2026-01-25
Blog Page 1124

Langileok AHT gelditzera goaz

0

Euskal Herriko hainbat mugimenduk, erakunde sozial eta sindikalek, LAB tarteko, AHT gelditzea exijitzeko kanpaina jarri dugu martxan. Ekimen bateratu honen baitan, bi hitzordu nagusi ditugu, maiatzaren 30ean Atxondoko mendi martxan eta Ekainaren 13an Donostian izango den manifestazioan.

Maiatzaren 30ean, larunbata, Atxondon mendi martxan. AHT Gelditu Orain! Lelopean. Goizeko 10.00etan hasita, egun osoko egitaraua dago antolatua. Informazio guztia hemen

Bestalde, ekainaren 13an, manifestazioa egingo da Donostian, arratsaldeko 17.30etan Alderdi Ederretik abiatuta.

AHT gelditzeko deialdi hauekin bat egitera animatzen zaituztegu. AHTaren kontrako gure jarrera agerian uzteko, egin “selfi” bat, talde argazki bat, zuen lantokian, egoitzan…. Eta bidali www.lab.eus helbidera.

 Argazkirako kartela

Guztion artean geldituko dugu. Mobiliza gaitezen!
                                                                                                                                                   

Alternatiben herrixka ekainaren 6an Donostian

Datorren ekainaren 6an Alternatiben herrixka burutuko da Donostiako Antigua auzoan."Aldaketa klimatikoari aurre eginez, mundu hobeago baten alde" Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ere bertan izango da. 11:00etatik 19:00etara Alternatiben azoka egingo da Matia kalean eta bertan iaz onartutako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Programa soziala eta bestelako materialak izango dira eskuragai. 

Aurten 16 langile hil dira Euskal Herrian lan egiteko orduan inposatzen zaizkigun baldintzen ondorioz

Atzo, maiatzak 25, Gueñesen lan istripua gertatu da. RED ELECTRICArentzako lanetan ari zen azpikontratatutako COBRA enpresako 35 urteko langilea hil da lan istripu traumatiko baten ondorioz. Lan istripu mortala salatzeko, gaur, hilak 26, 12:30etan SODUPEko enparantzan, elkarrateratze bat egingo dugu gehiengo sindikalak deituta.

Lan istripua Gueñeseko azpiestazio elektrikoan gertatu da. Momentuz zergatiak ez dira ezautzen, baina langilea altueratik erori da.

LABetik doluminak eta babesa helarazi nahi dizkiegu hildakoaren familia, lagun eta lankideei.

2015an Euskal Herrian gutxienez 16 langile hil dira euren lanpostuetan: 8 Bizkaian, 3 Gipuzkoan eta 5 Nafarroan.

Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira. Izan ere, sektore horretan nagusi diren azpikontratazioak, prekarietateak, esplotazioa, lan baldintza txarrek eta lan erritmoak hil egiten dute.

Enplegua suntsitzen ari den eta jarduera ekonomikoa gainbehera etorri den ataka ekonomiko honetan, enpresek batetik prebentziorako inbertsioak murriztu dituzte, eta bestetik, lan osasuna eta segurtasuna galtzea eta kaltetzea eragiten dituzten egoerak sustatu dituzte.

LAB sindikatuak argi utzi nahi du heriotza istripuak onartezinak direla. Sei minuturo lan ezbehar bat gertatzen da. Bestalde azpimarratu nahi dugu hildako kopuruak behera egin badu ere ez dela lan baldintzek eta osasunak hobera egin dutelako, baizik eta jende gutxiagok lan egiten duelako, istripuen kopurua orokorra urritzen delako.

Langileok laneko gaixotasunekiko, eta lan istripuekiko TOLERANTZIA ZERO aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasun eskubidea egiazkoa izan dadin aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala aldarrikatuz. Horrexegatik sustatu nahi du LAB sindikatuak LAN HARREMANETARAKO ETA BABES SOZIALERAKO EUSKAL ESPARRUA sustatuko duen bestelako EREDUA.

Hori dela eta eta azkenengo lan istripu mortala salatzeko, gaur, hilak 26, 12:30etan SODUPEko enparantzan, elkarrateratze bat egingo dugu gehiengo sindikalak deituta, hau da, ELA-LAB-STEILAS-EHNE-HIRU.
 

