2025-05-14
HomeEkintza SozialaLangabezia-babes sistemaren ahultzea etengabea da

Langabezia-babes sistemaren ahultzea etengabea da

Abenduko langabezi datuak atera berri diren honetan LABek berriro salatzen du langabezi-babes sistema etengabe ahultzen ari direla. Hain zuzen ere langabe kopuruak behera egin badu ere gero eta gehiago dira langabezia egon arren prestaziorik jasotzen ez dutenak.

Abenduan, Hego Euskal Herrian 651 langabe gutxiago zeuden, nahiz eta Nafarroan gorakada handia izan den, hau da aurreko hilabetean baino 1.197 langabetu gehiago.

Urtean zear, gora beherak izan diren arrean, langabeziak beheranzko joera izan du. Urtearteko tasan, paroaren zifra ofiziala %9,6an jeitsi da nahiz eta ezberdintasun handiak dauden generoaren arabera: paroa %12,5 jeitsi da gizonezkoen artean eta %6,7 emakumezkoen artean.

Edozein kasutan, ohartarazi behar dugu susperraldiaren onurak ez direla modu justu eta zentzuzkoan somatzen ari lan munduan, sortzen den enplegua prekarioagoa eta geroz eta okerrago ordaindua baita. Honela azaldu dezakegu Gizarte Segurantzako zuloak handitzen jarraitzea. Ez den enpleguaren kalitate txarragaitik soilik, PPren Gobernuak enpresa kuotak jeisteko onartutako neurriengatik ere.

Kontrataziora itzuliz, behin behinekotasunaren gehiegizko erabilerak ezegonkortasun laboralaren gorakada ekarri du: 2015ean sinatu ziren ehun kontratutik sei baino ez ziren mugagabeak izan. Gainera, sinatu ziren aldi baterako kontratuen ia erdiak ez zuen hilabete bat baino gehiago iraun. Honek agerian uzten du sortzen den enpleguaren hegakortasuna eta lan txandatze maila onartezina.

Azkenik, gogorarazi behar dugu, langabezia-babes sistemaren ahultzea etengabea dela, geroz eta gutxiago babesten du eta prestazioak murritzagoak dira. Zehazki esanda, azaro amaieran (prestazioen estatistika hilabete bateko atzerapenarekin argitaratzen da) ofizialki 130.372 pretsona ziren langabezian egon eta langabezi prestaziorik jasotzen ez zutenak.

Panora honek agerian uzten du botere publikoek duten ezintasuna krisiari erantzun egoki bat emateko muturreko prekarietatean erori gabe; edo okerrago dena: erabateko indiferentzia milaka familia konpatzen dituen zailtasunen aurrean.

Guzti honengatik, gure ustez ez dira zalantzan jarri behar soilik enpresa gestio edo lan harremanak ereduak, sistema ekonomiko eta soziala bera ere zilegitasun krisi handi baten aurrean dago
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osasun Mahaiaren ezinak agerian geratzen hasiak dira, eta horrek mahaiko arduradunak metodologia etengabe aldatzera eraman ditu

Gaur publiko-pribatu lan taldean zein zerbitzu-zorrokoan osatutako dokumentuak mahaira ekarriko zituztela adierazi zuten arren, aldebakarrez erabaki dute horien aurkezpena atzeratzea.

Iruñerriko Mankomunitateko SCPSAko enpresa batzordeak iragan asteko istripu larria salatu du

Iruñerriko Mankomunitatearen SCPSAko enpresa batzordeak mobilizazioa egin du enpresa horretan maiatzaren 5ean izandako istripu larria salatzeko.

LAB CEBEKen aurrean mobilizatu da, Bizkaiko arte grafikoen hitzarmenaren negoziazioan blokeoa ezartzen duten enpresak seinalatzeko

LABek uste du sektore honek jauzi are sendoagoa eman behar duela, sendotasun horrek sektore osoaren batasunaren bidez izan behar duela.