2026-11-14
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLantokietan aukera sexuala askatasun osoz biziko dugula berretsi dugu

Lantokietan aukera sexuala askatasun osoz biziko dugula berretsi dugu

Gaur, maiatzaren 17a, Homo-, Lesbo-, Trans-, Bifobiaren kontrako eguna da. Horrela, LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa fundazioak formakuntza saioa antolatu dugu Donostiako eskualdeko sindikatuko kuadroak prestatzeko. Lan honetan, orain bi urte hasi ginen Lantokietarako bazterkeria eta jazarpenaren aurkako gida eta protokoloarekin. Gure helburua, homofobia kasuak ekiditzea, eta izatekotan, nola jokatu behar dugun jakitea da. Lan saio hau ez ezik, elkarretaratzeak ere egin ditugu sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatzeko.

Gaur, maiatzaren 17a, Homo-, Lesbo-, Trans-, Bifobiaren kontrako eguna da. Horrela, LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa fundazioak formakuntza saioa antolatu dugu Donostiako eskualdeko sindikatuko kuadroak prestatzeko. Lan honetan, orain bi urte hasi ginen Lantokietarako bazterkeria eta jazarpenaren aurkako gida eta protokoloarekin. Gure helburua, homofobia kasuak ekiditzea, eta izatekotan, nola jokatu behar dugun jakitea da.

Amets Jordan eta eta Egoitz A. Albeniz sexu askapeneko aktibistak izan ditugu gidari gaurko formakuntza saioan, eta LABeko lantokietako ordezkariek, lantokietan aurkitzen dituzten egoeren berri eman ahal izan dute, batzuk besteengatik ikasiz eta homofobia kasuei aurre egiteko formulak planteatuz.

Izan ere, azken urteotan, kapitalismoak gorroto egoerak areagotzea eragin duela identifikatu dugu. Kapitalismo heteropatriarkalak langileon arteko gorrotoa sustatu behar izan du, sexu askatasuna baztertuz, emakumeekin egiten duen bezala. Kontrola ziurtatzen du era horretara, eta boterea bermatzen dute, langile klasearen barnean pitzadurak sortuz.

Aukera sexuala adierazteagatik, edo genero identitate ezberdina izateagatik, inor ez litzateke erasotua edo diskriminatua izan beharko, baina jendartean errealitatea bestelakoa da, ideologia heterosexuala hegemonikoa da, eta jendartean horrela bada, zer esaterik ez lan munduan. Lan baldintzak guztiontzat kaxkartu eta prekarizatu badira, LGTB+ pertsonentzat, beldurra eta izkutatu beharrekoa handiagoa da

Langileoi sexu askatasuna bermatzea dagokigu, lantokiz-lantoki babes guneak sortuko ditugu, gure genero eta aukera sexualak lantokiz lantoki aske bizitzeko eskubidea bermatuko dugu. Horretarako, gure gorputzen burujabetza aldarrikatzen jarraituko dugu.

LABek, fobia, eraso eta diskriminazio hau desagertarazteko konpromisoa berresten du. Borroka horretarako, baditugu gure protokoloa eta gida. Momentu honetan, tresna horiekin gure lantokietako ordezkariak formatzen ari gara, eta laister, lantokietara eta kaleetara saltoa emango dugu.

Horma-irudia, Kursaalen
Formakuntza saioarekin batera, elkarretaratze bat egin dugu Kursaal aurrean, Donostian, horma-irudi bat osatu eta gero. LABeko ordezkari Urtzi Ostolozagak sexu askatasuna eta aniztasuna aldarrikatu ditu bertan, eta krisiarekin gorroto egoerak areagotu direla azpimarratu du.

Bilbon ere bildu gara; sindikatuaren beraren Bilboko egoitzaren aurrean, kasu honetan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...