2026-09-21
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaLanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeen pentsio eskubidea bermatu dadila eskatu du...

Lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeen pentsio eskubidea bermatu dadila eskatu du LABek Bilbon

Azken asteotan LAB sindikatua kanpaina batean buru-belarri dabil, sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko. Gaur, hilak 20, LABen kanpainarekin bat egin duten emakume bizkaitarrak Gizarte Segurantzaren Bilboko bulegoetan izan dira pentsioak errebisatzeko eta beren diru sarrerak hobetzeko eskatuz.

Ekimen honekin Tribunal europarrak eta Konstituzionalak emandako sententziak bete daitezen aldarrikatzen du LABek. Epai horietan esaten da pentsioak kalkulatzerakoan lanaldi partzialak osoak bezala baloratu behar direla.

Horretarako, sindikatutik aholkularitza juridikoa eskaini zaie lanaldi partzialeko kontratuekin lanean aritu eta jubilatuta edo jubilatzear dauden emakumeei, Gizarte Segurantzara jo dezaten pentsioak errebisatzeko eskatu eta beren diru sarrerak hobetzeko.

Gizarte segurantzak emakumeok diskriminatzen gaitu

«Orain dela hilabete batzuk, Europako Epaitegiak eta Epaitegi Konstituzionalak bi epairen bitartez aditzera eman zuen espainiar estatuak jardunaldi partzialeko langileen pentsioen neurketa egiteko sistemak emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa urratzen duela, eta beraz, emakumeonganako diskriminatzailea dela, izan ere, jardunaldi partzialetan ari den langileen %80a emakumeak dira.

Nahiz eta bi sententzia hauek mahai gainean egon, oraindik ez dute inolako neurririk hartu egoera hau zuzentzeko. Honek agerian uste du emakumeok lan merkatuan pairatzen ditugun diskriminazioei aurre egiteko inolako borondate politikorik ez dutela.

Aldiz, ez dute mugiezintasun hori agertzen egun sexuaren araberako lan banaketa ezartzen duen sistema hau mantentzerakoan, edo eta gure oinarrizko eskubide laboral eta sozialak kaltetzeko inposatzen dizkiguten neurri eta murrizketa ezberdinak aplikatzerako momentuan.

Hau dela eta, LAB sindikatutik praktika diskriminatzaile hau pairatzen duten langileen ehunka sinadura jaso eta gero, gaur gizarte segurantzak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan dituen bulegoetan mobilizatzen ari gara egoera diskriminatzaile hau bertan behera utzi dezaten exijitzeko, eta eguneko lanaldiak lan egindako egun osotzat har ditzatela eskatzeko.

Azkenik, aldarrikatu nahi dugu pentsio sistema oinarrizko zutabea dela zuzena eta solidarioa izan nahi duen jendarte ereduan.

Hau guztiagatik, LABetik Euskal Herritik kudeatutako pentsio sistema propio bat aldarrikatzen dugu. Emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutako Gizarte segurantza sistema propioa, sexuaren araberako diskriminaziorik gabekoa.»
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.