 

 

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi dio larriki zauritu zuten Rodrigo Avilés gazteari eta chileko langile klaseari

0

LABek lagun ditugun SITECO sindikatutik (Sindicato Interempresa de la gran minería y ramas anexas) jasotako informazioaren harira, RODRIGO AVILÉS gazte ikaslearekin eginiko elkartasun adierazpenarekin bat egiten du.

Ikasle gaztea egoera larrian aurkitzen da legeztatua zegoen mobilizazio baketsu batean parte hartzen zegoenean maiatzak 21ean Chileko Valparaiso hirian indar errepresiboek eginiko erasoaren ondorioz. 28 pertsona zauritu eta bi egoera larrian izan zen poliziaren indar berezien erasoaren ondorioa.

Orain dela aste batzuk bi gazte izan ziren erailak hezkuntza eskubidearen aldeko beste mobilizazio batean Valparaisoko Victoria plazan.

 

 

 

«Jai egunetan “0” irekiera» aldarria Legebiltzarrean

LAB, ELA, CCOO, UGT, Euskaldendak merkatarien elkartea, EKA-OCUV eta EKE kontsumitzaileen elkarteko kideak Gasteizko legebiltzarrean bildu ginen atzo igande eta jai egunetan "0" irekiera aldarrikatzeko.

Ozen salatu nahi dugu, EAE-ko ordutegi komertzialen legearen 3.en modifikazioa egiten dabiltzala eta Parlamentura aurkeztu duten textuak Zonalde Turistikoen ezarpena erabiliz, ordutegien desregulaziora eraman nahi gaituztela. Guzti honek, gizarteari bizkarra eman eta zentru handien jabeen interesak soilik defendatu eta interes urbanistikoak atzean dituelarik.

Beraz, Eusko jaurlaritzak, PNV-ren eskutik Espainiako legedi komertziala onartu du, berau oinarritzat hartuz, aldaketa txikiak soilik egiten dituelarik, irekieren aldeko modelo baten alde.

Zonalde turistikoen ezarpen horrek ordutegien desregulazioaren bidez kalte izugarriak ekarri ditzake:

-Langileen eskubideen urraketa: Merkataritzako langileon deskantsua eta aisirako denboran kalteak eta kontratuen prekarizazioa. Kontuan izanik gainera, sektoreko langileen %63 emakumeak direla, sektore feminizatu honen lan-baldintzen urraketa ematen delarik.

-EAE-ko merkataritzan 2500 komertzio inguru eta 3.800 lanpostu galdu daitezkeela aurreikusten da.

-Gastu publikoa barne merkataritzara zuzentzetik, merkataritza turistikora zuzentzea ekarriko du.

-Inpostuen errekaudazioan galerak eta bertoko enpresen gutxitzea.
 

 

 

Administrazioan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LABek

Foru administrazioko hauteskundeak irabazi ostean, bertan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LAB sindikatuak "Murrizketei eta pribatizazioei aurre egin ostean, orain zerbitzu publikoak berreraikitzeko garaia da eta horretarako ezinbestekoa da legegintzaldi honetan Gobernu ardurak izan dituztenak (UPN eta PSN) oposiziora igaro daitezen", adierazi du LABen bozeramaile Igor Arroyok.

Administrazioko lehen indar sindikalak Akordio Soziopolitikoa egitea proposatu die "Aldaketaren Gobernua" osatu beharko luketen lau indar politikoei (EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra). "Aldaketa soziala eta aldaketa politikoa uztartu beharra dago. Gobernu aldaketa behar dugu eta hori baino gehiago: Eredu aldaketa da behar duguna, zerbitzu publikoak oinarri izango dituen eredu berria".
 
 

Despidoen aurka… odola!

0

Gurutzetako Ospitaleko Artxiboko langileek 6 langile kaleratuak izan direla salatzeko ekintza solidario bat egin dute gaur Bilbon. Ospitalean dauden eta gehien behar duten gaixoentzako odola eman dute elkartasuna eta pertsonen arteko errespetua balioan jarriz. Modu honetan PNV eta Osakidetzari gauzak beste modu batera egiteko aukera badela esan nahi izan diete.



LAB eta CCOOren IRAKURKETA
Guretzetako ospitaleak eta Severiano Servicio Móvil enpresak, 13 langiletako plantilaz, 6 kaleratu dituzte.

Guztion bizkarretik kaleratzeen negozioa Gurutzetako Ospitalera heldu da. Honek eta Severiano Servicios Móvil enpresak, 2014 eta 2015erako kontratu bat sinatu zuten historia klinikoak kudeatzeko, 1.000.000 eurotako aurrekontuarekin. Kontratu honetan, 13 langile subrogatzeko konpromisoa agertzen zen.

