2026-10-21
Blog Page 1127

Aiaraldeko euskalgintza kontseilua jaio da

40 erakundek —horien artean LAB sindikatuak—Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua sortu dute. Osatu berri den kontseilu honen helburu nagusia euskararen normalizazioaren alde elkarlanean aritzea izango da. Horretarako, ahalik eta eragile gehienen elkarlana sustatuko du kontseiluak. Erakunde berriaren xedea da Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak eman nahi dituzten eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea, egiten den lanaren eraginkortasuna bilatzea, gogoetarako foroa osatzea, estrategiak diseinatzeko eta gauzatzen laguntze­ko euskarriak sortzea.

Eskualdeko hainbat esparrutako 40 entitatek osatu dute Euskararen normalizazioan elkarlanean aritzeko helburua duen Kontseilua

Pasa den ostiralean, otsailak 12, Laudioko kultur-etxean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua sortu zen hamarnaka hezkuntza zentro, kultur eta kirol elkarte, euskararen normalizazioan ari diren erakunde eta entitate eta norbanakoen parte hartzearekin.

Duela bi urte, euskararen normalizazioan ari diren zenbait lagun bildu ziren Aiaraldea eskualdean (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo) euskalgintza indartzeko eta sustatzeko helburuarekin. Bilera horietatik udalerriz-udalerri euskararen egoeraren azterketa egin eta bi ondorio nagusi agertu ziren: euskara-kirola eremua lehentasunezko lan-esparrua dela eta normalizazioaren bidean eragile ezberdinak elkarlanean aritzeko gune bat osatu beharra zegoela.

Bigarren helburu handi horren emaitza da orain sortu den Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua, euskararen normalizazioan parte hartzen duten eta parte hartu nahi duten hamaika eragileren elkarrekintza eta sinergiak bilatuko dituen gunea.

Eskualdeko Euskalgintza Kontseilua egitasmoa lantzen aritu izan gara hilabeteetan; lantaldeak, helburuak, osaera, baliabideak, metodologia zehazten… Proposamen zirriborro bat prestatu eta euskalgintzako beste pertsona batzuekin partekatu genuen azaroan Amurrion. Bertan hamaika elkarte, erakunde eta norbanako batu ginen, Kontseilua osatzeko urratsa emateko prest agertuta.

Jaio berri den Kontseiluaren helburuak dira, besteak beste, Aiaraldeko euskararen normalizazioaren alde urratsak eman nahi dituzten eragile zein norbanakoen bilgune iraunkorra izatea, egiten den lanaren eraginkortasuna bilatzea, gogoetarako foroa osatzea, estrategiak diseinatzeko eta gauzatzen laguntzeko euskarriak sortzea, erreferente izatea eta instituzioekiko eta entitate pribatuekiko interlokuzio aktiboa izatea.

Azken bizpahiru hilabeteko egitekoa izan da entitate (hezkuntza, ekonomia, instituzioak, aisialdia, kultura…) ezberdinen atxikimendua eta parte-hartzea bideratzearekin batera, Aiarako Kuadrilako presidentearekin eta udaletako alkateekin zein euskara teknikariekin bilerak egin eta egitasmoa aurkeztea, Kontseilu honi babesa eman eta elkarlanean aritzeko gonbitea egiteko. Instituzioek harrera ona egin diote proiektuari eta datozen hilabeteetan Kontseiluaren eta 10 instituzio horien arteko elkarlan-esparrua zehaztea da gure asmoa.

Ostiraleko batzar eratzailearen ondoren, Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak maiatzean izango du hurrengo batzarra. Ordurako, lehen Kontseilu eratzailean izendatutako Talde Eragileak 2016ko plangintza eta aurrekontua landu, elkartea legeztatu, instituzioekiko hitzarmenak bideratu eta beste zenbait lan gauzatuko ditu.

Euskararen normalizazio lanean zeregin garrantzitsua izango den foroa sortu dugu behean sinatzen dugunok, baina nabarmendu nahi dugu Kontseiluak ateak zabal-zabalik dituela edozein erakundek edo pertsonak
bertan parte hartu dezan. Lehen harria jarri dugu, etorkizuna gure eskualdean euskaraz biziko den konbentzimendu osoz.

