2026-08-12
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakLaneko istripuen drama sozialaren aurrean planto egiteko ordua da

Laneko istripuen drama sozialaren aurrean planto egiteko ordua da

Abantoko El Campillo industria-poligonoko Emica Bombas enpresan, gaur goizean bertan gertatutako langile baten heriotza salatzen dugu. Azken heriotz honekin 24 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak. LABetik gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dizkiegu hildakoaren gertuko, senitarteko eta lankideei.

Ez da izurrite bat edo jainkoen zigor bat, gehienetan, istripuak praktika txarren, prebentzioa faltaren, presen, lan-kargen, malgutasunaren… ondorio dira. Hitz baten, lan munduan nagusi den prekarietatearena. Tragedia hau larritu egiten da “krisiagatik”, baina ustez sartuta gauden “suspertze” aldian, goraka doa lanean hildako langileen kopurua.

Bada ordua etengabe goraka doan drama sozial honen aurrean planto egin dezagun. Ez enpresetatik ez instituzioetatik ez da honi aurre egiteko, edo gutxienez, gutxitzeko, tresna ez neurririk jartzen,.

LABetik argi dugu mobilizazioa dela tresnarik eraginkorrena, bai heriotza hau salatzeko bai langileriarentzako tragedia honekin amaitzeko. Horregatik, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek kontzentrazioa egingo dugu bihar, 11:00etan, enpresa-atarian.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...