2026-08-12
HomeZerbitzu PribatuakIkus-entzunezkoakModu positiboan baloratzen dugu EAE mailako Ikusentzunezko Produktoren Lehen Esparru Akordioa sinatu...

Modu positiboan baloratzen dugu EAE mailako Ikusentzunezko Produktoren Lehen Esparru Akordioa sinatu izana

Akordio hau ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak CONFEBASK patronalarekin 2017an sinatu zuten Akordio Interprofesionalaren aterkipean jaiotzen da. Honek, gure lan baldintzak gure eremuan negoziatu daitezkeela argi uzten du. LABen oso modu positiboan baloratzen dugu hau. Gure lan baldintzak kanpo injerentziarik gabe negoziatu ditzazkegu, ikusentzunetako produktoren Lehen Esparru Akordio honekin hori posible egiten ari gara.

Akordioa hainbat punturen arteko adostasunen islada da. Adostutako puntuen artean hauek azpimarratu nahi ditugu:

Lurralde eremua: akordioak zein eremu geografikori eragiten dion zehazten du. Kasu honetan, EAE mailakoa izatea positibotzat jotzen dugu sektoreak duen berezitasuna kontutan izanda. EAEn barreiatuta daude enpresa zein langileak, eta kasu askotan, EITBrentzat egiten dute lan. Honek homegeneizazioan lagunduko luke.

Funtzio eremua: akordioa zein eremutan aplikatu behar den zehazten du. Puntu honen inguruko adostasunak sektorean existitzen den noraeza gutxitzea ahalbideratuko du. Ez dugu ahaztu behar sektore honetaz ari garenean ez dagoela erabat argi zein langile eta enpresa motaz ari garen.

Subrogazioa: hemendik aurrera aplikatzen hasiko den kontratazio publikoko lege berriak subrogazioaren inguruko hainbat aldaketa dakartza. Hemendik aurrera ez da nahikoa izango subrogazio klausula, pleguetan soilik egotea hau bermatzeko, dagokion hitzarmen kolektiboan edota akordio markoan ere egon beharko du adostuta. Hori dela eta, akordio marko honek gai hau ere jasotzen du.

Gai zehatz hauetatik haratago, hemendik aurrera sektorearen lan baldintzak zehaztuko dituen bestelako gai guztien inguruan negoziatzeko, Hitzarmen Kolektibo baten negoziazio mahaia irekiko denaren konpromisoa ere adostu dugu patronalarekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...