EUSKALGINTZAREN KONTSEILUKO KIDEAK

• OROZKOKO ERDU EUSKARA BATZORDEA (OROZKO)
• URDUÑAKO ESKOLA (URDUÑA)
• OKONDO ESKOLA (OKONDO)
• ARRANKUDIAGA ESKOLA (ARRANKUDIAGA)
• LAUDIO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEKO HNP TALDEA (LAUDIO)
• URDUÑAKO AINTZINAKO ANDRA MARI IKASTETXEA (URDUÑA)
• VIRGEN NIÑA IKASTETXEA (AMURRIO)
• ERDU GUGAZ ARRANKUDIAGAKO ESKOLAKO GURASO ELKARTEA (ARRANKUDIAGA)
• AIARA DANTZA TALDEA (AMURRIO)
• LATIORRO ESKOLA (LAUDIO)
• LAUDIOKO UDAL LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA (LAUDIO)
• OROZKOKO ESKOLA (OROZKO)
• ETXAURREN IKASTOLA (AIARA)
• LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIKO LANGILEAK (LAUDIO)
• LA MILAGROSA IKASTETXEA (LAUDIO)
• AMURRIOKO PILOTA ELKARTEA (AMURRIO)
• GOIKOGANE MENDI TALDEA (LAUDIO)
• AIARAKO EUZKO GAZTEDI (EGI) (AIARA ESKUALDEA)
• LAUDIOKO GAZTE ASANBLADA (LAUDIO)
• AIARALDEKO ERNAI (AIARALDEA ESKUALDEA)
• AIARALDEKO BERTSO ESKOLA – AIEBE (AIARALDEA ESKUALDEA)
• AIARAKO LAB (AIARA ESKUALDEA)
• AIARAKO ELA (AIARA ESKUALDEA)
• STEE-EILAS AIARA (AIARA ESKUALDEA)
• NERBIOI ERRUGBY TALDEA (AIARALDEA ESKUALDEA)
• LUCAS REY ESKOLA (AMURRIO)
• BELAIKI EUSKARA ELKARTEA (BARANBIO)
• MENDIKO LAGUNAK MENDI TALDEA (AMURRIO)
• ZARAOBE INSTITUTUA (AMURRIO)
• ARTEKO GURE AMA ESKOLA (ARTZINIEGA)
• LAMUZA ESKOLA (LAUDIO)
• AIARAKO AEK (AIARA ESKUALDEA)
• AIARALDEKO BERBALAGUNAK (AIARALDEA ESKUALDEA)
• AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA (AIARALDEA ESKUALDEA)
• ARESKETA IKASTOLA (AMURRIO)
• LAUDIO IKASTOLA (LAUDIO)
• BASALARRINA EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA (LAUDIO)
• ZABALEKO ESKOLA (AMURRIO)
• LAUDIOAR TXIRRINDULARI ELKARTEA (LAUDIO)
• AIARAKO HOGEITALAU ELKARTEA (AIARA)

 

 

 

Altzairugintza ez dago salgai

0


Gaur, ostirala, Hego Euskal Herriko altzairuaren sektoreko LABeko delegatuek kontzentrazioa egin dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Bertan, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak Euskal Herriko altzairuaren sektoreak bizi duen egoera larriaren aurrean neurriak hartzea exijitu dio Eusko Jaurlaritzari eta otsailaren 15ean Bruselan egingo den mobilizaziora “ez garela joango” jakinarazi du.

Lehenik eta behin, Etxaidek salatu du astelehenean altzairugintzaren egoera larriaren inguruan egindako bileran, Tapiak bere gestioa babestu zuela Euskal Herriko Altzairugintza babestu beharrean. “Argazki bat bilatu zuen eztabaida bultzatu ordez”. Era berean Etxaidek gogorarazi du “herri honetako eragile sozialak prest daudela eztabaidatu eta altzairugintzaren egoerari aurre egitea ahalbidetuko duten proposamenak egiteko, Jaurlaritzak eztabaida hau oztopotu egiten du.

Bestalde, arazo hau konpontzeko oinarrizko hainbat konturi heldu beharra dago. Hala nola, “lan erreforma bertan behera geratuko balitz ez litzateke hain merke izango enpresak itxi eta enplegua suntsitzea orain egiten den moduan”. Horrez gain esan beharra dago egiten diren politikek gertakari hauek ahalbidetzen dituztela. Hain zuzen ere “ezin dugu ahaztu duela bost urte Arcelorekin sinatu zen kontratuan egoera hau aurreikusten zela, baina ez zen kontrako neurririk hartu”. LABen ustez funtsezko den beste gai bati ere heldu behar zaio, hau da, energia politika.

