2025-12-14
Blog Page 1118

Aurten 16 langile hil dira Euskal Herrian lan egiteko orduan inposatzen zaizkigun baldintzen ondorioz

Atzo, maiatzak 25, Gueñesen lan istripua gertatu da. RED ELECTRICArentzako lanetan ari zen azpikontratatutako COBRA enpresako 35 urteko langilea hil da lan istripu traumatiko baten ondorioz. Lan istripu mortala salatzeko, gaur, hilak 26, 12:30etan SODUPEko enparantzan, elkarrateratze bat egingo dugu gehiengo sindikalak deituta.

Lan istripua Gueñeseko azpiestazio elektrikoan gertatu da. Momentuz zergatiak ez dira ezautzen, baina langilea altueratik erori da.

LABetik doluminak eta babesa helarazi nahi dizkiegu hildakoaren familia, lagun eta lankideei.

2015an Euskal Herrian gutxienez 16 langile hil dira euren lanpostuetan: 8 Bizkaian, 3 Gipuzkoan eta 5 Nafarroan.

Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira. Izan ere, sektore horretan nagusi diren azpikontratazioak, prekarietateak, esplotazioa, lan baldintza txarrek eta lan erritmoak hil egiten dute.

Enplegua suntsitzen ari den eta jarduera ekonomikoa gainbehera etorri den ataka ekonomiko honetan, enpresek batetik prebentziorako inbertsioak murriztu dituzte, eta bestetik, lan osasuna eta segurtasuna galtzea eta kaltetzea eragiten dituzten egoerak sustatu dituzte.

LAB sindikatuak argi utzi nahi du heriotza istripuak onartezinak direla. Sei minuturo lan ezbehar bat gertatzen da. Bestalde azpimarratu nahi dugu hildako kopuruak behera egin badu ere ez dela lan baldintzek eta osasunak hobera egin dutelako, baizik eta jende gutxiagok lan egiten duelako, istripuen kopurua orokorra urritzen delako.

Langileok laneko gaixotasunekiko, eta lan istripuekiko TOLERANTZIA ZERO aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasun eskubidea egiazkoa izan dadin aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala aldarrikatuz. Horrexegatik sustatu nahi du LAB sindikatuak LAN HARREMANETARAKO ETA BABES SOZIALERAKO EUSKAL ESPARRUA sustatuko duen bestelako EREDUA.

Hori dela eta eta azkenengo lan istripu mortala salatzeko, gaur, hilak 26, 12:30etan SODUPEko enparantzan, elkarrateratze bat egingo dugu gehiengo sindikalak deituta, hau da, ELA-LAB-STEILAS-EHNE-HIRU.
 

 

 

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi dio larriki zauritu zuten Rodrigo Avilés gazteari eta chileko langile klaseari

0

LABek lagun ditugun SITECO sindikatutik (Sindicato Interempresa de la gran minería y ramas anexas) jasotako informazioaren harira, RODRIGO AVILÉS gazte ikaslearekin eginiko elkartasun adierazpenarekin bat egiten du.

Ikasle gaztea egoera larrian aurkitzen da legeztatua zegoen mobilizazio baketsu batean parte hartzen zegoenean maiatzak 21ean Chileko Valparaiso hirian indar errepresiboek eginiko erasoaren ondorioz. 28 pertsona zauritu eta bi egoera larrian izan zen poliziaren indar berezien erasoaren ondorioa.

Orain dela aste batzuk bi gazte izan ziren erailak hezkuntza eskubidearen aldeko beste mobilizazio batean Valparaisoko Victoria plazan.

 

 

 

«Jai egunetan “0” irekiera» aldarria Legebiltzarrean

LAB, ELA, CCOO, UGT, Euskaldendak merkatarien elkartea, EKA-OCUV eta EKE kontsumitzaileen elkarteko kideak Gasteizko legebiltzarrean bildu ginen atzo igande eta jai egunetan "0" irekiera aldarrikatzeko.

Ozen salatu nahi dugu, EAE-ko ordutegi komertzialen legearen 3.en modifikazioa egiten dabiltzala eta Parlamentura aurkeztu duten textuak Zonalde Turistikoen ezarpena erabiliz, ordutegien desregulaziora eraman nahi gaituztela. Guzti honek, gizarteari bizkarra eman eta zentru handien jabeen interesak soilik defendatu eta interes urbanistikoak atzean dituelarik.

