2026-03-18
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak Gorlizko EAGa ez dela itxiko jakinarazi du

Osakidetzak Gorlizko EAGa ez dela itxiko jakinarazi du

Hiru hilabete baino gehiagoko herritarren presioaren ondoren, Gorlizko Osasun Zentroaren aurrean astero kontzentrazioak eginez eta Uribe ESIko gehiengo sindikalaren ekintza koordinatuaren ondoren, pozik iragarri dezakegu Osakidetzak eskualdeko alkatetzei jakinarazi diela ez dela Gorlizko EAGa, Urgentzia eta Larrialdietako Zerbitzua, itxiko.

Gorliz, Plentzia, Barrika eta Lemoizko biztanleentzako oso zerbitzu beharrezkoa, baloratua eta erabilia da. Garaipen hori ez zen posible izango LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek deitutako mobilizazio bakoitzean herritar horien parte-hartze aktiborik gabe.

Ez dezagun ahaztu pandemiaren aitzakiarekin beste EAG batzuk itxi dituztela EAE osoan eta ez dituztela berriro ateak ireki, Algortako Bidezabalekoa, esate baterako.

Langileen ordezkariok erne egon beharko dugu, zerbitzua berriro itxiko ote duten ikusteko (plantillak, gehienak aldi baterakoak, hilez hileko kontratuekin jarraitzen dute), eta Bidezabalen berrirekitzearen alde borrokatu beharko dugu, baina mezu positibo bat zabaldu nahi dugu: borrokatuz gero, gauzak lor daitezkeela.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Argazki galeria: arratsaldeko mobilizazioak

https://youtu.be/vogv6JjTm_g