Amaitzeko, astelehenean LAB ez dela Bruselan izango jakinarazi du Etxaidek. Hain zuzen ere LAB ez enpresak ixten dituzten enpresariekin eta itxiera horiek babesten gobernuen ondoan izango. “Egia da guztiak itsasontzi berdinean goazela, baina batzuek itsasontsi hori gidatu eta norabidea erabakitzen dute, beste batzu lehen klasean doaz eta itsasontzia ondoratu arren salbu egongo dira eta gu makinetan gaude eta itsansontziarekin murgilduko gara. Beraz ez da egia interes berdinak konpartitzen ditugunik”. Beraz LABek mobilizatzen jarraituko du Euskal Herrian altzairugintza defendatuko duen politikak egin daitezen.

 

 

 

Zalain Transformadoseko langileek mobilizatzen jarraituko dute

0

Lesakako Zalain Transformados enpresako langileek, otsailaren 11n, egun osoko lanuzteaz gain martxa bat egin dute lantegiko atetik atera eta Lesakako ArcelorMittal enpresa arte. Mobilizazio honen bidez enpresak eguberrietako bi aparteko soldaten %75a zor dietela salatu dute. Horrez gain mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute.

Gogoratu Zalain Transformados lantegia tubo sektoreko Condesa taldearen barruan kokaturik dagoela, honen arazo finantzieroak direla eta eguberrietako bi aparteko soldaten %75 zor die enpresak eta horregatik langileak mobilizatzen ari dira.

Lehenengo mobilizazioak urtarrilaren 18an egin zituzten lan txanda bakoitzean 4 orduko lanuzteak eginez. Ikusita enpresak zor zuena ordaindu gabe jarraitzen zuela otsailak 2 eta 4rako lau orduko lanuzteak egitea erabaki zuten eta tartean mobilizazio bat Berako Banco Santander parean.

Otsailak 4ean, zorra oraindik kitatu gabe zegoenez otsailak 11rako egun osoko lanuztea deitu zuten  eta Lesakan kokatuta dagoen ArcelorMittal enpresara martxa bat egitea adostu zen zor zaiguna ordaintzea eskatuz.

Bestalde, pasa den Urtarrilaren 29an Europako konpetentzia batzordeak ArcelorMittal eta banku konsortzio batek Zalain Transformados eta bertze enpresa batzuen kontrola hartzeari oniritzia eman zion, baino oraindik ez dute berririk eta, noski, zorra ordaindu gabe dago oraindik-orain.

Amaitzeko, langileek egin duten batzarrean mobilizazioekin jarraitzea erabaki da eta konkretuki, otsailaren 18an 4 orduko lan uzteak eginen dituzte. Horretaz gain, Zalaingo langileek Berrioplanoko Perfrisako langileekin batera manifestazioa eginen dute goizeko 12etan Iruñako Udaletxe plazatik abiatuta.
 

 

 

Udazken emankorra izan dugu, ereindakoa jasotzeko ordua da

Udazken emankorra izan dugu, eta ez dira makalak geure buruari jarri dizkiogun lanak hemendik aurrera ere. Bideo honetan kurtso hasieratik hona LAB sindikatuak aurrera eramandako borrokak eta aurrera begirako erronkak ikus ditzakegu. 

Ekintza sindikalean, prekarietatearen kontra, lanaren eta aberastasunaren banaketaren aldeko lerro osoa dugu irekia, arlo sozioekonomikoan Karta Sozialaren bidean buru-belarri sarturik gaude, babes sozialaren aldeko borroka sindikatuaren agendan kokatzen da eta nola ez, 2017ko Biltzar Nagusia gero eta gertuago dugunez, eredu sindikalaren inguruko gogoetari ere martxa sartzera goaz. 

Ereindakoa jasotzeko ordua da, animo eta aurrera!
 

 

 

Correscales 2016 Donostian

Bihartir hasita eta 19a bitarte Donostiako Korrika prekarioa elkartasun taldeak Elkargunea antolatu du Donostiako Easo Plazan. Hasiera bihar goizeko 11:00etan emango zaio aurkezpen agerraldi batekin eta zazpi egunetan zehar prekarietatearen aukako ekimen ezberdinetan parte hartzeko aukera izango da. Amaiera Bartzelonatik abiatu den Correscales Korrika prekarioaren iritsierarekin emango zaio. Informazio gehiago  http://www.dsskorrikaprekarioa2016.org/ webgunean.
 

 

 

LABetik. Ereindakoa jasotzeko ordua da

0

Kaixo, mezu honen bidez kurtso honetan aurrera eramandako lanen balantzea eta haiei segida emateko  Nazio Biltzarrak adostutako pausoak aurkeztera gatoz.  Ekintza sindikalean, prekarietatearen kontra, lanaren eta aberastasunaren banaketaren aldeko lerro osoa dugu irekia, arlo sozioekonomikoan Karta Sozialaren bidean buru-belarri sarturik gaude,  babes sozialaren aldeko borroka sindikatuaren agendan kokatzen da eta nola ez, 2017ko Biltzar Nagusia gero eta gertuago dugunez, eredu sindikalaren inguruko gogoetari ere martxa sartzera goaz.

