2026-03-19
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaMartxoak 31. Aberri Eguna Iruñean

Martxoak 31. Aberri Eguna Iruñean


Martxoaren 31ean Aberri Eguna ospatuko dugu Iruñean. "Etorkizuna, Independentzia. Por un futuro para nuestro pueblo. Pour l’avenir de notre people." lelopean eta Independentistak sareak deituta, manifestazioa burutuko da eguerdiko 12:00etan Golemetatik abiatuta. 14:30etan Bazkaria izango da Anaitasunan eta egun guztian zehar bokatak, animazioa, materialak, haur jolasak… izango dira Alde Zaharreko INDEFESTAN.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.