2026-11-16
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakMobilizatzen jarraitzeko prest daude pentsiodunak

Mobilizatzen jarraitzeko prest daude pentsiodunak

LABeko Helduak eta Pentsiodunen arloak biltzar nazionala egin du gaur Bilbon. Hala, urteko balantzea egin dute, hurrengo hilabeteetarako erronkak zehazteaz gain. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak hartu dute hitza biltzarrean, eta PP zein PSOEk egindako pentsioen erreformak gogor salatu dituzte.

Gaurko biltzarrean, otsailaren 19tik aurrera euskal pentsionisten plataformek iragarritako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dugu, euren aldarrikapenak geure eginez. Hala adierazi genuen joan den asteartean, pentsiodunen elkarteek mobilizazioak iragarri zituzten egunean. Hain zuzen ere, manifestaziora deitu dute otsailaren 22rako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. 

Donostian egindako elkarretaratzea.

Bestalde, LABeko Helduak eta Pentsiodunen arloak berak deituta, Donostiako Hotel Amara Plazaren aurrean mobilizatu ginen atzo. PSOEk pentsioei buruzko hitzaldi bat eman zuen hotel horretan, eta hara bertaratu ginen, PSOEk bere aurpegia zuritu nahi baitu pentsioen gaian. Kanpaina horren baitan kokatzen dugu atzoko hitzaldia, eta ezinbestekoa iruditu zitzaigun sindikatuaren aldarrikapenak gogoratzea eta PSOE eta PPren pentsioekiko erreformak salatzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako metala borrokan: negoziazioa orain!

LAB, ELA, CCOO, eta UGT sindikatuok, Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideok, plataforma bateratu bat aurkeztu dugu SEAren aitzakia guztiak saihesteko eta, behingoz, sektoreko pertsonek behar duten eta merezi duten hitzarmena negoziatzera esertzeko.

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...