2026-02-01
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako greba eguna arrakastatsua izaten ari da

Osakidetzako greba eguna arrakastatsua izaten ari da

LABek oso arrakastatsutzat jotzen du Osakidetza osoan gaur burutzen ari den greba. Nahiz eta grebak gaur gaueko 22.00ak arte iraun, ordu hauetan parte hartzearen balorazio oso positiboa egiteko tenorean bagaude. Anbulatorio zein ospitaleetan, erabiltzaile eta langileen erantzuna ezin argiagoa izan da: Osasun publikoa arriskuan dago eta denoi dagokigu bere defentsa.

Gaurko greba, ekaineko manifestazio jendetsuarekin ireki genuen mobilizazio lehenengo fase hau itxi egiten duena, arrakastatsuena izan da, nahiz eta halako mobilizazio eta lanuzte agenda indartsuak dakarren desgastea handia izan.
Bestaldetik, Osakidetzaren jarrera ezin axolagabe eta lotsagabea salatu nahi dugu, berriro ere. Lehenengo eta behin, aurreko lanuzteen minimoen dekretu bera erabiliz, irakurketa maltzurragoa egin dute eta gehiegizkoak ziren minimoak gogortu egin dituzte oraingo honetan. Eta larriena da, Osakidetza populazio gaixoa erabiltzen ari dela greba eskubidea urratzeko eta jendea gure kontrako jartzeko, hain zuzen ere guk osasun arretaren kalitatea defendatzen dugunean. Lan zikin honetan, zuzendaritzak ehunka nagusitxoren laguntza ordainezina dauka, aho eskertuak eta euren postuetan “hatzamarrez” kokatuak, asko eta asko ezta plaza finkorik izan gabeak. Osakidetzaren jarrerak egoera mutur arriskutsuenetara darama eta jakin dezaten gerta litekeen edozein egoeraren gaineko ardura eurena baino ez dela izango.

Osakidetzak negoziazio serio eta osasun sistema bermatzen duten gutxienekoak ezeztatzen jarraitzen badu, urtarriletik aurrera borrokara bueltatuko gara. Eta argi izan dezaten haserre, indar eta jendearen laguntza nahikorik badaukagula osakidetzako gatazka fase gogorrago batera eramateko. Osakidetza ezin da kortijo bat izan, zeinetan ehunka batzuek patrikak betetzen dituzten bitartean, diru eza argudiaturik asistentziaren kalitatea gero eta txarragoa den.

Olentzerok Darpon eta Armentiari ikatza ekarriko diela aurreratu digu. Prest egon daitezela, ez badute jarrera aldatzen, negu benetan gorria izango baitute benetan.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...