2026-10-12
HomeIndustriaMetalgintzaMartxa jendetsua Laminaciones Arreguiko langileen lanpostuen defentsan

Martxa jendetsua Laminaciones Arreguiko langileen lanpostuen defentsan

Laminaciones Arreguiko langileak, borroka estrategia bermoldatu ostean, Gasteizko lantegiraino joan dira martxa jendetsu batean. Elkartasun martxa hau Gasteizko Martxoak 3ko Plazan hasi da eta bertan enpresako langileek, grebalarie zein kaleratuek, beste enpresa batzuetakodelekatuek, EH Bilduko kideek eta herritar andanak hartu dute parte. 
Lantegi barruraino lagundu dituzte grebalariak, enpresako segurtasuneko zerbitzuen gainetik, eta Enpresa Batzordeko kideek negoziazio eskaintza luzatu diote Giza Baliabideen arduradunari. Enpresako Zuzendaritzak, bere aldetik, dagokien oporraldia eman die, beraz ez dira lanean hasiko. Edonola ere, langileek mobilizazioekin jarraituko dute akordioa lortu arte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.