2026-02-02
HomeEkintza PolitikoaLan eta bizi baldintza duinen alde mobilizatu gara Baionan eta Donapaleun

Lan eta bizi baldintza duinen alde mobilizatu gara Baionan eta Donapaleun

Sindikatuok Ipar Euskal Herrian deitutako greba eta mobilizazio egunaren harira, Baionako eta Donapaleuko kaleetan mobilizatu gara, hainbat aldarri ardatz. Hain zuzen ere, soldaten igoera, aberastasunaren eta lanaren banaketa eta erretiroa 60 urtetan ezartzea eskatu dugu, langileen bizi eta lan baldintzen defentsan.Ā Hemen erabakitzeko aldarria ere oso presente izan dugu, Euskal Herrian bertan antolatu eta borrokatzeko deia egin baitugu.

Hauek dira LAB sindikatuaren aldarrikapenak:

– Gutieneko soldata 1.663 eurora emendatzea berehala
– 30 orduko lan-astea
– Lan sarien emendaketa orokorra
– Erretreta 60 urtetan
– Emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren bukaera
– Langabezia-asegurantza erreforma kentzea
– Zerbitzu publikoen indartzea
– Tokiko negoziazio eremuen sorrera

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...