2025-12-06
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaNAA-k LABi arrazoia eman dio Udalean nahieran egindako kontratazioen harira jarritako salaketan

NAA-k LABi arrazoia eman dio Udalean nahieran egindako kontratazioen harira jarritako salaketan

Ebazpen gogor batean, Udaletxean nahieran egin diren hainbat postuetarako kontratazioen harira LAB-ek aurkeztutako salaketarekin bat azaldu ostean, NAA-k UPNri koloreak atera dizkio. Auzitegiak, Udalaren jarrera “ilegalaz” eta “legedi funtzionarialaren bortxaketaz” mintzo da eta postu hauek, deialdi berrien bitartez, ateratzera behartzen du, berdintasun, meritu eta gaitasun irizpidei jarraiki.

UPN-k agintea izan duen lekuetan eraikitako kortijoa, ezdeustatzen doa. Bere gobernatzeko eraren nortasun ikur izan dira korrupzioa, adiskidekeria eta bezeroak nahi eran lehenestea. Eguesetik Iruñeraino, CAN ahaztu gabe. Dietak, gainsoldatak, komisioak, ondarearen desagertzea… ustel usaia dakar honek denak.

Nafarroa beraiena zela uste izan dute, Iruñea beraiena balitz jokatu dute, lotsagabekeri osoz. Ardura karguetan beren lagunak kokatu dituzte, horietarako gai ez izanda ere eta beren uran dantzatzen ez zuen oro baztertu egin dute.

Beren lotsagabekeria, Iruñeko Udaleko hainbat lanpostu, Administrazio Publikoetan sartzeko ezinbestekoa den prozedimendua errespetatu gabe betetzeraino iritsi da, UPN, “zerbitzu eginkizun”en bitartez hauek estaltzen saiatu delarik.

Iruñeko Udaleko LABek, hainbat kasu antzemanak zituen Ongizate Sozial eta Berdintasun arloan eta Udalari, postu hauei zegokien meritu lehiaketarako deialdia egin zezan eskaera egina zuen, langile guztiek, era ilegalean beteak zeuden lanpostu hauek eskuratzeko aukera izan zezaten. Udalak ez zion ezta gure eskaerari erantzun ere egin eta NAA-ra jotzea erabaki genuen orduan, honek, gure argudio guztietan arrazoia eman digularik.

LABen interbentzioa, ez da ebazpen judizial honen objetu diren postuetara mugatuko, aurki beste hainbat lanpostuen inguruko bestelako proposamenak aurkeztuko ditugu.

Datozen egunetan udaletxeak epaia bete dezan espero dugu, inolako helegiterik jarri gabe. Alabaina, zuzenketa ez da aipatutako Ongizate Sozial eta Berdintasun arloko lanpostuetara, antzeko irregulartasunak ematen baitira beste arlo batzuetan ere. Udaletxeak bere kabuz neurriak hartzen ez baditu, LABek ekimen berriak irgarriko ditu epe motzean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...