2026-10-27
HomeBidalketak2015Maiatzaren Lehenean langileok kalera!

Maiatzaren Lehenean langileok kalera!

Lerro hauen bidez LAB sindikatutik Maiatzaren Lehenean kalera irteteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. "LANGILEOK BORROKAN, Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean aurtengoan borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu. 

Euskal Herria aldaketa bidean da langileon borrokari esker.  Munduko militantziarik onenarekin, eta milaka euskal langile borrokalariren indarrarekin, lortuko dugu.

MAIATZAREN LEHENEAN DENOK KALERA!



MAIATZAREN LEHENEKO EKIMENEN AGENDA


LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurtengoan ere. "LANGILEOK BORROKAN, Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean 25 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.
 

ENTZUN GAITZATELA OZEN!  
#M1LangileokBorrokan

Entzun gaitzatela argi eta garbi Maiatzaren Lehenean. Lagundu gaitzazu egunak emango duenaren jarraipena egiten zuen aportazioen bitartez.

Bidali zuen argazki, bideo, kronikak… LAB sindikatuaren webgunera eta txertatu #M1LangileokBorrokan "hashtag"a sare sozialetan.
Nora eta nola bidali

 
MAIATZAREN LEHENEAN LANGILEOK KALERA!
Langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan 


 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara, baliabideak, segregazioa eta digitalizazioa dira hezkuntza arloko lehentasunak LABentzat

Sindikatuak gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egindako agerraldian adierazi duenez, PISA txostena erreferentziatzat hartzen ez duen arren, datuak kezkagarriak dira. Emaitzetan eragina izan duten faktoreen artean lau dira premiaz jorratu beharrekoak: euskararen ezagutza eta erabilera indartzea, ikastetxeetako baliabideak bermatzea, segregazioari aurre egitea eta digitalizazio-eredua berrikustea.

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako greba bertan behera utzi du enpresa batzordeak

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako Enpresa Batzordeak urriaren 27tik abenduaren 23ra iragarrita dituen greba egunak bertan behera uztea erabaki du. LAB eta ELA sindikatuek osatzen dute Enpresa Batzordea eta ahobatezko erabakia izan da greba egunak bertan behera uztea. Iragarpen horren arrazoia bat eta bakarra da: konpainiak, CCOO sindikatua baliatuta, edozein negoziazio aukera zapuztu du hauteskunde sindikalak egiteko aurreabisua Lan Delegaritzan erregistratu baitu.

LABek CAF gela bertan behera uzteko EHUren erabakia babesten du

Sindikatuak salatu egiten du Eusko Jaurlaritzako sailburuek, eta zehazki Perez-Iglesias sailburuak, eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin dituzten adierazpenak. Genozidioaren kontura negozioa egitea ez da defendagarria.