2026-01-31
HomeEkintza SozialaLantokietan aske!

Lantokietan aske!

2024ko ekainaren 28 honetan, sexu askatasuna aldarrikatu nahi dugu, baita lantokietan ere. Aske izateko neurri eraginkorrak behar ditugu. Zuriketa arrosari ez!

Eskuin muturraren gorakadaren eta diskurtso erreakzionarioen hedapenaren aurrean, mugimendu transmaribibolloaren borrokari esker instituzioetan lege eta politika publikoetan aurrera urratsak egiten ari diren testuinguruan gaude: Espainiako Estatuko Trans Legearen ondotik, otsailean onartu zen Eusko Legebiltzarrean EAEko trans legea deiturikoa, esaterako.

Baina nahikoa al dira neurri hauek LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen defentsarako, edo, are gehiago, heteroarautik kanpo gure askatasuna bermatzeko?

Instituzioek eta patronalak dituzten zuriketa arrosezko jarreren aurrean, LABetik lantokietan aske izateko neurri eraginkorrak eta errealak exijitzen jarraituko dugu, gure lan sindikalaren bidez.

Jakin badakigu instituzio eta patronalaren aldetik ez dela etorriko guk desio dugun mundua eraikitzeko proposamen erradikalik, baina eskuin muturraren eta diskurtso erreakzionarioen gorakada bizitzen ari garen honetan, garrantzitsua da LGTBIQ+ kolektiboko kideon bizitzen alde bermeak jartzea.

Gaur gaurkoz ez-nahikoak diren lege eta ā€œberdintasun politikenā€ aurrean, guk politika feministak aldarrikatzen jarraituko dugu. Egiturazko aldaketa errealak eta bitartekoak behar ditugu. Enpleguaren eremuan, LGTBIQ+ kolektiboaren zapalkuntza espezifikoak identifikatu, landu eta aurre egiteko protokolo eta plan espezifikoak behar ditugu.

Horrekin batera, mugimendu transmaribibolloak deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu.

Sexualitatea askatasun osoz bizitzeko hautua erabat zilegia dela aldarrikatu nahi dugu: kapitalismo heteropatriarkalak inposatutako leku, eredu eta roletatik asakatzen gaituen hautu bezala ulertzen dugu. Izan ere, sexuaren araberako lan banaketa posible egiten duena bikote heterosexualean oinarritzen den familia nuklearra da. Familia funtsezko instituzioa da produkzio eta erreprodukziorako egungo sistema existitzeko, baita betikotzeko ere.

Helburua heteroaraua gainditu eta gure harreman eta identitateak modu askean erabakitzeko burujabe izatea delako, eman diezaiegun su heteroarauaren armairuei. Saretu, ahaldundu, salatu eta erantzuteko konpromisoan berretsiz, lantokietan ere aske izan nahi dugu!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...