2026-02-03
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako Sektoreko Mahaiaren azken bilerak ez du onik ezta berrikuntzarik ekarri

Osakidetzako Sektoreko Mahaiaren azken bilerak ez du onik ezta berrikuntzarik ekarri

Esperokoa zenez, Osakidetzako Sektoreko Mahaiaren azken bilerak ez du onik ezta berrikuntzarik ekarri. Negoziazio barik eta Osakidetzako Zuzendaritzaren aldetik konpromisorik ez.

Gure aldetik, LAB sindikatuak OSAKIDETZAN KALITATEZKO ENPLEGUA SORTZEKO proposamen argia eta zehatza aurkeztu du, hamar neurritan oinarritzen dena, Osakidetzak bere burua zuritzen zuen bitartean. Dekalogo honen neurrietako batzuk honakoak dira:

• 35 orduko jardunaldia.
• EPE berriak
• Publikora ekarri esku pribatuetan dagoen guztia.
• Txandak orokortzea (kirofanoak eta beste probak arratsaldez normaltasunez) eta guardien sistema bertan behera.
• Peonadarik ez.
• Langilegoa gaztetzeko neurriak.

Jarraian, bileran komentaturiko puntu interesgarriak:

Garapen Profesionalaren ostean, ELAk mahaitik altxatzea merezi zuela esan zuen. Gure iritziz, harrigarria da nobedarik gabeko bilera batean halako plantamenduak entzutea, oso neurri larrien aurrean (jardunaldia, kanoso eta APak, soldata…) LABek gauza bera proposatu duenean inork ez zuenean “egoki” ikusten. Ulertzen dugu garapen profesionalarena eraso bat dela, baina ez larriena.

• MUGIKORTASUNA: Osakidetzak jendea mugitu behar du eta horretarako marko legala sortu nahi du. Formakuntza baremotik at gera liteke.
• ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA: sortutako iskanbilaren ondorioz, Osakidetzak esaten du soilik aldatuko duela oraingo akordian jasotzen den 2 ZERRENDAko sistema hala eskatzen badu gehiengo sindikalak. Hori ez dagoenez, momentuz 2 zerrendak geldituko dira, baina eztabaida ez omen dago itxita. Paradoxikoki, oraingoan bai behar duela Osakidetzak sindikatuon iritzia…
• GARAPEN PROFESIONALA: Osakidetzaren aburuz, diru falta eta legeek agintzen dutelako, momentuz ez da egingo deialdi berririk, orain ordaintzen dena jarraituko ordaintzen eta 2011ko deialdia “izozturik” gelditzen da dirurik izan arte. Beraz, jakin ez genekien ezer.
• KANOSOAK: PNVk ez du ezarriko Osakidetzan Ertzaintzaren sententzia; Mahai Orokorrera eramango dute gaia bertan erabakia har dezaten.

Bestaldetik, ELAk eskaturik bildu ginen mahai sektorialeko sindikatu guztiok (ELA, SATSE, SME, LAB, CCOO eta UGT) eta enplegua eta garapen profesionalaren gaineko mobilizazio plangintza bat proposatu ziguten…Hau da, irailetik hona LAB hiru aldiz proposatu duena eta emaitzik eman ez duena sindikatuon borondate faltagatik, ELArena barne. Hala ere, LABek denon arteko fronte komuna sortzeko helburua mantentzen du, Osakidetza negoziatzera eta enplegu sortzera behartzeko. Espero dezagun oraingoan, Osakidetzako gehiengoa daukan sindikatuak deialdia egin duenez, akordioa lortzerik egotea. Izan ere, LABek borroka jarraituko du osasun sistema publikoa eta langileon lan baldintzak defendatzen.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...

EAJk egoera zaurgarrienean dauden pertsonak etxegabetzeko Espainiako Gobernuarekin egindako akordioa salatzen du LABek

Akordio honekin maizterren eskubideen aurka egiten dute jeltzaleek, egoera ziurgabean dauden herritarrentzako inolako alternatibarik eskaini gabe.  EAJk Espainiako Gobernuarekin adostu du etxejabe txikiek egoera zaurgarrian...

Indarkeria matxistaren aurrean erantzun kolektiboak artikulatzen jarraitzeko borrokarako tresna berritua aurkeztu du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak

LABek konpromisoa hartzen du honen zabalpenean. Autodefentsa feministako aldarrikapena izan da erdigunean eta indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa indartu eta ekarpen zein aldarrikapen politiko gisa. Protokoloa...