2026-02-18
HomeEmakumeakMartxoak 8Oso positibotzat jotzen dugu martxoaren 8ko Greba Feministaren gutxieneko zerbitzuen epaia

Oso positibotzat jotzen dugu martxoaren 8ko Greba Feministaren gutxieneko zerbitzuen epaia

Justizia Auzitegi Nagusiak 2018ko uztailaren 18ko 354/2018 sententzia eman du, martxoaren 8ko grebaren gutxieneko zerbitzuen harira.

Anulatu dituen apartatuak ondorengo hauek dira:

– Neguko errepideen egoerari buruzkoak. Atal honek esaten zuen emergentzia zerbitzuak jai egun batean bezala ezartzen zituen, baina salbuespena sartzen zuen alerta kasuetan, esanez kasu hauetan alerta kontutan hartuko zela zerbitzu minimoak ezartzeko.

Auzitegiaren aburuz, honek motibazio falta du, ez delako zehazten ze gradutako alertaren kasuan ezarriko diren, ezta zelako kopuruan, … eta beraz proportzionalitate juizioa egitea ezinezkoa dela.

– Zerbitzu sozialak: egoitzak. Kasu honetan gerokultoreen %70 zegoen dekretatuta eta %10 gehiago bazkalordu, goiz eta iluntzean. Eta erabiltzaileek %70ean dependentzia grado II eta III zituzten kasuetarako, gerokultoreen %80.

Justizia Auzitegi Nagusiak portzentaia horiek jeitsi ditu %70etik %50era eta %80tik %70era. Argumentazioa, ezin direla aurreko neguan izandako greba indefinituaren zerbitzu minimo berak izan, grebaren intentsitatea/iraupena ez delako berdina.

– Haurreskolak partzuergoa: Kasu honetan koordinatzailea eta zuzendaritzako kide bat zeudeten deituak zerbitzu minimoak egitera. Justizia Auzitegi Nagusiaren aburuz zuzendaritzako kide horren aipamena bertan behera geratu behar da, ez baitago zuzendaritzarik Haurreskoletan.

Osakidetzaren atalean aldiz, ez du anulatzen baina nola interpretatu behar den argitzen du.

Beraz, epaia oso positiboki baloratzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kubarako LABek bildutako osasun materiala aste honetan bertan aterako da Euskal Herritik

ubaren kontrako blokeoa areagotzen ari den une honetan are garrantzi handiagoa hartzen du blokeoa hausteko martxan jartzen den elkartasun internazionalistako edozein ekimenek.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia-k Maderas de Llodio enpresak ezarritako EREa bidegabea dela ebatzi du

Auzitegiak enpresak aplikatutako EREa bidegabea dela ondorioztatu du, eta arrazoia eman dio LABek lehen egunetik salatu duenari: espedientea ez zegoen justifikatuta, eta enpresak alegatutako...

Hamaika eragile eta mugimendu sozialek bat egin dute M17ko greba orokorrarekin

1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren aldarrikapenarekin bat egin dute eta bestelako aldarrikapen sozialei tokia eman diete Euskal Herriko mugimendu sozial, kolektibo eta eragilek gaur jakinarazi...