Beraz, Eusko jaurlaritzak, PNV-ren eskutik Espainiako legedi komertziala onartu du, berau oinarritzat hartuz, aldaketa txikiak soilik egiten dituelarik, irekieren aldeko modelo baten alde.

Zonalde turistikoen ezarpen horrek ordutegien desregulazioaren bidez kalte izugarriak ekarri ditzake:

-Langileen eskubideen urraketa: Merkataritzako langileon deskantsua eta aisirako denboran kalteak eta kontratuen prekarizazioa. Kontuan izanik gainera, sektoreko langileen %63 emakumeak direla, sektore feminizatu honen lan-baldintzen urraketa ematen delarik.

-EAE-ko merkataritzan 2500 komertzio inguru eta 3.800 lanpostu galdu daitezkeela aurreikusten da.

-Gastu publikoa barne merkataritzara zuzentzetik, merkataritza turistikora zuzentzea ekarriko du.

-Inpostuen errekaudazioan galerak eta bertoko enpresen gutxitzea.
 

 

 

Administrazioan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LABek

Foru administrazioko hauteskundeak irabazi ostean, bertan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LAB sindikatuak "Murrizketei eta pribatizazioei aurre egin ostean, orain zerbitzu publikoak berreraikitzeko garaia da eta horretarako ezinbestekoa da legegintzaldi honetan Gobernu ardurak izan dituztenak (UPN eta PSN) oposiziora igaro daitezen", adierazi du LABen bozeramaile Igor Arroyok.

Administrazioko lehen indar sindikalak Akordio Soziopolitikoa egitea proposatu die "Aldaketaren Gobernua" osatu beharko luketen lau indar politikoei (EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra). "Aldaketa soziala eta aldaketa politikoa uztartu beharra dago. Gobernu aldaketa behar dugu eta hori baino gehiago: Eredu aldaketa da behar duguna, zerbitzu publikoak oinarri izango dituen eredu berria".
 
 

Despidoen aurka… odola!

0

Gurutzetako Ospitaleko Artxiboko langileek 6 langile kaleratuak izan direla salatzeko ekintza solidario bat egin dute gaur Bilbon. Ospitalean dauden eta gehien behar duten gaixoentzako odola eman dute elkartasuna eta pertsonen arteko errespetua balioan jarriz. Modu honetan PNV eta Osakidetzari gauzak beste modu batera egiteko aukera badela esan nahi izan diete.



LAB eta CCOOren IRAKURKETA
Guretzetako ospitaleak eta Severiano Servicio Móvil enpresak, 13 langiletako plantilaz, 6 kaleratu dituzte.

Guztion bizkarretik kaleratzeen negozioa Gurutzetako Ospitalera heldu da. Honek eta Severiano Servicios Móvil enpresak, 2014 eta 2015erako kontratu bat sinatu zuten historia klinikoak kudeatzeko, 1.000.000 eurotako aurrekontuarekin. Kontratu honetan, 13 langile subrogatzeko konpromisoa agertzen zen.

Aski da! Guztion diruarekin negozioa egiteaz eta herri honen langileriari trufa egiteaz kokoteraino gaude. Hori dela eta, gaur odola ematea erabaki dugu, Bilboko Arriaga plazan. Helburua, elkartasuna etta pertsonen arteko errespetua balioan jarrita, Euskal Herria beste era batean eraiki eta gauzak beste era batean eraiki eta gauzak beste era batean egin ditzakegula frogatu. Horretarako euskal langileriak aurreztutako diruarekin eta bere lanpostuetan jasaten ari dituen injerentziak amaitu behar dira.
 

 

 

Izkutuan dauden silikosi kasuak aitortu eta azalarazteko kanpaina iragarri du LABek

Gaur, maiatzaren 22an, LAB sindikatuko ordezkariek eta Fumbarriko langile silikotikoek prentsa agerraldia egin dute. Batetik, Durangoko Fundizioan bizi den egoera larria salatzeko eta, bestetik, datozen egunetarako mobilizazioen berri emateko. Ekainaren 6an mobilizazioa izango da Durangon eguerdiko 12:30etan eta Euskal Herri osoan kanpaina bat martxan jarriko dugu, izkutuan dauden kasu guzti hoiek aitortu eta azalarazteko, enpresaz enpresa, lantokiz lantoki silikosiari aurre egiteko, kontaktuan daude langile orori informazioa emateko.

EGOERA
2011an eduki zuen LAB sindikatuak lehen silikosi kasuaren berri. Gaur egun, gutxienez, 11 dira gaixo dauden langileak. Horietatik biri, gainera, gaixotasunaren konplikazio eta larritasunaren ondorioz, inkapazitate iraunkorra aitortu zaie.

