2026-03-19
HomeEkintza SindikalaNafarroako Hezkuntzan greba deitu dugu apirilaren 3an ratioak jaitsi eta erosahalmena berreskuratzea...

Nafarroako Hezkuntzan greba deitu dugu apirilaren 3an ratioak jaitsi eta erosahalmena berreskuratzea exijitzeko

Nafarroako Gobernuak eta, zehazki, Hezkuntza Departamentuak otsailaren 15eko greban gure kolektiboak planteatutako aldarrikapenei inolako erantzunik eman ez dionez, LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT erakunde sindikalok Nafarroako Hezkuntza Publikoko irakasle guztiak beste greba-egun batera deitzen ditugu apirilaren 3rako.

Legegintzaldi honetan Mahai Sektorialeko ordezkaritza sindikalari ez zaio baliorik eman, gutxietsi gaituzte. Negoziazio kolektiborako tresna nagusia kontsulta-organo hutsa bihurtu nahi izan da, ez da izan guztioi eragiten diguten lan-baldintzei buruz negoziatzeko gunea.

Beraz, Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu premiazko negoziazioa dei dezala, irakasleen zilegitasuna eta babesa duten mahaietan (Mahai Sektorialean eta Mahai Orokorrean) honako aldarrikapen hauek lantzeko, baita sindikatuetatik planteatu ditzakegun beste guztiak ere.
â—Ź Ratioen jaitsiera hezkuntza-etapa guztietan.
â—Ź Erosahalmenaren berreskuratzea.
â—‹ KPIarekiko soldata-igoera eta 2010etik galdutako erosahalmenaren berreskuratzea, %20 delarik.
â—‹ Funtzionario mailak eta titulazioak Bolonia Planaren arabera egokitzea.
â—‹ Lanbide-karrera guztiontzat
â—Ź Behin-behinekotasuna % 8 errealetik behera murriztea.
â—Ź Gainkarga burokratikoa murriztea ikasleen premiei denbora eskaini ahla izateko. Hau aurrera eraman al izateko baliabide gehiago behar dira: osasun-baliabideak, giza-baliabideak, administratiboak eta abar.

Guk argi dugu aldarrikapen hauek lortzeak, irakasleen lan-baldintzak hobetzeaz gain, zuzenean ekarriko duela eskaintzen den zerbitzu publikoa nabarmen hobetzea. Ezin dugu ahaztu hezkuntza dela gure gizartea hobetzeko tresna nagusia, eta hori babestu behar dugula, gizarte-justizia handiagoa lortzeko funtsezko zutabea baita.

Bestetik, ikastetxe guztiak animatzen ditugu Klaustroetan eta Eskola Kontseiluetan euren atxikimenduak sustatzera, Hezkuntza Departamentuak zuzenean ezagut dezan eta eskola eta institutuetan dagoen ezinegonaz jabetu dadin. Ikastetxeetan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak badira ere, gure sektoreak izan zuen jarraipen handiena aurreko greba-deialdian. Beraz, negoziaziorik ez dagoen bitartean eta gure aldarrikapenak aintzat hartzen ez diren bitartean, mobilizazioen dinamikarekin jarraituko dugu, hezkuntza publikoa, doakoa eta kalitatezkoa izateko eskubidearekin ez baita jokatzen.

LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok Nafarroako Gobernuari dei egiten diogu legez ezarritako mahaietan benetako negoziazioa egin dezan, planteatutako aldarrikapen guztiei erantzuteko. Gurekin batera mobilizatzeko deia egiten diegu ere, gainerako sindikatuei eta hezkuntza-komunitateko beste eragileei. Helburu horrekin, greba deitu dugu hezkuntzan datorren apirilaren 3rako.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.