Aski da! Guztion diruarekin negozioa egiteaz eta herri honen langileriari trufa egiteaz kokoteraino gaude. Hori dela eta, gaur odola ematea erabaki dugu, Bilboko Arriaga plazan. Helburua, elkartasuna etta pertsonen arteko errespetua balioan jarrita, Euskal Herria beste era batean eraiki eta gauzak beste era batean eraiki eta gauzak beste era batean egin ditzakegula frogatu. Horretarako euskal langileriak aurreztutako diruarekin eta bere lanpostuetan jasaten ari dituen injerentziak amaitu behar dira.
 

 

 

Izkutuan dauden silikosi kasuak aitortu eta azalarazteko kanpaina iragarri du LABek

Gaur, maiatzaren 22an, LAB sindikatuko ordezkariek eta Fumbarriko langile silikotikoek prentsa agerraldia egin dute. Batetik, Durangoko Fundizioan bizi den egoera larria salatzeko eta, bestetik, datozen egunetarako mobilizazioen berri emateko. Ekainaren 6an mobilizazioa izango da Durangon eguerdiko 12:30etan eta Euskal Herri osoan kanpaina bat martxan jarriko dugu, izkutuan dauden kasu guzti hoiek aitortu eta azalarazteko, enpresaz enpresa, lantokiz lantoki silikosiari aurre egiteko, kontaktuan daude langile orori informazioa emateko.

EGOERA
2011an eduki zuen LAB sindikatuak lehen silikosi kasuaren berri. Gaur egun, gutxienez, 11 dira gaixo dauden langileak. Horietatik biri, gainera, gaixotasunaren konplikazio eta larritasunaren ondorioz, inkapazitate iraunkorra aitortu zaie.

Datu hauen arabera, langile guztien %10a baino gehiago dago gaixo.

Egoera ezagutu genuenetik gaur arte, LAB sindikatuak salaketa ugari egin ditugu, bai enpresa barruan zein kanpoan, eta helburua argi izan dugu momentu oro; enpresak prebentzio plan eraginkorra egin dezala langile guztientzako, egun silikosiak gaixotutako langileentzako eta langile gehiago gaixotu ez dadin.

ENPRESAREN JARRERA
Enpresak ez lehen, ezta orain ere, ez du erantzukizunez jokatu; silikosia ez dela horren larria bezalako komentarioak esanez, prebentzio neurriek ez dutela bermatzen beste langileak ez gaixotzerik edota gaixo dauden langileak kaleratzeko aukeraren zain daudela.

OSALANen gomendioei ez diote kasurik egin eta Lan Ikuskaritzak diruz ere zigortu du enpresa jarrera horregatik.

Hain larria da beraien jokamoldea, Durangoko Instrukzio Epaitegiak, Fiskaliaren eskaerari erantzunez, diligentzia penalak ireki dituela.

ENPRESAREN EGOERA
Kontuan eduki behar dugu enpresaren egoera zein den, urteak daramatzate etekin ekonomiko garrantzitsuak eskuratzen eta bazkideek milioiak banatu dituzte irabazitan. Hau ez dugu guk asmatu eta datuak publikoak dira, BORMEn argitaratutakoak. Hau da, krisi egoeran ere, enpresak osasun ekonomiko zoragarria eduki du, eta borondatea balego, ez legoke silize hautsaren aurkako prebentzioan inbertsoak egiteko arazorik.

LABen IRAKURKETA
Funbarrikoa ez da kasu isolatu bat. Hamaika iritsi zaizkigu, eta jakina da Euskal Herriko beste hainbat enpresatan antzeko kasuak ematen ari direla.

Silikosia silize hautsarekin lan eginda sortzen da. Sendaezina da eta minbizia, arnas-aparatuko gaitzak eta beste hainbat gaixotasun sortzen ditu.

Gaixotasuna silizearekin lan egin eta urteetara agertu daiteke. Silizea sektore askotan erabiltzen da; harrobietan, eraikuntzan, fundizioetan, marmoldegietan. Osasuna galtzea, lan istripuak, gaixotasun profesionalak ez dira lanaren ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baino, ekidin daitekeen emaitza. Batzuen utzikeriak eta besteen diru eta irabazi goseak, kondenatu egiten gaituzte langileok.

