2026-03-19
HomeEkintza SindikalaLanuzteak hasiko ditugu Irungo posta zerbitzuan

Lanuzteak hasiko ditugu Irungo posta zerbitzuan

Irungo Correoseko langileek greba partzialak iragarri dituzte, uztailaren 3an hasi eta mugarik gabe luzatuko direnak. Lanpostuak ez betetzea kezkagarria da, eta denbora asko daramate egoera hori jasaten. Irunen muga guztiak gainditu dira, eta 9 lanpostu bete gabe geratu dira. 800 jakinarazpen baino gehiago pilatu dira hauteskunde osteko aldian, eta enpresak ez du inolako errefortzurik kontratatu edo hutsik dauden lanpostuak bete.

Azpimarratu behar da Irunen hedadura gero eta handiagoa dela, auzo berriak eraiki baitira. Bada, ezinezkoa da egunero herri osoan posta-legeak eskatzen duen bezala posta banatzea banaketa–unitatean gaur egun dauden langileekin.

Hala, Correosek ez du betetzen Posta Zerbitzu Unibertsala, eta etengabe atzeratzen dira legeak berak gutunak eta jakinarazpenak entregatzeko ezartzen dituen epeak. Langilerik ez dagoenez, enpresak beste produktu mota batzuk lehenesten ditu, hala nola paketeria. LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok egoera horrek langileengan sortzen duen gehiegizko ahalegina salatu nahi dugu, langileen lan-baldintzei eragiten dielako. Uztailaren 3an beste hauteskunde-kanpaina bat hasiko da; kanpaina horren berezitasuna da uda sasoian egingo dela, eta, beraz, lankide asko oporretan egongo direla, horrek dakarren lan-gainkargarekin. Posta bidezko boto-eskaeren erregistro guztiak gainditu dira, eta, oraingoz, ez dago lanpostu guztiak betetzeko aurreikuspenik.

Beraz, Correosi eskatzen diogu absentzia guztiak modu iraunkorrean betetzeko, kalitatezko posta-zerbitzu publikoa bermatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.