2026-04-05
HomeIndustriaMetalgintzaLABen balorazioa Estatu Mailako Metaleko lehen Hitzarmen Kolektiboa sortzeko Confemetal, CCOO eta...

LABen balorazioa Estatu Mailako Metaleko lehen Hitzarmen Kolektiboa sortzeko Confemetal, CCOO eta UGTk sinatutako akordioaren aurrean

Abenduaren 14an, Espainiako metalgintzako patronalak, CONFEMETAL, eta CCOO eta UGT sindikatuek, estatu mailako metalgintzako lehen Hitzarmen Kolektiboa hitzartzeko egiten ari diren bileretan, akordioa lotu dute Metalgintzako Sektorean indarrean dagoen Estatuko Ituna alda dadin.

Akordio honetan bi alderdiok berretsi dute beren nahia Itun hau estatu mailan sektoreak izango duen Hitzarmen Kolektibo bihur dadin, eta helburu horretan, bi alderdiok agindu dute 2013ko lehen hiruhilabetekoan gauzatuko dutela.

Gaur egungo egoeran, non lan eta negoziazio kolektiboaren erreformak negoziazio kolektiboa estatuaren esparruan zentralizatu nahi duen, eta ezartzerakoan, probintziako esparrukoei baino, estatukoei lehentasuna ematen dien, dirudienez, CCOOk eta UGTk azken jarrera horren hautua egin dute, prest daude hura gauzatzeko.

LABek, hortaz, honetaz duen iritzia ezagutarazi nahi du:
1.- LAB aurrez aurre jardungo da negoziazio kolektiboa zentralizatu nahi izango duen, negoziatzeko gaiak beretzat gorde nahi izango dituen eta Hego Euskal Herrian, sektorean lan egiten duten langileen eskubideak txarrera joko dituen edozein ekimenaren aurka. Gure hitzarmenak izateko eta bertan negoziatzeko dagokigun eskubidea babestuko dugu.

2.- Euskadiko eta Nafarroako CCOOk eta UGTk erabaki beharko dute non kokatzen diren, Madrilen edo aitzitik, Euskal Herrian: bertakoa dena eta metalgintzako hitzarmenak Estatukoarengatik babesten; negoziatzeko eta erabakitzeko garaian, inolako esku-sartzerik gabe, gaitasun osoa izango duten hitzarmenak babesten.

3.- Gaur, inoiz baino beharrezkoa da gure hitzarmenak estatuko mehatxuaren aurrean blindatzeko beharra.

LAB sindikatuak betidanik kritikatu eta salatu ditu negoziazio kolektiboa Madrilen zentralizatzeko saiakerak eta halakoetan, CCOOk nahiz UGTk betetzen duten zeregina. Bietako bat, bertan dihardugu ala Madrilen. Ez da bateragarria Madrilen eskubideez hustea eta gurean babesten saiatzea.

Hedabideen bidez, atzo, Madrileko akordioak “aintzat hartu izanaz” ezagutu genuen ELA sindikatuak egiten digun kritikari dagokionez, ondorengoa adierazi nahi dugu soilik:

LAB, erreformen ziklo honetan, behin eta berriz proposatu du esparrua blindatu behar dela eta negoziazio kolektiboa desblokeatu behar dela.

Horren harira, joan den uztailean, LAB sindikatuak sustatu zuen, EAE osorako, Sektoreko Esparru-Akordioa, estatuko metalgintzako hitzarmenaren aurka eta bertakoak blinda daitezen. Nahiz eta LAB sindikatuak deialdia elkarrekin egiteko aukera eskaini ELAri, honek uko egin zion. Zergatik ez du nahi? Beste guztiak kritikatzeaz aparte zer egiteko prest dago?

ELAk jakin badaki, gure eremuan, negoziazio-esparru bakarra enpresa eremukoa bada, Euskal Herrian milaka langile geratzen direla inolako negoziazio esparrurik gabe. Ez ote da, afiliazioa alternatiba bakartzat eskaintzen duenean, sindikatu-gisa dituen interesak langileen interesen aurretik jartzen ari dela?

LABek proposatu du sektoreko negoziazioa aska dadin egin beharreko mobilizazioak elkar hartuz egin ditzakegula. Egun, haien zain gaude oraindik; denok dakigu azken Probintziako Hitzarmena ELA eta LABen arteko batasunari eta borrokari esker gauzatu zela. LABek berriro adierazten du bere erabateko prestasuna akordioak lotzeko, gure probintziako hitzarmenen defentsan elkarrekin mobiliza gaitezen.

LABek argi eta garbi daki zein den bere iritzia hemen eta zein jarrera duen Madrilen aurrean. Bertan bizi eta borrokatzen gara. Gogorarazi nahi diogu ELAri, LABeri ere dagokiola bokal bat estatu mailako Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio mahaian, baina parte hartzen duen ELAk ez bezala, LABek uko egin ziola partaide izateari, parte hartzea eta Lan Harremanen Euskal Esparruaren defentsa bateraezinak iruditzen zaizkigulako.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta esku hartze inperialistak salatzeko mobilizatzeko deia egiten du LABek

LAB sindikatuak Global Sumud Flotillan ordezkari bat izanen duela adierazten du, eta blokeoa hausteko nahiz Palestinarekin elkartasuna adierazteko deituko diren mobilizazioak indartzera deitzen du. Munduan...

INTIAko batzordeak greba deitu du, enpresa publikoak bere azken proposamenari uko egin ostean

INTIAko enpresa-batzordeak (LAB, UGT) greba deialdia iragarri du, enpresa publikoak soldata-desberdintasuneko egoera konpontzeko sindikatuek aurkeztutako azken proposamenari uko egin ostean. Asteazken honetan, batzordeko kideek eta...

LABek Tubos Reunidosen gatazkan dagoen zinismo instituzionala salatu du eta enplegu-erregulazioko espedientearen inpugnazioa berretsi du

LABek publikoki salatu nahi du Tubos Reunidosen gatazka hartzen ari den norabidea. Izan ere, enpresak enplegua suntsitzeko, altzairutegia ixteko eta logistika kanpora ateratzeko planarekin...