Ez dira makalak geure buruari jarri dizkiogun lanak. Animo eta aurrera!

LABetik
 LABetik. EREINDAKOA JASOTZEKO ORDUA DA [PDF]
(2016 otsaila. NAZIO BILTZARRA)
 LABetik. ES HORA DE RECOGER LO SEMBRADO [PDF]
(2016 febrero. NAZIO BILTZARRA)


 

1.200 euroko Gutxieneko Lanbidearteko Soldata ezartzea bideragarria da


Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiak, Bea Martxueta Politika Sozialetako arduradunak eta Rafa Izquierdo Batzorde Soziekonomikoko kideak soldaten inguruko txostena aurkeztu dute gaur. 1.200 eurotako gutxieneko soldata aldarrikatu da bertan, aldarrikapen honen bideragarritasuna nabarmenduz.

Iazko Maiatzaren Lehenean, hazkunde ekonomikoan sartu berritan, sindikatuak nabarmendutako gako nagusiak gogorarazi ditu Etxaidek. Batetik, egun bizi dugun hazkunde ereduak ez duela egoera soziala aldatuko, langileen prekarizazioan eta pobretzean oinarritzen delako. Sindikatuak argi esan zuen orduan ez zuela hazkunde hau egonkortzen eta sendotzen lagunduko. Bigarrenik, egoera ekonomiko honetan ere, LABek krisi sozialaren kontra borrokatuko zuela. “Krisiaren atzean dauden jatorrizko arazoei begiratu diegu: prekarietatean oinarritutako lan mundua, herritarrak babesten ez dituen eredu soziala eta gauzak erabakitzeko boterea elite ekonomikoari ematen dion eredu politikoa”. Hirugarrenik, LABek adierazi zuen sindikatuaren aldarrikapenak langileei begiratuz finkatuko zituela, patronalek eta gobernu neoliberalak esatendakoaren gainetik.

LAB aipatutako bidea egiten ari dela azpimarratu du Etxaidek. Batetik, bost aldarrikapen finkatu zirela, “eman bostekoa” dinamikaren barruan. “Bostekoan” aurki ditzakegu 1.200 eurotako gutxieneko soldata, 35 ordutako lan-astea, aukera berdintasuna, lan-osasuna eta hizkuntza-eskubideak. Bestalde, prekarietatearen kontrako borrokan oinarritzen den ekintza sindikal berria jarri du martxan sindikatuak, langileak aktibatzeko bide eta molde berriekin.

Etxaideren arabera, pobreziaren atzean dagoen egoera soziolaborala aldatzeko ezinbestekoa da mobilizazio soziala kalean eta langile borroka lantokietan. “Burubelarri ari gara horretan”. Orain arteko lanari esker, “1.200 euroak erreferentzia bihurtzen ari dira. Ikur bat, prekarietatearen kontrako borrokan”.

Zergatik 1.200?
LABeko ordezkariek nabarmendu dute hilean 1.200 eurotako soldata “posiblea eta bideragarria dela”. Europako Karta hartuta, hauxe da, hain zuzen ere, pobrezia ekiditen duten soldatak ziurtatzeko erreferentzia. “Pobreziaren alternatiba da norbanakoentzat eta irtenbide bat krisi sozialari begira, aberastasuna banatzeko bidea delako”.

Gainera, ekonomiarentzat ere ona izango litzateke. “Enpresek ez dute beraien artean lehiatzen minimo amankomunak badaude, herri bat beti dago hobe kohesio soziala ziurtatua badu; eta noski, eredu ekonomikoa bizkortu egingo da barne eskaria handitzen den neurrian”.

Posible da
Etxaideren esanetan “ilegala den bakarra gaur ezarrita dagoen Lanbidearteko Gutxieneko Soldatatik behera ordaintzea da. “Inork ez du debekatzen hori hobetzea, ez da derrigorrezkoa
miseriazko soldatak ordaintzen. Berton ados dezakegu ez dela 1.200 eurotik beherako soldatarik egongo, eta negoziazio kolektiboa erabili daiteke aplikazioa adosteko”.

Bideragarria da
Borondate politiko kontua dela aipatu du Etxaidek, aberastasuna egon, badagoelako. “Erabaki politikoa da. Benetako alternatiba pobrezia eta miseriaren aurrean, bi gauzak ez direlako berdinak”.