Datu hauen arabera, langile guztien %10a baino gehiago dago gaixo.

Egoera ezagutu genuenetik gaur arte, LAB sindikatuak salaketa ugari egin ditugu, bai enpresa barruan zein kanpoan, eta helburua argi izan dugu momentu oro; enpresak prebentzio plan eraginkorra egin dezala langile guztientzako, egun silikosiak gaixotutako langileentzako eta langile gehiago gaixotu ez dadin.

ENPRESAREN JARRERA
Enpresak ez lehen, ezta orain ere, ez du erantzukizunez jokatu; silikosia ez dela horren larria bezalako komentarioak esanez, prebentzio neurriek ez dutela bermatzen beste langileak ez gaixotzerik edota gaixo dauden langileak kaleratzeko aukeraren zain daudela.

OSALANen gomendioei ez diote kasurik egin eta Lan Ikuskaritzak diruz ere zigortu du enpresa jarrera horregatik.

Hain larria da beraien jokamoldea, Durangoko Instrukzio Epaitegiak, Fiskaliaren eskaerari erantzunez, diligentzia penalak ireki dituela.

ENPRESAREN EGOERA
Kontuan eduki behar dugu enpresaren egoera zein den, urteak daramatzate etekin ekonomiko garrantzitsuak eskuratzen eta bazkideek milioiak banatu dituzte irabazitan. Hau ez dugu guk asmatu eta datuak publikoak dira, BORMEn argitaratutakoak. Hau da, krisi egoeran ere, enpresak osasun ekonomiko zoragarria eduki du, eta borondatea balego, ez legoke silize hautsaren aurkako prebentzioan inbertsoak egiteko arazorik.

LABen IRAKURKETA
Funbarrikoa ez da kasu isolatu bat. Hamaika iritsi zaizkigu, eta jakina da Euskal Herriko beste hainbat enpresatan antzeko kasuak ematen ari direla.

Silikosia silize hautsarekin lan eginda sortzen da. Sendaezina da eta minbizia, arnas-aparatuko gaitzak eta beste hainbat gaixotasun sortzen ditu.

Gaixotasuna silizearekin lan egin eta urteetara agertu daiteke. Silizea sektore askotan erabiltzen da; harrobietan, eraikuntzan, fundizioetan, marmoldegietan. Osasuna galtzea, lan istripuak, gaixotasun profesionalak ez dira lanaren ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baino, ekidin daitekeen emaitza. Batzuen utzikeriak eta besteen diru eta irabazi goseak, kondenatu egiten gaituzte langileok.

Administrazioak eta enpresek ezin dute beste alde batera begiratu edo aitzakirik jarri. Hau errotik aldatu beharra dago.

Era berean, salatu behar dugu, mutualitateak eta gizarte segurantza, gaixotasun profesionalak ez onartzeagatik, zein hauek gaixotutakoei dagozkien arreta prestazio zein ezintasuna ukatzeagatik. Noizko beharrezkoak diren baliabideak langileon osasuna bermatzeko?

Egun silikosiak gaixotuta dauden langile askok Oviedora joan behar izaten dute diagnostiko bila, gastuak beren gain hartzen, han baitago estatu mailan erreferentzizko osasun zentroa. Noizko Osasunbidean eta Osakidetzan, erreferentziazko zentro bat gaixotasun profesionalei aurre egiteko?

Hortaz, Euskal Herri osoan kanpaina bat martxan jarriko dugu, izkutuan dauden kasu guzti hoiek aitortu eta azalarazteko, enpresaz enpresa, lantokiz lantoki silikosiari aurre egiteko, kontaktuan daude langile orori informazioa emateko.

Helburua ekintza sindikalaren bitartez, Euskal Herriaren silikosia desagartaraztea da, eta egoera honen errudun diren horiek merezi duten tokian jartzea.

LABentzar Fumbarrin gertatzen dena, orokorrean eta krisia aitzakia, lan osasunarekin getatzen denaren beste adierazle bat da. Lehiakortasunaren izenean langilea kriminalizatzen dute (bajak behar harik hartzen direla errepikatuz) lan osasunaren pribatizazioan jauzi berriak ematen diren bitartean, mutualitateen pribatizazioen bidez. Hau da, langileentzat kriminalizazioaren mezua, enpresarientzat negozioa bermatzeko. Eredu honetan, langilea, lan osasuna eta gizartea galtzaile. Lujua eta Confebask irabazle.

