2026-06-18
HomeIndustriaIndustria KimikoaOso akordio ona lortu dute Plastiborren, langileen antolakuntza eta borrokari esker

Oso akordio ona lortu dute Plastiborren, langileen antolakuntza eta borrokari esker

Akordioak hobekuntzak jaso ditu: lanaldia 16 ordutan jaitsiko da, ultraaktibitate klausula, soldata igoera, urteko lehenengo gaixotasun arrunteko bajetan %100eko osagarria; eta edozein bajetan aparteko ordainsarietan deskonturik ez aplikatzea, besteak beste.

Akordio bat sinatu berri da Plastiborren zuzendaritzarekin, langileen antolakuntza eta borrokaren ondorioz. Enpresa Zornotzako Boroa auzoan dago, eta 95 langile ditu.

Azken zazpi urteetan enpresan ez da ordezkaritza sindikalik izan, eta euren lan baldintzak kimiketako hitzarmen estatalean araututakoak izan dira.

Otsailean, hauteskunde sindikalak burutu eta komitea osatu zen, LABeko 4 ordezkarirekin eta CCOOeko 1ekin. Langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz, enpresa batzordeak enpresarekin negoziatzeari ekin zion. Enpresaren jarrera inmobilistaren aurrean, langileak mobilizazioak burutzen hasi ziren, greba mugagabea ere konbokatuta zegoelarik.

Egindako mobilizazioek akordioa gauzatzea ekarri dute. Honek, langileek eta LABek jarritako helburuak betetzen ditu.

Akordioak hobekuntza hauek jaso ditu:

-Lanaldia 16 ordutan jaitsiko da

-Ultraaktibitate klausula

-Soldata igoera: 2017tik hasita modu mailakatuan, 2019ra arte hileko 150 euro gordinetako igoera izango dute

-Urteko lehenengo gaixotasun arrunteko bajetan %100eko osagarria

-Edozein bajetan aparteko ordainsarietan deskonturik ez aplikatzea
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.