2026-02-04
HomeEkintza SindikalaLehen bero-bolada, lehen baso-sute handia, eta Nafarroako Gobernuak etxeko lanak egin gabe...

Lehen bero-bolada, lehen baso-sute handia, eta Nafarroako Gobernuak etxeko lanak egin gabe jarraitzen du

2022ko suteen ondoren, Nafarroako suhiltzaileen kolektiboak agerian utzi zuen talde espezifiko bat sortu behar zela aurre egin beharreko baso-suteen prebentzioari behar bezalako erantzuna eman ahal izateko.

Hala ere, Barne Departamentuak egoera horiei aurre egiteko beharrezkoak diren bi tresna guztiz geldiarazita ditu, eta LABen uste dugu horiek martxan jartzea ezinbestekoa dela.

Alde batetik, Baso Suteen Taldearen sorrera. Sindikatuen gehiengoaren eta Zerbitzuaren Zuzendaritzaren oniritzia jaso dituen arren, oraindik orain geldirik dago, eta horren sorrera arautu behar duen Foru Aginduaren zirriborroa, berriz, Amparo López andreak zuzentzen duen Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuko tiraderaren batean dute ezkutatuta.

Eta bestalde, oraindik ez dugu larrialdi handietarako baliabideak kudeatzeko tresnarik. Honek behartu egin gaitu, beste behin ere, suhiltzaileen borondateari tiraka aritu behar izatera.

LABek, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Langileen Batzordeko eta Babes Zibileko sindikatu nagusiak, salatu nahi du ez Departamentuak ezta Lopez kontseilariak ere ez dutela aurrerapausorik txikiena ere eman norabide horretan. Egoera horren aurrean, guk argi dugu Nafarroako Suhiltzaileen Baso Suteen Talde Tekniko bat eta larrialdi handiei erantzuteko benetan balioko duen kudeaketa mekanismo bat lortzeko lanean jarraituko dugula..

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

AEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela dela esanez.

Bizkaiko Egoitzetako zaintza zerbitzua duintzea eta sektoreko lan baldintzen prekarietatea ezabatzea proposatu du LABek

LABetik baieztapen argi batekin hasi nahi dugu negoziazio hau: Bizkaiko egoitza pribatuen egungo ereduak ez du balio. Zerbitzu publiko honen pribatizatzeko egungo politikak, tratu...

LAB, ELA eta CGTk salatzen dute legea saihesteko eta langileria mehatxatzeko VW Nafarroaren, UGTren eta CCOOren jarrera

ELA, LAB eta CGT sindikatuetatik salatu nahi dugu, onartezina delako, VW Navarra, UGT eta CCOOen jokabidea; izan ere, VW-Nafarroako kontratazioan Legea ez betetzeagatik Lan...