2026-08-09
HomeEkintza SindikalaLABen irakurketa Epaitegi Gorenak ATESE enpresan emandako sentetziaren harira

LABen irakurketa Epaitegi Gorenak ATESE enpresan emandako sentetziaren harira

Komunikabideetan agertutako informazioen arabera Epaitegi Gorenak ATESE baleareetako enpresaren hitzamenak jasotzen dituen lan baldintzak baieztatzen ditu.

LABek ondorengoa adierazi nahi du :

– Epai honek garbi uzten du PPk onartutako lan erreforma hain dela bortitza espainiako epaitegiek ere ezin dutela defendatu langileei lan baldintza minimo horiek inposatzea.
Dena den epai honek enpresa zehatz baten hitzarmen kolektiboa aipatzen du. Beraz, ezin esan lan erreforma baliogabetzen duenik, epai honek izan ditzaken ondorioetatik haratago ez bada.

– Garbi uzten du ere LABek defenditu duen bezala negoziazio kolektiboa ez dela konponduko justizia epaitegien bidez. Alde ezbedinen borondateen esku da, eta hori da hain zuzen ere Confebask-en aldetik falta dena. Honek bizitzen ari garen sektoreko negoziazio kolektiboko blokeo egoerara eraman baikaitu.

– LABek jarraitzen du eta jarraituko du adostasunean oinarritutako eta eskubideak bermatuko dituen negoziazio kolektiboa defendatzen, lan harremanetarako eredu berri baten zerbitzura egongo dena eta gure herriaren, Euskal Herriaren, errealitatean eta beharretan oinarrituko dena.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...