2026-06-18
HomeIndustriaMetalgintzaLos y las trabajadoras de Troquelería del Norte se encierran en las...

Los y las trabajadoras de Troquelería del Norte se encierran en las instalaciones de la empresa con el objetivo de paralizar el desahucio

Iraganeko TROQUENOR enpresa, gaur egungo TROQUELERIA DEL NORTE, muturreko egoeran dago, haren azken kudeatzailea hanka egiteaz gain, astelehen honetan, maiatzak 6, lehengo enpresariek, gaur egun industria-jarduera betetzen den pabiloiaren jabe direnak, sustatu duten kaleratze agindua geneukalako eskuartean.

Enpresari hauek izan ziren, hain zuzen, 2012. urtean, TROQUENORREN porrotaren eta likidazioaren partaide. Sindikatuek salatu zuten orduan, irregulartasunez jositako konkurtso-prozedura batean, pabiloiaren jabetza bereganatu zutela. Haren eskutik, Mario Silva, enpresari germaniar-portugaldarra, etorri zen. Kudeaketa negargarri batek eragin norabidea zuzentzeko gauza izan ez zenez, alde egin behar izan du. Egoera hartaz baliatu dira aurreko enpresariek, Giménez-Breton familiak alegia, pabiloiaren jabe izanik, TROQUELERIA DEL NORTE guztiz ixteko eta harekin batera, egun, beharra egiten duten 120 langile lanetik bidaltzeko.

Operazio honegaz egoera makur honi ematen zaio amaiera. Enpresariek porrotera eroan dute enpresa, Eusko Jaurlaritzari, gizarte segurantzari, foru ogasunari, beharginei,… guztira, 27 milioi eurotako zorra utzi diete. Merkataritza-legearekin, konkurtso-administrariak, beharginak bidaltzea tresna moduan erabiliz, abiapuntuan jarri dira oraingoan. Bien bitartean, beharginak kale gorrira doaz!

Gaur gauzatu beharko litzateke TROQUELERIA DEL NORTEren aurka dagoen eta bertoko beharginen erresistentziak eraginda, bertan behera geratu den bidaltze-agindua kentzea.

Beharginen ordezkariok jakinarazi diegu funtzionario judizialari eta ertzaintzako kideei plantillaren, 120 beharginon erabakia: ez gara irtengo enpresatik, geure lanpostuak eta enpresaren instalazioak beraiek ere, babesteko asmoa dugulako. Lantegitik bidaltzea bertan behera geratu da, agindu berriak jaso artean; orduan, kide gehiagorekin ekingo diote.

Egoera honelakoa izanik, beharginek erabaki dute enpresaren instalazioetan itxialdi bati hasiera emango diotela, behin betikoz, bertan behera gera dadin bidaltzea eta estutu ditzagun, oro har, erakundeak eta batik bat, Eusko Jaurlaritza, norbaiten alde egin dezaten eta TROQUENOR / TDN-ko jarduerari eta lanpostuei eustearen alde jardun daitezen.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amiantoak hil egiten duela salatu dute CEMOSAko langileek

Joan den maiatzaren 9an hil zen Juan Mazorriaga Maguregui, Matxorri, CEMOSAko langilea, lanean ari zela amiantoaren eraginpean egotearen ondorioz. Honen harira, amiantoarekiko esposizioak eragindako...

Grebaren jarraipen masiboa Etxebarri-Ibiñako PEPSICOren botilaratze plantan

PEPSICOko langileak greba egiten ari dira gaur, enpresa batzordeak deituta, enpresa diziplina-araubidea gehiegikeriaz eta arbitrariotasunez erabiltzen ari dela salatzeko. Enpresa langileen aurkako politika zigortzailea gauzatzen...

LABetik exijitzen dugu lehenbailehen zuzendu dezatela familia-langileen soldaten finantzaketa

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuan eskaera aurkeztu ondoren, martxoan jaso genuen departamentuaren erantzuna, non esan baitziguten 48/2020 Foru Dekretuan jasotako familia-langileen finantzaketa-moduluen "azterketa" egingo zutela. Hiru hilabete geroago, oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen kolektibo horrek konparaziozko bidegabekeria onartezina jasaten jarraitzen du.