Fumbarrin ematen den arazoa ezaguna da. Silize hautsaren arazoa ezaguna da eta ezaguna izateaz aparte gaixotasuna eman ez dadin hartu beharreko neurriak ere ezagunak dira. Inbertsioekin konpontzen da. Baina eredu honetan, zeinek behartzen ditu enpresariak ezer egitera?

Langileak behartzeko hainbat mekanismo dituen eredu honetan enpresarien inpunitatea erabatekoa da.

Denborak aurrera egiten du eta gaixotutako langileak gero eta gehiago dira, desgaitasunak gero eta gehiago eta luzera, minbiziak ere gero eta gehiago izango dira.

Dagoen estatistika ikusta LABek egindako eskaerak erabat logikoak dira: langile guztien egoera aztertzea arazoaren benetako dimentsioa zein den jakiteko, eta hartu beharreko neurriak hartu gaixo daudenak babesteko eta gaixorik ez daudenak gaixotu ez daitezen.

Eredu honetan, Fumbarrin, langileei probarik ez, inbertsiorik ez eta kaleratzeak bai, gaixotasun berrian aurrean erantzukizunik ez bereganatzeko.

LABentzat Lan Ikuskaritzaren eta Osalanen interbentzio falta, bai Fumbarrin eta baita industrian ematen diren beste gaixotasun larrien aurrean erabaki politiko baten ondorioa da. Pribatizazioa sartzen dute agenda politikoan lan osasuna bertatik ateratzen duten bitartean. Erabaki politikoa da hori. Erantzule argiak dituen erabaki politikoa.

Fumbarrin ematen dena ezaguna da herri osoan, lantegitik 300 metroa Urkullu jauna bizi da. Agenda politikoan lan osasuna ez egotea erabaki politikoa da, hazkundearen euforiak estali nahi baitu sortzen ari den lan harreman eredu are eta prekarioagoa.

Guzti honengatik LABek kanpaina bat egin du Euskal Herriko hainbat enpresetan lanagileek silize hautsarekin gertatzen denaren berri emateko. Arazoaren iturria zein konponbiderako neurrien berri eman diegu langileei.

LABen argi dugu, edo gu geu aktibatzen garela edo bestela, jai daukagula. Horregatik Durangon mobilizazioa egingo dugu ekainaren 6an, larunbatez, herriak langileekin batera mobilizatzeko aukera izan dezan. 12:30ean abiatuko da San Roketik, Fumbarri aurretik. Inpunitatearekin amaitzea gure eskuetan dago.
 

 

 


Mutualiak lan istripuekiko ardura saihesten du

0

Maiatzaren 11an, lan istripu baten ondorioz kontingentzia aldatzeko eskaera baten inguruko GSINren ebazpen baten berri izan zuen LABek. Aipatu lan istripua Balmasedako ikastetxe batean gertatu zen. Istripua estres-jazoerak eragin bazuen ere, Mutualiak lan istriputzat ez hartzeaz gain, pertsona hau GSIN-ra joatera eta gertakizunen izaera aldatu behar izatera behartu zuen, hots, laneko gertakizuntzat har zedin eskatzera behartu zuen.

LABek, gertakari honen harira, bere irakurketa plazaratu nahi du. Behin eta berriz salatu dugu Mutualiaren jokaera. Behin eta berriro gertatzen ari da hainbat minekin (gihar eta hezurduraren minak, ahots arazoak, haurdunaldiko arriskuak, arrisku psikosozialak,…). Azkenean behartzen zaituzte zerbitzu medikura, baita epaitegira ere, joan behar izatera salaketa aurkezteko.

Hau guztia mutualitateen jokaeraren adierazgarri dugu, eta guri dagokigunez Mutualiaren jokaeraren adierazgarri da, pertsonak ekonomia-aktibo hutsatzat hartzen gaituelako.

Mutualiari gogorarazi nahi diogu gure kotizazioen zati bat zerbitzu publikoak kudeatutako gertakizun arruntetara esleitzen dela, eta beste zatia laneko gertakizunetara esleituko dela (gaixotasunak eta istripuak). Azken partida honen kudeaketa mutualitateen esku geratuko da eta egiaztatzen ari garen moduan laneko gertakizunen eta istripuen azterketak urritzen ari dira.

