2026-11-21
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakLan hitzarmen duin bat eskatu dute garbitzaileek

Lan hitzarmen duin bat eskatu dute garbitzaileek

Borrokan daude Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hezkuntza Saileko zentroetan azpikontratatutako garbitasuneko langileak. Bada, Gasteizko errektoreordetzaren aurrean elkartu dira gaur, lan hitzarmen duin baten alde protesta egiteko.

Errektoretzarako hauteskundeak dituzte gaur Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta, egun hori baliatuta, garbitzaileek protesta egitea erabaki dute Gasteizko errektoreordetzan bertan, LAB, ELA, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek deituta. Hain zuzen ere, azpikontratatutako garbitasun arloko langileei 2014ko abenduan amaitu zitzaien hitzarmena eta, bilera ugari egin ondoren, negoziaketa erabat blokeatuta dago. Langileek lan duina eta eros-ahalmena berreskuratzea aldarrikatu dute.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.