2026-06-18
HomeEkintza SindikalaEz dugu langile borrokaren kriminalizazioa onartuko

Ez dugu langile borrokaren kriminalizazioa onartuko


ALEXIS, DAVID eta IÑAKI LIBRE!
 Elkarrizketa: Iñaki Montes eta Alexis Rodríguez

Gaur, azaroak 24, hasi da JEZ enpresako Iñaki Montes eta beste pertsona batzuen aurkako epaiketa. Troikak 2014ko martxoaren 3an Bilbora egin zuen bisitaren harira egin zen protestetan atxilotu zuten Montes, eta hainbat urtetako kartzela-zigorra eskatzen dute. LABen iritziz epaiketa hau guztiz bidegabea da, eta Montesi bere elkartasuna adierazi eta honelako epaiketak salatu ditu elkarretaratze baten bidez.

Iñaki Montesi “lotsagarria” iruditzen zaio, “laguntza eta eskubideak murrizten dituzten horiek bankuei milaka miloi oparitzea". Gainera, "badakigu esleipenengatik komisioak kobratu dituzten horiek kartzelarik zapalduko ez dutela". Eta aldi berean ohartarazi du, “injustizia hori salatzeagatik kalera irten ziren pertsonak epaituak eta zigotuak” izango direla.

Montesen egoera ez da isolatua. Hain zuzen ere Troikaren aurkako mobilizazioan parte hartzea leporatzen dioten moduan, astelehenean, hilak 29, Alexis Rodríguez y David Gonzálezek epailearen aurrean aurkeztu beharko dute, TMA enpresan, enpleaguaren defentsan borrokatzeagatik. Epaitu guztiek argi dute botere politiko eta ekonomikoek langileak isilarazi nahi dituztela errepresioaren bidez eta honen aurrean langileok indarrak batu eta mobilizatzen jarraitu behar dugula.

MANIFESTAZIOA
Igande honetan, azaroak 27, manifestazioa izango da Markina-Xemeinen, Alexis eta David libre uzteko eta jazarpen sindikalaren aurka. Eguerdiko 13:00etan hasiko da Arkupetik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.