Zer egiten dute orduan mutualitateen diruarekin? Ba, gero eta baja gutxiago onartuta, haien BONUSa handitzen ari da. Aipatu bonusa laneko gertakizun indizeak jaisten dituzten enpresak saritzeko erabiltzen dute. Azterketa egin ez izana prebentzio ona egiten dela esanez mozorrotzen da.

Are garbiago, gure soldataren zatia diren kotizazioak gure enpresariaren patrikara itzultzen dira, guri dagokigunez, Hezkuntza Sailaz ari gara. Datu bitxia adieraziko dizuegu: Funtzio Publikoaren sailburua den Andres Zearreta Otazu Mutualiaren zuzendaritza bokala da.

LABek behin eta berriz salatu du Hezkuntza Saila jokabide horien kide interesduna dela; orain azalduko dugu zergatia. Arriskuen Prebentzioko Legeak lanpostuen arrisku ebaluazioak egitera behartzen du. Sailak, urtero, 27.000 euro bideratzen ditu helburu horrekin, aurrekontuetan jasotzen denaren arabera. Dena dela, diru-publiko hori gaizki erabili dela deritzogu, arriskuen ebaluazioak ez direlako osatu. Oraindik egiteko dago arriskuen neurketa. Neurketa horiei esker, egoerak zuzentzeko neurriak jar ditzakegu eta egiazko arriskuen prebentzioa egin dezakegu. Hauen helburuak arriskuak ezabatzea izan behar du, eta horrek eragiten du, hainbat azterketek frogatzen dutenez, lanera ez agertze txikiagoa, eta hortaz, gastua ere txikiagoa izango dela.

Hori dela eta galdetuko dugu: Bonusa ez bada erabiltzen absentismo eta gastu txikiagoa sortuko duen benetako prebentzioa egiteko, nora doa?

Zein da mutualitatearen zeregina? Bitartekariak izatearena?

Honek beti harrituko gaitu, batez ere, duela hilabete aurkeztu zuten laneko segurtasunaren eta osasunaren euskal estrategia berrian (2015-2020. Urteetarako) asmo-aitorpenak topa ditzakegunean, beti erabili ohi dituzten hitzetan: errealitateari erantzun, gizarte eragileekin batera berraztertu eta adostu, lan baldintzak etengabe hobetu behar direla,…

Beharbada, oinarrizkoena denetik hasi beharko lukete: Arriskuen Prebentzioko legea betetzearekin, ez legoke gaizki.

LABek argi du gure minen kudeaketaz zerbitzu publikoak arduratu behar duela, gure dirua erabiltzen ari direlako enpresarien mutualitateen negozioa gizentzeko; haien helburua ez dela gure osasunaren zaintza, helburu merkantilista dutela baizik; kasu hau eta beste askok ere, horren adierazgarri direla.
 

 

 

Osakidetzan euskara gaitasuna kontutan hartu gabe kontratazio ilegalak masiboki egiten dira

0

LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe.

Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikasteko ahalegindu diren langileak mespretxatu eta Osakidetzan euskaren normalizazioa modu honetan eragoztea larria baita erabat. LAB sindikatuak gai hau guztiz argitu asmoz behar besteko azalpen eta erantzukizunak eskatuko ditu.

Kasu ugaritan, lanpostuan lana egiteko euskararen ezagutza egiaztatzea betebeharra izanik, baldintza hori ez da bete. Zehazki,azken 6 hilabetean soilik, ehunka kontratazio ilegal, euskararen ezagutza kontutan hartu gabe, egin direla esan dezakegu datuak eskutan. Ehunka kontratu ilegal, non euskararen normalizazioa eta hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, lanpostuari zegozkion langileak kanpoan utzi diren. LAB sindikatuak jadanik pausoak eman ditu legez kanpo egin ohi den kontratazio bakoitzaren inguruko azalpenak eta erantzukizunak eskatzeko.

Sarritan, irregulartasun hauen onuradunak zuzendaritzen “konfiantzazko” langileak dira. Honela, kasu ugari daude non izendapen aske edota zerbitzu-eginkizun kontratuen bidez egindako kontratuetan euskararen ezagutza ez den kontutan hartzen. Azken kasu hauetan ere, kasu zehatzak salatu ditugun arren, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiak ez du neurririk hartu egoera konpontzeko.