Administrazioak eta enpresek ezin dute beste alde batera begiratu edo aitzakirik jarri. Hau errotik aldatu beharra dago.

Era berean, salatu behar dugu, mutualitateak eta gizarte segurantza, gaixotasun profesionalak ez onartzeagatik, zein hauek gaixotutakoei dagozkien arreta prestazio zein ezintasuna ukatzeagatik. Noizko beharrezkoak diren baliabideak langileon osasuna bermatzeko?

Egun silikosiak gaixotuta dauden langile askok Oviedora joan behar izaten dute diagnostiko bila, gastuak beren gain hartzen, han baitago estatu mailan erreferentzizko osasun zentroa. Noizko Osasunbidean eta Osakidetzan, erreferentziazko zentro bat gaixotasun profesionalei aurre egiteko?

Hortaz, Euskal Herri osoan kanpaina bat martxan jarriko dugu, izkutuan dauden kasu guzti hoiek aitortu eta azalarazteko, enpresaz enpresa, lantokiz lantoki silikosiari aurre egiteko, kontaktuan daude langile orori informazioa emateko.

Helburua ekintza sindikalaren bitartez, Euskal Herriaren silikosia desagartaraztea da, eta egoera honen errudun diren horiek merezi duten tokian jartzea.

LABentzar Fumbarrin gertatzen dena, orokorrean eta krisia aitzakia, lan osasunarekin getatzen denaren beste adierazle bat da. Lehiakortasunaren izenean langilea kriminalizatzen dute (bajak behar harik hartzen direla errepikatuz) lan osasunaren pribatizazioan jauzi berriak ematen diren bitartean, mutualitateen pribatizazioen bidez. Hau da, langileentzat kriminalizazioaren mezua, enpresarientzat negozioa bermatzeko. Eredu honetan, langilea, lan osasuna eta gizartea galtzaile. Lujua eta Confebask irabazle.

Fumbarrin ematen den arazoa ezaguna da. Silize hautsaren arazoa ezaguna da eta ezaguna izateaz aparte gaixotasuna eman ez dadin hartu beharreko neurriak ere ezagunak dira. Inbertsioekin konpontzen da. Baina eredu honetan, zeinek behartzen ditu enpresariak ezer egitera?

Langileak behartzeko hainbat mekanismo dituen eredu honetan enpresarien inpunitatea erabatekoa da.

Denborak aurrera egiten du eta gaixotutako langileak gero eta gehiago dira, desgaitasunak gero eta gehiago eta luzera, minbiziak ere gero eta gehiago izango dira.

Dagoen estatistika ikusta LABek egindako eskaerak erabat logikoak dira: langile guztien egoera aztertzea arazoaren benetako dimentsioa zein den jakiteko, eta hartu beharreko neurriak hartu gaixo daudenak babesteko eta gaixorik ez daudenak gaixotu ez daitezen.

Eredu honetan, Fumbarrin, langileei probarik ez, inbertsiorik ez eta kaleratzeak bai, gaixotasun berrian aurrean erantzukizunik ez bereganatzeko.

LABentzat Lan Ikuskaritzaren eta Osalanen interbentzio falta, bai Fumbarrin eta baita industrian ematen diren beste gaixotasun larrien aurrean erabaki politiko baten ondorioa da. Pribatizazioa sartzen dute agenda politikoan lan osasuna bertatik ateratzen duten bitartean. Erabaki politikoa da hori. Erantzule argiak dituen erabaki politikoa.

Fumbarrin ematen dena ezaguna da herri osoan, lantegitik 300 metroa Urkullu jauna bizi da. Agenda politikoan lan osasuna ez egotea erabaki politikoa da, hazkundearen euforiak estali nahi baitu sortzen ari den lan harreman eredu are eta prekarioagoa.

Guzti honengatik LABek kanpaina bat egin du Euskal Herriko hainbat enpresetan lanagileek silize hautsarekin gertatzen denaren berri emateko. Arazoaren iturria zein konponbiderako neurrien berri eman diegu langileei.

LABen argi dugu, edo gu geu aktibatzen garela edo bestela, jai daukagula. Horregatik Durangon mobilizazioa egingo dugu ekainaren 6an, larunbatez, herriak langileekin batera mobilizatzeko aukera izan dezan. 12:30ean abiatuko da San Roketik, Fumbarri aurretik. Inpunitatearekin amaitzea gure eskuetan dago.
 

