2026-01-20
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzan aplikatu diren murrizketetan atzera egiteko eskatu dugu

Osakidetzan aplikatu diren murrizketetan atzera egiteko eskatu dugu


Gaur, hilak 24, Osakidetzako sindikatuok (SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK), Gasteizko Santiago Ospitalaren aurrean mobilizatu gara murrizketak salatu eta enpleguaren defentsa egiteko. Azken urteetan langileon lan baldintzen prekarizazioa ekarri duten murrizketak aplikatu dituzte Gobernu ezberdinek. Horregatik, osatzen ari den gobernu berriari Osakidetzako langileon aldarrikapenei erantzun bat emateko eskatu diegu.

Langileen eskaerek pairatzen duten prekarietatea gainditzea dute helburu. Alde batetik enplegua sortzea ezinbesteko ikusten dute. Ezin da ahaztu Osakidetzako plantillaren heren bat behin-behinekoa dela eta gaur egun lanean den langile kopurua ez dela inondik inora nahikoa kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko. Beraz Osakidetzari zein gobernu berriari Europatik etorritako sententziak gauzatzeko exijitzen diogu, beharrezko diren lanpostu finkoak sortuz Osakidetzan.

Osasun publikoaren defentsan, langileek galdutako eskubideen berreskurapenean eta baldintzetan beharrezkoak diren hobekuntzetan urratsak emateko ordua dela deritzogu eta hala eskatzen diogu Gobernu berriari. Horrekin batera azken urteetan ezeztatua egon den negoziazio kolektiborako eskubidea aldarrikatzen dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek bat egiten du Kolonbian izan den sexu langileen nazioarteko lehen goi-bileran ateratako manifestuarekin

LABeko Idazkaritza Feministako bi kidek parte hartu zuten abenduan Kolonbiako Pereira hirian egindako bilkura historikoan. Lehen aldiz, Kolonbiako Berdintasun eta Ekitate Ministerioak antolatuta, hainbat...

Martxoaren 17ko Greba Orokorra erregistratu dute sindikatuek

Gaur, ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek martxoaren 17rako Greba Orokorraren deialdia erregistratu dute ofizialki. Deialdia “Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak...

[IRITZIA]: Sinadura batek eragindako mina

Nire izena Laura Molina Azanza da. 27 urte daramatzat garraio publikoan lanean, LABeko delegatu sindikala naiz, eta Enpresa Batzordeko kidea. Lerro hauek tristuraz beterik,...