2025-12-06
HomeEkintza Sindikala«Grebalariak aske! Muntaia polizialik ez!»

«Grebalariak aske! Muntaia polizialik ez!»


2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuta epaitutako hiru gazteri ezarritako zigorra salatzeko elkarretaratzea izan da gaur Bilboko Auzitegien aurrean Grebalariak Aske!k deituta. Parte hartzaileek, beste behin, salatu dute gazte hauek turko-buru gisa erabili dituztela beste eredu sozioekonomiko baten alde borrokatzeagatik eta protesta soziala isilarazteko eta kriminalizatzeko.

GREBALARIAK ASKE! MUNTAIA POLIZIALIK EZ! (Irakurketa)

Irailaren 11n Bilboko hiru grebalariak (Aitor Fernández, Jon Telletxea eta Urtzi Martínez) epaitu zituzten, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuta. Eskaera fiskala: 14 urteko espetxe zigorra bakoitzarentzat. Epaia: absoluzioa Aitorrentzat eta 15 hilabeteko espetxe zigorra Urtzi eta Jonentzat desordena publikoengatik.

Epaiak oinarririk gabe uzten du hasieratik salatu dugun muntaia poliziala. Hala ere, fiskaltzak eta akusazio partikularrak helegitea jarri dute. Fiskaltzak, mozorroaren astungarria argudiatuz, bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Urtzi eta Jonentzat. Akusazio partikularrak osotasunean errekurritu du epaia (hau da, 14 urteko espetxe zigorra eskatu du hiru auzipetuentzat). Horrez gain, abenduaren 12an Irantzu Yaldabere epaitu dute Bilboko adingabeen epaitegian.

Beraz, gura borroka oraindik ez da bukatu. Berriz ere salatu nahi dugu gazte hauek turko-buru gisa erabili dituztela beste eredu sozioekonomiko baten alde borrokatzeagatik eta protesta soziala isilarazteko eta kriminalizatzeko. Guk lanean jarraituko dgu Aitor, Irantzu, Jon eta Urtziren behi betiko eta erabateko absoluzioa lortu arte, eta antolatuko ditugun ekimenetan parte hartzeko deia egiten diegu bidegabekeria hau salatu nahi duten pertsona eta eragile guztiei.

Aitor, Irantzu, Jon eta Urtzi aske! Absoluzioa!

 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...