2026-03-19
HomeIndustriaMetalgintzaLangileen ekimenen ondorioz, aurrerapausoak Gipuzkoako metalgintzan, baina borrokan jarraitu behar dugu

Langileen ekimenen ondorioz, aurrerapausoak Gipuzkoako metalgintzan, baina borrokan jarraitu behar dugu

Gaur, irailak 25, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren 6. bilera egin dugu. Ez da kasualitatea azken asteetan LABek egindako mobilizazio eta ekimenen ondorioz, Adegik proposamen berria ekartzea. 

Proposamenak bi berrikuntza nagusi ditu, azpikontratatutako langile batzuentzat (biltegizaina, mantenimendukoak, garbiketa industrialekoak, beste batzuen artean) subrogazio eskubidea jasotzen du eta ABLE bidezko kontratazioan denbora urtebetera mugatzen du, baina ez du bermatzen enpresan jarraituko duenik edota enpresak ezin izango duela ABLEko beste langile batekin ordeztu. Honek erakusten du langileen aktibazioak emaitzak ematen dituela eta horretan jarraitu behar dugu. 

Baina Adegik proposamena ekartzeaz gain, mehatxu ere egin digu, proposamen hau azkena izango dela esanez. LABentzat jarrera hau onartezina da, benetako negoziazioa lortu nahi badugu, mehatxuak alde batera utzi eta langileen aldarrikapenak kontuan hartu behar ditu Adegik. Lanaldi murrizketa, laneko bajak osagarritzea edo KPIaren gaineko soldata igoerak sektoreko aldarrikapen nagusietako batzuk dira.  

Oraindik gauza asko negoziatu eta argitu behar ditugu, nahiz eta Adegik negoziazioa amaitutzat eman nahi duen. Esate baterako, gaurkoan LABek martxoan atera berri diren Auzitegi Goreneko lizentziak nola gozatu behar diren argitzen duen bi sententzia aurkeztu ditu. Sententzia hauen arabera, lizentzia guztiak lehen lan egunetik kontatzen hasiko dira. Hitzarmenak ez dauka gai honek eguneratua eta honek lantokietan arazoak ekarriko ditu hitzarmenean ez bada jasotzen.  

LABek erantzukizunez aztertuko du Adegiren proposamena baina argi dugu hurrengo bilerara ere negoziatzera joango garela, xantaiarik gabe. Horretarako langileen borroka ezinbestekoa izango da. Denon artean lortuko dugu!

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.