Bereizketa honetan sakonduz, “pobrezia baliabide materialen falta” dela esan du Etxaidek. “1.200 eurotik gorako soldatek arazoa konponbidean jarriko lukete”. Miseriari dagokionez, “ez da baliabide materialen kontua, miseria duintasun falta da. Pobrezia konpontzeko aukera edukitzea eta ez konpontzea da miseria”.
 

 

Beste behin ere negoziaziorik ez Funtzio Publikoko mahai orokorrean

Gaurkoan Funtzio Publikoko Mahai Orokorra bildu da Gasteizen. Lehenik eta behin salatu behar dugu beste behin ere deialdi honen eta bertan landuko diren gaien zerrendaren berri komunikabideen bidez jaso dugula. Administrazioak gaurkoan mahai gainean jarritako gaiak bi izan dira: aintzinagatikotasunen librantza egunak edo kanosoak deitutakoak eta 2012ko gabonetako pagaren bigarren %25ran itzulketaren data.

Lehenengo gaiari dagokionez, administrazioak bere momentuan librantza egun hauek aldebakarrez kendu zituen bezala, 2016koak aldebakarrez itzuliko dituela iragarri du. Zentzu honetan aipatzeko da legalki 2015ekoak itzultzeko aukera bazuen ere, soilik 2016koak bueltatuko dituela. Bigarren gaiari dagokionez, %25eko kopuru hori apirilean ordainduko dela adierazi du.

160211 MO Kontzentra Lakua1 13

PNVk zuzentzen duen Gobernuak azken urteotan egindako murrizketen zati txiki bat baino ez dira berreskuratzen bi neurri hauekin, sektore publikoan eta bertako langileen lan baldintzetan dauden sakoneko arazoei erantzun gabe: azken urteotan eman diren lanpostu publikoen suntsiketa eta bertako langileen lan baldintzen prekarizazioa; azken honi dagokionez bereziki kezkagarria delarik momento honetan ematen diren behin behinekotasun tasak.

Honek ere herritar guztiek jasotzen duten zerbitzu publikoetan eragin zuzena duelarik. Baina bada gobernu honek erakusten duen jarreran beste elementu kezkagarri bat; negoziazio kolektiboaren eskubidea indargabetzea, hain zuzen ere. Izan ere, Gobernu honek agintea hartu duenetik negoziaziorako inongo aukerarik ez du eman, Mahai Orokorrean planteatzen diren gaiak berak finkatuz eta neurriak aldebakarrez erabakiz. Zentzu honetan, Gobernu honek Mahai Orokorra negoziazio mahai baino informaziorako mahaia bihurtu dela salatu behar dugu LAB sindikatutik.

 

  160211 MO Kontzentra Lakua1 21

160211 MO Kontzentra Lakua1 06

 

Lehiaren Euskal Agintaritzak eskola jangeletako enpresei botatako isunaren ondorio laboralak kezkagarriak dira

Eskola jangeletako langileen kolektiboak arazo handiak izan zituen, duela urteak, aurreko hitzarmena sinatzeko, ia 40 egunetako grebarekin, enpresen ezezko biribilaren aurrean. Hilabete barru hasiko dira hitzarmen berriaren negoziazioak. Eta gure kezka nabarmena da, hain zuzen ere, lehiaren Euskal Agintaritzaren zigorraren albistearen aurrean, negoziazioa are gogorragoa izango dela aurreikusten dugu, isun-mehatxuek baldintzatuko dutela uste dugulako.

Eskola jangeletako langileen kolektiboak arazo handiak izan zituen, duela urteak, aurreko hitzarmena sinatzeko, ia 40 egunetako grebarekin, enpresen ezezko biribilaren aurrean. Greba egun horietan guztietan jakinarazi nahi izan genion jendarteari enpresa hauek irabazi itzelak zituztela, lan-baldintza hobeak eta zerbitzua hobetzea eskatuz. Ia 40 egun greban.

Gure kezka nabarmena da. Hilabete barru hasiko dira hitzarmen berriaren negoziazioak. Eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren zigorraren albistearen aurrean, negoziazioa are gogorragoa izango dela aurreikusten dugu, isun-mehatxuek baldintzatuko dutela uste dugulako.

Eusko Jaurlaritzak zaindu behar du zerbitzuaren kalitatea eta langileekin zerikusirik ez duten arrazoiek ez dezaten jangeletako langileen lan-baldintzetan eragin.

Beti salatu dugu zerbitzu honen azpikontratazio sistema, zeinetan alde sozialak ez baituen esleipen hauen jarraipena egiteko tresna administratibo nahikorik.