2026-09-28
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaNafarroako hezitzaileen lana babestu eta Barcina eta Iribasen dimisioa eskatu dute 15.000...

Nafarroako hezitzaileen lana babestu eta Barcina eta Iribasen dimisioa eskatu dute 15.000 herritarrek

Nafarroa guztitik etorritako 15.000tik gora guraso, irakasle, ikasle eta herritarrek hezkuntzaren gaiari loturiko inoiz Nafarroan egin den manifestazio jendetsuena burutu zuten atzo Iruñean. Zerrenda beltzen osatzea salatuz eta hezitzaile nafarren lana babestuz, gerturatutako nafarrek hezkuntza propio, plural, kritiko eta euskaldunaren beharraren aldarria egin dute.

Atzokoak pasadan azaroan LOMCEren aurka egindako mobilizazioekin alderatuta herritar gehiago mugitu zituen, argi erakusten duelarik nafar gizartearen desadostasuna Goberbutik martxan jarritako hezitzaileekiko jazarpen kanpaina.

Barcina eta Iribasen dimisioa eskatu zen
UPN, PP eta Diario de Navarrak zuzendutako intoxikazio kanpainaren aurrean manifestariek Barcina eta Iribasen dimisioa eskatu zuten ibilbidean zehar.

Atzoko mobilizazioaren aurrean Ainara Artetxe, LABeko ordekariak, "gaurkoa, Nafarroako euskaltzale mugimenduarentzat egun handia dela" adierazi zuen.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzan bidea borroka dela aldarrikatzen dugu

Osakidetzako mobilizazio dinamikaren hasierak negoziazioa ireki du, baina Osakidetzako lan baldintzak arautzen dituen akordioa negoziatzeko lehenengo zirriborroak eta giza baliabideak antolatzeko plan berriaren proposamena behar bezain garatuta ez daudela uste du LABek. Horregatik, egoera bideratzeko, greba eta mobilizazioak giltzarri izango direla uste du sindikatuak.

Ez dugu sinatu Gipuzkoako enpresa transitarioen sektoreko hitzarmena

Sindikatuak ez du babestu nazioarteko salgaien garraioaren logistikaren kudeaketan jarduten duten enpresen sektoreko hitzarmena; izan ere, ATEIAk, sektoreko patronalak, egin duen azken eskaintzak ez die sektoreko langileek dauzkaten behar errealei erantzuten.

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.