2026-10-03
HomeUncategorizedMaiatzaren 31an greba Nafarroan eta 2 orduko lanuzteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Maiatzaren 31an greba Nafarroan eta 2 orduko lanuzteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

ELA eta STEE-EILAS sindikatuek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zerbitzu publikoetan deitutako greba deialdia bertan behera uzten dutela iragarri eta gero, LABek sortu den egoera aztertu du gaur. Sindikatuaren ustez zerbitzu publikoen kontrako ofentsiba larriak bere horreran dirau, eta eman beharreko erantzunean estrategia erresistentzialista hutsetik estrategia sindikal ofentsibo eta eraikitzaile batera jauzi egin behar dugula defendatu du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...