Ohikoa izaten da ere, behin-behineko kontratuen bidez euskararen normalizazioan atzerapausoak ematea. Izan ere, Osakidetzan euskararen betekizuna lanpostu zehatzek izaten dituzte eta ordezkapen kontratuetan ez bezala, behin-behineko kontratuak edo kontratu ebentualak deitzen direnak, ez daude lotuak lanpostu zehatzekin. Trikimailu honen bidez, aldi baterako egiten diren kontratu gehienetan ez da euskararen ezagutza eskatzen, edozein delarik ere unitatearen lehentasuna edota izaera. Langile euskaradunen ordezkapenak, pediatria zerbitzuak, informazio guneak, euskararen arnasguneak diren herrietan (erabat euskaldunak) kokaturiko lanpostuak… hauetan guztietan ere, euskararen ezagutza kontuan hartu gabe lotzen dira kontratuak, euskararen normalizazioan atzerapausoak emanez sarritan. Honen harira, LAB sindikatuak azalpenak eskatu izan ditu askotan.

Lanpostu hutsak
Osakidetzako Euskara Planak lehentasunezkotzat jotzen dituen unitateetan hutsik geratzen diren lanpostuei aurrerantzean euskararen betekizuna ezarri behar zaiela adierazten du Planak. Neurri honen betetzea ere tokian tokiko borondatearen araberakoa izaten ari da, Osakidetzako Zerbitzu Erakunde gehienetan ez da betetzen eta Osakidetzako arduradunek ez dute euskararen normalizazioarentzat garrantzizkoa den neurri honen betetzearen jarraipen edo kontrolik egiten.

Urraketa hauek guztiak euskararen normalizazioa trabatu, langile eta herritarron hizkuntz eskubideak kaltetu eta euskara ikasteko ahalegina egin duten langileak mespretxatzen dituzte. Zer esanik ez, kontratazio ilegal hauek ehunka langileen lan eskubidea urratu dute, araudia zuzen betez gero, beraiei zegokien lanpostutik kanpo geratu baitira.

Gardentasun eza
Gardentasun eza ere aipagarria da. Osakidetzaren Zerbitzu Erakunde batzuk langileon ordezkarioi ez digute egindako lan kontratuen inguruko informaziorik eskaintzen, eta eskaintzen dutenek ere, sarritan, informazio mugatua igortzen dute, besteak beste lanpostuaren hizkuntz betekizunaren inguruan edota kontratatutako langilearen hizkuntz-gaitasunaren informazioa ezkutatzen delarik maiz. Egoera honetan, sarritan Legebiltzarraren bidez egin behar izaten zaio informazio eskaera Osakidetzari.

LAB sindikatuaren iritziz Osakidetzak euskara normalizatzeko egitasmo osoa behar du, erakunde osoaren bultzadaz eta erakunde osoa euskalduntzeko. Kontratazio politikan ez ezik, beste hainbat eremutan ere neurriak, bitartekoak eta laguntzak ezarri behar dira. Zoritxarrez, gaur gaurkoz ez dago egitasmo integral horren arrastorik, ez eta Osakidetzan euskaraz bizi eta lan egin ahal izateko beharrezkoa den borondate politikorik ere. Kontratazioetan euskara baztertuz gertatzen diren irregulartasunak Osakidetzako arduradun politikoen borondate falta horren froga garbia dira.
……….

“Lehentasun goreneko” unitateetan ere euskara bazterrean. Adibideak:

Txagorritxuko Larrialdi Pediatrikoetako mediku eta erizain laguntzaileen aldi baterako kontratazioetan ez da euskararen gaitasuna kontuan hartzen, eta sarritan, euskarazko arreta ez da bermatzen, ez lehen uneko arretan, ez eta ondorengo mediku arretan ere. Egoera honek kexak sortarazi ditu. Mediku eta erizain laguntzaileen lanpostu gehienek euskararen ezagutza baldintzatzat hartzen duten arren, kontratazioetan lanpostuetako euskara eskakizuna saihesten du zuzendaritzak, aldi baterako kontratuak eginez.

Arabako Call Center-ean langileen erdia baino ez da gai arreta euskaraz emateko. Aipagarria da Osakidetzako Informazio Guneetako lanpostu guztiei ezarri zaiela euskararen Derrigortasun Data. Baina, berriro ere, Arabako Call Center-eko kasuan bezala, langileak hartzerakoan bete beharko litzatekeen baldintza hau saihestu du zuzendaritzak, behin-behineko kontratuak, kontratu ebentualak, eginez. Araban ez ezik, Osakidetza osoan ere herritarrei informazioa eskaintzeko guneetan, gaur egun, euskara saihestuz kontratatzen da, nahiz eta gune hauek “lehentasun gorenekotzat” izendatuak egon eta Osakidetzaren Euskara Planean euskararen ezagutzaren betekizuna ezarri zaien lanpostu guztiei.