 

 


Mutualiak lan istripuekiko ardura saihesten du

0

Maiatzaren 11an, lan istripu baten ondorioz kontingentzia aldatzeko eskaera baten inguruko GSINren ebazpen baten berri izan zuen LABek. Aipatu lan istripua Balmasedako ikastetxe batean gertatu zen. Istripua estres-jazoerak eragin bazuen ere, Mutualiak lan istriputzat ez hartzeaz gain, pertsona hau GSIN-ra joatera eta gertakizunen izaera aldatu behar izatera behartu zuen, hots, laneko gertakizuntzat har zedin eskatzera behartu zuen.

LABek, gertakari honen harira, bere irakurketa plazaratu nahi du. Behin eta berriz salatu dugu Mutualiaren jokaera. Behin eta berriro gertatzen ari da hainbat minekin (gihar eta hezurduraren minak, ahots arazoak, haurdunaldiko arriskuak, arrisku psikosozialak,…). Azkenean behartzen zaituzte zerbitzu medikura, baita epaitegira ere, joan behar izatera salaketa aurkezteko.

Hau guztia mutualitateen jokaeraren adierazgarri dugu, eta guri dagokigunez Mutualiaren jokaeraren adierazgarri da, pertsonak ekonomia-aktibo hutsatzat hartzen gaituelako.

Mutualiari gogorarazi nahi diogu gure kotizazioen zati bat zerbitzu publikoak kudeatutako gertakizun arruntetara esleitzen dela, eta beste zatia laneko gertakizunetara esleituko dela (gaixotasunak eta istripuak). Azken partida honen kudeaketa mutualitateen esku geratuko da eta egiaztatzen ari garen moduan laneko gertakizunen eta istripuen azterketak urritzen ari dira.

Zer egiten dute orduan mutualitateen diruarekin? Ba, gero eta baja gutxiago onartuta, haien BONUSa handitzen ari da. Aipatu bonusa laneko gertakizun indizeak jaisten dituzten enpresak saritzeko erabiltzen dute. Azterketa egin ez izana prebentzio ona egiten dela esanez mozorrotzen da.

Are garbiago, gure soldataren zatia diren kotizazioak gure enpresariaren patrikara itzultzen dira, guri dagokigunez, Hezkuntza Sailaz ari gara. Datu bitxia adieraziko dizuegu: Funtzio Publikoaren sailburua den Andres Zearreta Otazu Mutualiaren zuzendaritza bokala da.

LABek behin eta berriz salatu du Hezkuntza Saila jokabide horien kide interesduna dela; orain azalduko dugu zergatia. Arriskuen Prebentzioko Legeak lanpostuen arrisku ebaluazioak egitera behartzen du. Sailak, urtero, 27.000 euro bideratzen ditu helburu horrekin, aurrekontuetan jasotzen denaren arabera. Dena dela, diru-publiko hori gaizki erabili dela deritzogu, arriskuen ebaluazioak ez direlako osatu. Oraindik egiteko dago arriskuen neurketa. Neurketa horiei esker, egoerak zuzentzeko neurriak jar ditzakegu eta egiazko arriskuen prebentzioa egin dezakegu. Hauen helburuak arriskuak ezabatzea izan behar du, eta horrek eragiten du, hainbat azterketek frogatzen dutenez, lanera ez agertze txikiagoa, eta hortaz, gastua ere txikiagoa izango dela.

Hori dela eta galdetuko dugu: Bonusa ez bada erabiltzen absentismo eta gastu txikiagoa sortuko duen benetako prebentzioa egiteko, nora doa?

Zein da mutualitatearen zeregina? Bitartekariak izatearena?

Honek beti harrituko gaitu, batez ere, duela hilabete aurkeztu zuten laneko segurtasunaren eta osasunaren euskal estrategia berrian (2015-2020. Urteetarako) asmo-aitorpenak topa ditzakegunean, beti erabili ohi dituzten hitzetan: errealitateari erantzun, gizarte eragileekin batera berraztertu eta adostu, lan baldintzak etengabe hobetu behar direla,…

Beharbada, oinarrizkoena denetik hasi beharko lukete: Arriskuen Prebentzioko legea betetzearekin, ez legoke gaizki.

LABek argi du gure minen kudeaketaz zerbitzu publikoak arduratu behar duela, gure dirua erabiltzen ari direlako enpresarien mutualitateen negozioa gizentzeko; haien helburua ez dela gure osasunaren zaintza, helburu merkantilista dutela baizik; kasu hau eta beste askok ere, horren adierazgarri direla.