2026-02-03
HomeUncategorizedNafarroako irakaslegoaren aurka ultraeskuinak abian jarri duen intoxikazio eta desinformazio kanpaina salatu...

Nafarroako irakaslegoaren aurka ultraeskuinak abian jarri duen intoxikazio eta desinformazio kanpaina salatu du LABek

Kanpaina arbuiagarri honek agerian uzten du UPN eta PPk ez dutela beraien iragan frankistarekin hautsi. Honen adibide dugu frankismo garaian erabilitako jardun higuingarrienetarikoa bat berreskuratzeko ahaleginetan dabiltzala: irakasleen “zerrenda beltzak”.

Lehenik eta behin, gure lankideei eta zenbait ikastetxeei zuzendutako gezur eta faltsukeriak salatu nahi ditugu. Zelatatutako irakasleei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu.

Nafar irakaslegoaren ideia eta iritziak zelatatu eta kontrolatu izanak, sistema totalitarioetan erabilitako Orwelen kontrol sozial teknika dakarkigu burutara.

Helburu jakin bat dugula salatzen dute, irakaskuntza doktrinatzeko erabiltzea, baina egun doktrinatzaileak direnak ezkutatzeko aitzakia besterik ez da: UPN eta PP.

Wert jaunak LOMCE legeak ikasleak espainoltzeko helburua duela esan zuen.

Kanpaina lotsagabe honekin, euskarazko irakaskuntza kriminalizatu eta estigmatizatu nahi da. Barcina, Wert, Iribas eta Albak, Francok euskarari zion gorroto bera erakusten ari dira.

LABetik irakaslegoak egiten duen lana goraipatu nahi dugu, pertsona aske, kritiko eta euskaldunak izateko gure apustua aldarrikatuz.

Ez gara lotsatzen eta ozen diogu: guk kalitatezko eskola euskaldun, kritiko, aske, hezkidetzaile eta laiko baten aldeko apustua egiten dugu non esku-sartze doktinatzailerik ez den onartuko.
  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...