Unitate edota zerbitzu batean eskaintzen den euskarazko arretan atzerapausoak ematea ohiko bihurtu da, sarritan lanpostuko hizkuntz eskakizunak kontratazio ebentualen bidez saihestu izanaren ondorioz. Opor garaietan egoera hauek masiboki ematen dira eta izaten dute oihartzunik handiena, kexa ugari sortuz. Baina urte osoan ohiko praktika izaten da Osakidetzan, eta herritarrei zein langileen hizkuntz eskubideei eragiten die zuzenean. Adibidez, Bidasoako Ospitaleko Pertsonal Sailean langileei arreta emateko mostradorean atzerapausoa eman da, euskarazko arreta galduz. Kexak zuzendu zaizkio zuzendaritzari, baina ez du egoera zuzendu.

—————————

           
KONTRATU ILEGALAK EUSKARA BAZTERTUZ, EHUNKA AZKEN URTEOTAN:
http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/020920.pdf Txosten honetan arauz kanpoko egoera ugari ikus daitezke, ehunka kasutan langile ez-euskaradunen kontratazioa ageri baita kontratazio-data derrigortasun-data (euskararen ezagutza egiaztatzea derrigorrezkoa den data) baino beranduagokoa izanik.

Zenbait kasutan, zuzendaritzen “konfidantzazko” lanpostuetan gertatu izan dira irregulartasunak. Batzuk aipatzearren:

2598 SUPERVISOR/A GIPUZKOAKO EKIALDE ESKUALDEA ESKUALDEKO ZUZENDARITZA 01.06.2005 01/01/2007

7643 J. DE EQUIPO ADMINISTRACIÓN ERAKUNDE ZENTRALA / ORGANIZACION CENTRAL ERAKUNDE ZENTRALA / ORGANIZACION CENTRAL 01.06.2005 02/06/2008

17420 TCO. SUPERIOR ORGANIZACIÓN ESI-BARRUALDE GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEA 01.06.2009 23/11/2011

20180 J. SECCION ADMON. Y GESTION – A GIPUZKOAKO EKIALDE ESKUALDEA ESKUALDEKO ZUZENDARITZA 01.06.2005 15/06/2007

20204 J. DE SERVICIO ADMON. Y GESTION GIPUZKOAKO EKIALDE ESKUALDEA ESKUALDEKO ZUZENDARITZA 01.06.2005 01/01/2007

20456 J. SECCION ADMON. Y GESTION – A GIPUZKOAKO OSASUN MENTALA / S.M.E GIPUZ. ZUZENDARITZA / DIRECCION 01.06.2005 01/03/2013

—————————
 

KONTRATAZIO LUZE ILEGALAK, OHIKOAK GAUR EGUN ERE
Osakidetzak berriki emandako informaziotik ateratako datuak dira hauek, beharbada, errealitatean gehiago izango dira. Honako txostenetik ateratako datuak dira, honako informazio eskaera honi erantzuten ziona. Galdera horretan “Lanpostuak Derrigortasun Data iraungita izanik, lanpostu horretan gaur egun lanean dauden eta hizkuntza eskakizuna egiaztatu gabe duten langileen eta lanpostuen zerrenda” eskatzen zen.

Beraz, behean azaltzen diren kasu guztietan lanpostuko Derrigortasun Data iraungita dago (lanpostu horretarako kontratua egiterakoan lanpostuko Hizkuntza Eskakizuna egiaztatua izan behar da), eta bestetik, behean azaltzen diren kasu guztietan Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabe dago. Gaur egun Osakidetzan iraungita dauden lanpostuen azken Derrigortasun Datak 2013ko abendukoak direnez (2014ko uztailetik indarrean ofizialki, beranduenez), gerora lanpostu horietarako egindako kontratazioak, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabe, ilegalak direla ziurra da (salbuespen bat edo beste egon liteke, Osakidetzak emandako txostenetan daturen bat oker edo osatu gabe egotearen ondorioz). Edozein kasutan, lanpostuaren Derrigortasun Datak beste txosten honetan kontsultatu daitezke, Derrigortasun Data errespetatu gabeko kontratazioak izan direla egiaztatzeko.

