2026-02-02
HomeMurrizketakMurrizketa sozialek miseriara garamatzatela salatzeko elkarretaratzea bihar Bilbon

Murrizketa sozialek miseriara garamatzatela salatzeko elkarretaratzea bihar Bilbon

Ostegun honetan, urriak 17, “Pobrezia Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna” dela eta, murrizketak eta prekarizazio soziala jasatzen ari garen hainbat kolektibotako kideok elkarretaratzea egingo dugu goizeko 11.00etan Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegazio aurrean, administrazio desberdinei pobreziaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak martxan jar ditzatela eskatzeko. 

Mobilizazio honekin salatu nahi dugu egungo krisi egoeraren baitan Eusko Jaurlaritzak prestazio sozialetan murrizketa nabarmenak egin dituela.

Murrizketa sozialak bultzatzeko politiken eragina gehien nozitu duen sektoreetako bat pentsiodunena da. Pentsioetan egiten ari diren etengabeko murrizketen aurrean geratzen zaigun tresna bakarra mobilizazioarena da. Horregatik, osteguneko elkarretaratzearekin batera, bada bigarren hitzordu garrantzitsu bat gogoratu beharrekoa, larunbatean, hilak 19, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo diren manifestazioena alegia.

DEITZAILEAK:

ERAGILE SOZIALAK: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Asamblea de Invisibles, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada-Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba, M15M.

SINDIKATUAK: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...