Esparru hauetan oinarritzen diren 16 aldarrikapen biltzen ditu: â–Ş Aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketa.
â–Ş Eskubide sozialak guztiontzat.
â–Ş Zerbitzu publikoen unibertsaltasuna.
â–Ş Alor publikoaren lidergoa.
â–Ş Politika ekonomikoaren eraginkortasun sozial eta ingurumenaren aldetikoa.
â–Ş Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna.
â–Ş Bazterkeria guztien aurkako etengabeko borroka (jatorria, aukera sexuala, aniztasun funtzionala…)
Programa sozial honekin Hego Euskal Herriko instituzioak interpelatuko ditugu honetan oinarritutako konpromisoak har ditzaten.
Horregatik, deialdi berezia egiten dugu martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean borroka oro egon dadin, justizia handiagoaren aldeko gure auzo eta herrietako bihotz-taupadak erakusteko, patriarkatuari aurre egiten diogunoi, osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea negoziatzeari aurka egiten diogunoi, adineko eta pentsionista errebeldeei, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen dugunoi, esplotazioa eta prekarietatea jasaten diogunoi, giza-laguntza duinak etengabe erreklamatzen ditugunoi, kalitateko enpleguaren banaketa exijitzen dugunoi, etorkizuna lapurtu nahi diguten gazteoi, jatorriarekiko bazterketaren aurka ari garenoi, euskara hizkuntza bizia izan dadin nahi dugunoi…
Martxoaren 14an “Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” lemapean egingo diren manifestazioak 17:00etan hasiko dira, Bilbon, Jesusen Bihotzetik eta 17:30ean Iruñean, Antoniutti Parketik.
Martxoaren 14a izan dadila gure aldarrikapen, pankarta eta kartelen erakuslekua, mosaikoa. Erakus dezagun horien guztien alde elkarrekin lan egiteko ausardia.
Euskal Herrian bizi garenok egitasmo ekonomiko eta sozial berria eraiki nahi dugu, eredu zuzen eta solidarioa, inolako ezarpen eta interferentziarik gabe. Mobilizazio, eraikuntza, aldarrikapen eta alternatiben garaia da. Aldaketa soziala nahi dugu eta berau lortzeko botere burujabea.»
TS Fundiciones enpresako hartzekodunen konkurtsoaren baitan, 3 eskaintza aurkeztu ziren enpresaren jarduera berriz martxan jartzeko. LABek jakin duenez, Euskapital Partners enpresari enpresa transmititzea proposatu dio Administradore Konkurtsalak. LABek positiboki baloratzen du horrelako enpresa industrial garrantzitsuaren jabetza Euska Herrian gelditzea. Epailearen erabakiaren zain gaude, baina albiste ezinhobea da LABentzat berri hau, TS Fundiciones enpresa berriz martxan jartzea suposatuko duelako.
Albiste bikaina da Urola Kosta krisiak zigortutako bailararentzat, albiste ezinhobea da enpresara lanera bueltatu ahal izango duten langileentzat (121 langile 3, urtetako , 61 langile lehen urtean), eta albiste ezinhobea da bereziki Zestoako herriarentzat.
Baina albiste hau ez da zerutik etorri den zerbait, hainbat hilabeteetako lanaren emaitza baizik: Izan ere, enpresak aurrera egitea posible izan bada, eta hortaz TSFundicioneseko langileek lanpostuak berreskuratu, , langile borrokari esker eta Zestoako eta Urolakostako herritar eta eragileen elkartasunari esker izan da, espekulatzaileak uxatzeko gai izan direlako, eta alternatibak bilatzeko gai. Horregatik, LABek Zestoa eta Urola Kostako herritar zein eragile sozialei zorionak eman nahi dizkie: TS Fundiciones irekitzearen garaipena zuen garaipena ere bada!
Zentzu honetan, hainbat itxialdi, manifestazio, kontzentrazio, enpresa okupazio, banderola banaketa, biluzte, protesta, parodia, sinadura bilketa… egin dituzte langileek, sekula duintasun erakustaldia emanez, eta langile borrokak fruituak ematen dituela erakutsiz.
LABek egoera zailean, lanpostua arriskuan duten langileei borrokaren bidez alternatibak eraikitzeko aukerak daudela esan nahi die, TSFundicioneseeko kasua adibidez, eta hortaz, langileak antolatu eta enplegua defendatzeko deia egin nahi die. Langileriaren borrokaz eta herritarron elkartasunaz alternatibak eraiki litezke. LABek bere ahalegin guztia jarriko du horretan. 


Donostia Ospitaleko LAB Sindikatuak salatu nahi du Osakidetzako kontratazio zerrendetan izena emateko asmoa duten milaka eta milaka herritarrek pairatzen ari diren 3, 4 edo 5 orduko ilarak. Osakidetzako kudeatzaileek berriro erakutsi dute gauza bat dela marketina (Pertsona da ardatza) eta beste bat pertsona horiekiko duten errespetua.
Gaur egun, informazioaren aroan, ez da onargarria Ikasketaren titulazioa eta euskararen eskakizun agiria aurkezteko denbora horrela galdu araztea, are gehiago dokumentazio hori Lakuan zentralizatuta dagoela kontuan hartzen badugu.
Horrez gain, salatu ere, kontratazio zerrendetan barematzeko derrigorrez curriculumean jasota egon behar duen hizkuntza – eskakizunaren balio data 2004 urtetik hona eguneratu gabe dagoela eta, ilarak eta denbora galera pairatuz, bertan aurkeztu behar dela zerrendetako baremazioan kontutan hartu nahi izanzkero. Beste adibide bat Osakidetzak euskararekiko duen errespetu eza garbi adierazten duena.
Ezin dugu bukatu aipatu gabe Pertsonal Saileko langileek, Osakidetzako arduragabekeriagatik jasan duten lan karga izugarriak, presioak … egoera honi nolabait buelta emateko.