 
2015eko URTARRILA

Lanpostu Kodea Kontratu mota Non

24082           Zerbitzu eginkizunak            Araba Eskualdea
21435           Bitarteko                                 Basurto
22160           Bitarteko                                 Basurto
22170           Bitarteko                                 Basurto
22919           Bitarteko                                 Basurto
20376           Zerbitzu eginkizunak           Debabarrena
11673           Bitarteko                                 Galdakao
18227           Zerbitzu eginkizunak           Gurutzeta
5747           Zerbitzu eginkizunak              Zumarraga
 
2014ko ABENDUA

13494           Barne sustapena                  HUA

6316              Zerbitzu eginkizunak           Basurto

978                Bitarteko                                 Debagoiena
7219              Titularra                                 Gurutzeta
18506           Titularra                                  Gurutzeta
16682           Titularra                                  Gurutzeta
17919           Titularra                                  Gurutzeta

5604              Zerbitzu eginkizunak           Goierri

 
2014ko AZAROA
22640           Bitarteko                                 Basurto
1549             HUA                                         HUA
5475             Bitarteko Bizkaia                   Osasun Mentala
25506           Bitarteko                                 Donostialdea

26849           Barne sustapena                  Ezkerraldea

18062           Zerbitzu eginkizunak            Ezkerraldea

16601           Barne sustapena                   Ezkerraldea

 
2014ko URRIA
443           Titularra                                        Araba Eskualdea
26131       Bitarteko                                      Araba Eskualdea

25673       Zerbitzu eginkizunak                 HUA

23017       Barne sustapena                        HUA

1546          Bitarteko                                      HUA

25673        Zerbitzu eginkizunak                HUA

23017        Barne sustapena                       HUA

1546           Bitarteko                                     HUA
1652           Bitarteko                                     HUA

1611           Barne sustapena                      HUA

22090        Barne sustapena                      Bilbo-Basurto

25227        Bitarteko                               Bizkaiko Osasun Mentala
24347        Titularra                                 Debagoiena
26198        Bitarteko                                 Donostialdea

24596        Barne sustapena                      Emergentziak

25814        Titularra                                       Barrualde
12118        Titularra                                      Barrualde

17008        Zerbitzu eginkizunak                Ezkerraldea

 
2014 IRAILA
24245        Bitarteko                                            Bidasoa
12476        Bitarteko                                            HUA

22105        Barne sustapena                            Basurto

22261       Bitarteko                                            Basurto

20393       Barne sustapena                          Debabarrena

159           Bitarteko                                        Erakunde Zentrala
 

KONTRATAZIO LABURRETAN, URRAKETAK ORAINDIK ETA OHIKOAGOAK:
Bestalde, ordezkapen laburretan ere araudia urratuz euskara kontutan ez hartzea ohiko praktika da. Abendua eta urtarrileko kontratazioen inguruko Osakidetzak Legebiltzarrari igorritako txosten honetan garbi ikusi daiteke (Derrigortasun Data iraungita izanik x-arekin markatu gabeko kontratuak, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabeko kasuak alegia, ilegaltzat hartu daitezke). Euskara kontutan hartu gabeko kontratazio labur ilegalak, hilabete pare batean soilik, ehunka kasu agertzen dira.

 

 

 

Jaurlaritzak egingo dituen 3.mailako probak egiteko LOMCE hartu du oinarri

0

Biharko egunean Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko zenbait ikastetxetan 3.mailako ikasleei proba pasako die Eusko Jaurlaritzak. LABen ustez, hezkuntza departamentuak proba hauek egiteko baliatu duen oinarri bakarra LOMCE estatuko legea da. Ez oinarri pedagogiko, ez bestelakorik.

Jaurlaritzak egiten duen utzikeria salatu nahi dugu bai proba hauekiko baita LOMCEa osotasunean aplikatzeko unean ere. Guk argi dugu berriro ere utzikeri honen atzean ezintasun nabaria dagoela, estatutismoaren mugak dira horiek.

Bihar hezkuntza plataformen topaguneak hezkuntza komunitate osoari egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dio eta LABetik langileei hauetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Hezkuntza komunitatea bildu eta Euskal Herrirako nahi eta behar dugun Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeko indarrak biltzea ezinbestekoa jotzen dugu.

Ondorengoak dira deialdiak:
Briñas (Santutxu) Maiatzak 21 eta azterketa egun guztietan: kontzentrazioa 8:45ean
Hernani – Maiatzak 21 kontzentrazioa 17:00ean
Santurtzi – Maiatzal 21 kontzentrazioak ikastetxeetan 16:30ean
Lezo – Maiatzak 21 bilkura 18:00ean
Gasteiz: Maiatzak 22 Arma museo parean (senda pasalekuan) 11:00etan Ekarretaratzea