2026-03-18
HomeErrepresioaMakroprozesuen aurka herri erantzuna sustatzeko konpromisoa adierazi du LABek

Makroprozesuen aurka herri erantzuna sustatzeko konpromisoa adierazi du LABek

35/02 sumarioan auzipetutako kideek Euskal Herriko eragile politiko, sindikal, sozial eta instituzionalekin abiatutako bilera errondaren baitan, gaur, LAB sindikaturekin bildu dira, Donostian. Auzipetuen izenean Floren Aoizek gogoratu du “prozesu honen gaineko irakurketa partekatu, egoera azaldu eta epaiketari erantzuna emateko” abiatu dituztela bilerak.

Prozesu judizialok “herri baten kontrako epaiketak” izaki, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak adierazi du epaiketaren kontra, eskubide zibil eta politikoak bortxatzearen aurka “Euskal Herrian gehiengo sozial zabal bat” dagoela. “Orain iritzi hori kalera atera behar da” dei egin dute bi bozemaleek.

Alde bietako ordezkariak bat etorri dira militantzia eta jarduera politikoaren persekuzioa eta kriminalizazioa ematen dela salatzerakoan. Eta bilera erronda honekin, makroepaiketan auzipetuta dauden lagunek, “politikaren jazarpenari herri gisa erantzutearen beharra” azpimarratu dute. Egun, Euskal Herrian ia 300 lagun daude politika egiteagatik epaiketa zain.

LABek konpromiso zehatzak hartu ditu, besteak beste, “ekimen garrantzitsuak aurrera ateratzeko eta ekimen horiek agenda sindikalean sartzeko adostasunak bilatzeko konpromisoa”. “Demokraziaren aldeko agenda propioa behar dugu”, adierazi du Etxaidek, “erantzuna langileen agendetan ere egon behar du, eta horrela izango da, epaiketak irauten duen bitartean honen salaketa present izango baitu LAB sindikatuak bere ekimenetan.

 

LAB sarean
{module[111]}

 

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Argazki galeria: arratsaldeko mobilizazioak

https://youtu.be/vogv6JjTm_g