2026-03-19
HomeEkintza SindikalaLan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde bihar protesta Donostian

Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde bihar protesta Donostian

Bihar uztailak 21, Donostiako Gizarte Segurantzako eraikin berriaren inaugurazioan Tomas Burgos, Espainiar Gobernuko Estatu Idazkaria, izango da. Bisita honen aurrean ELA eta LAB sindikatuok protesta egingo dugu langileok lan baldintza duinak eta beharrezkoa dugun Gizarte Segurantza Sistema hemen negoziatu eta erabaki nahi dugula eta Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren beharra aldarrikatzeko. Mobilizazioa eraikinaren atarian izango da goizeko 11.30etan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.