2026-03-27
HomeEkintza SindikalaMartxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an greba egingo dute...

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek

Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek ez dute beste aterabiderik ikusi, beren eskubideak aldarrikatzeko, grebara jotzea baino. Ahalegin handia egin dute elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez irtenbideak bilatzeko, eta pazientzia handia erakutsi dute. Hala ere, enpresaren aldetik ez dago benetako borondaterik langileen aldarrikapenei erantzuteko. Langileak dira, ez boluntarioak.

Lehenik, enpresa-hitzarmena 2013tik berritu gabe dago. Oraindik ez da bilerarik egin hitzarmena negoziatzeko, nahiz eta hilabeteak igaro diren plataforma aurkeztu zenetik. Duela urtebete enpresarekin adostutako akordioa, negoziazioari hasiera emateko datak zehazten zituena, ez da bete. Egoera honen aurrean, langileak nazkatuta eta kezkatuta daude, eta ezinbestekotzat jotzen dute ahalik eta lasterren negoziazio-mahaia eratzea eta hitzarmen berria lortzeko lanean hastea.

Bigarrenik, garapen profesionalaren deialdiaren auzia dago. Gaur egun, hainbat langileri eragiten dien epaia dago, eta apirilean argitaratu zen arren, oraindik ez da bere osotasunean bete. Langileen eskubidea izanik eta ebazpen judiziala tartean egonda, ulertezina da egoera honek bere horretan jarraitzea. Gainera, badira epai horretatik kanpo geratzen diren beste langile batzuk ere; beraz, enpresak hartutako konpromisoa bete behar du, eta ondorioz, beharrezkoa da garapen profesionalaren deialdia langile guztiei aplikatzea eta osorik gauzatzea. Horretarako, zentzuzkotzat jotzen da hitzarmenaren negoziazioa baliatzea.

Horrenbestez, enpresari eta Osakidetzari arduraz jokatzeko eskatzen diete: enpresa-hitzarmenaren negoziazioa lehenbailehen has dadila, eta garapen profesionalaren deialdia osorik eta langile guztientzat gauza dadila.

Langileek hitzarmena eta garapen profesionala eskatzen dituzte, “orain eta langile guztientzat”.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari Sanchezekin izan duen bileran

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan dute gaur, eskumenen transferentziaz hitz egiteko. LABen ustez, Pradales lehendakariak dagozkion...

LABek salatu du Tubos Reunidosek gatazka areagotu duela, azpikontratetan enplegu suntsiketa handiagoa eta lan iruzurra eraginez

LABetik salatu nahi dugu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak beste urrats bat eman duela enplegua suntsitzeko eta lan-baldintzak okertzeko estrategian, azpikontratekin kontratuak eteten hasiz. Gatazkaren hasieran ohartarazi...

Bigarren greba eguna Zubietako erraustegian

Gaur, martxoak 26 osteguna, erraustegiko langileek bigarren greba eguna eta manifestazioa burutu dute beraien lan baldintzak hobetu behar dituen enpresa hitzarmena aldarrikatzeko. Aurretik jasotako grebaren...