2026-11-24
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsasun publikoaren defentsaren aldeko martxak urriaren 4an

Osasun publikoaren defentsaren aldeko martxak urriaren 4an

Satse, ELA, LAB, SME,FFHE, CCOO, UGT eta ESK Osakidetzan ematen ari diren murrizketen kontrako martxak antolatu dituzten datorren urriaren 4rako. Ekimen honekin Osasungintza Publikoaren defentsa irudikatu nahi dute.

Eusko Jaurlaritzak gastu publikoaren murrizketen politikarekin aurrera darrai, oraindik ere aurrekontu nahikoa ez duen osasun publikoa dugu eta aurkezten dizkiguten ustezko hobekuntza proposamenak, kasurik onenean, langile zein gizartearen aurkako irainak besterik ez dira.

Kalitatezko osasun publiko sistema indartsu bat nahi dugunoi bereziki arduratzen gaituzte Osakidetzak suntsitutako 3.000 lanpostuak. Enplegu suntsiketa honek ondorio larriak izan ditu bai lan-kargetan bai eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatean. Tamaina horretako erasoaren aurrean hipotesirik onenean urtero 60 lanpostutako LPE bat eskaintzea probokazio hutsa da. 

Ekainetik Osakidetzako langileak mobilizazio dinamika batean erabat barneratuta gaude, jadanik manifestazioak, kontzentrazioak eta itxialdiak burutu ditugu. Mobilizaziotan beste urrats bat eman nahirik osasun publikoaren defentsarako martxak burutzera deitzen dugu. 
Osakidetzako langileak eta gizartea orokorrean martxa hauetan parte hartzera deitzen ditugu eta bertara bere aldarrikapen edo kexak ekartzera animatzen dugu. 

Martxak Gurutzetako, Donostiako eta Txagorritxuko Ospitalean hasiko dira urriak 4an, goizeko 10:30etan. 

HORA LUGAR Y RECORRIDO DE LAS MARCHAS
• BIZKAIA (hospital de CRUCES a el ARENAL – bilbo)
Comienza el recorrido en Hospital Universitario Cruces y siguiendo la carretera se va a C/ Fray Juan, C/ Montevideo hasta Hospital Universitario Basurto, bajando hasta Termibus hacia el Sagrado Corazón, pasando al paseo de Abandoibarra a lo largo de la ría y acabando en la Plaza del Arenal.
Hora salida: 10.30 Hora estimada llegada 12.30

• ARABA (hospital Txagorritxu a Plaza elizaola –Gasteiz)
Comienza el recorrido en Hospital Universitario Txagorritxu C/ José Antonio Achotegui, C/ Mexico, C/ Chile, Av/ Gasteiz, C/ Sancho el Sabio, Plaza Lovaina, C/ Magdalena, C/ El Prado, C/ Postas, C/ La Paz, C/ Olaguibel, Plaza Jesús Mª Leizaola, acabando en la Plaza Elizaola.
Hora salida: 10. 30 

• GIPUZKOA (HOSPITAL Donostia a Plaza Pio XII –Donostia)
Hospital Donosti, Avenida Madrid y llegada hasta la plaza Pio XII.
Hora salida: 10.30
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk mahaia blokeatu eta gero, LABek estrategia berria jarriko du martxan Udalhitz berritzeko

LABetik ELAri proposatu genion EAJ zuzenean interpelatzeko eta presionatzeko mobilizazio dinamikara batzeko eta horretan sakontzera gonbidatzen dugu berriro ere.

Benetako iruzurra da EAEko Osasun Sailak sindikatuoi leporatzea osasun-garraioaren zerbitzuaren hobekuntzak atzeratzen ari garela

LABen erantzuna sailaren adierazpenei. Etengabeko estresean gutxienez bost urte daramatzan zerbitzu bati buruz ari gara. Gero eta larrialdia gehiago daude, anbulantziak egunero gainezka daude, eta...

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.