2024-04-26
HomeIndustriaMetalgintzaLABen ALDARRIKAPENAK NAFARROAKO METALGINTZA HITZARMENAREN NEGOZIAZIOAN

LABen ALDARRIKAPENAK NAFARROAKO METALGINTZA HITZARMENAREN NEGOZIAZIOAN

LABen iritziz, argi dago, herrialdeko esparruan jasotzen direla langile gehienen oinarrizko eskubideak eta hortaz, horixe dela babestu behar dugun xedea. Patronala langileen aurkako jokabidea indartuko duen erreforma berrien zain dagoen bitartean, azaltzen ari den jarrera oztopatzaileak gure zeregina zailtzen du. Dena dela, seguru gaude egoera honek sindikatuen egoera berrantolatuko duela; borrokatuko gara aldaketa honek herrialdeko negoziazio esparruari euts diezaion. LABek sustatuko du aipatu prozesua.

 

Onartu behar dugu, negoziazio kolektiboari dagokionez, Patronalarekin ditugun norgehiagoka arazoak krisialdia hasi aurrekoak direla. Dena den, oraingo hau geldialdia egiteko unea da, krisialdi egoera honi eta erreformei nola ekin aztertzeko unea, indar harremanak aldatzeko bidean, gure norgehiagoka hobetuz, neurri eraginkorrez ekiteko unea.

 

Norgehiagoka eraginkor batez aldatu ahal izanen dugu Patronalaren jarrera. Negoziazio esparruari eusteko borrokatu behar dugu.

 

 

 

BERTAN EGITEN DUGULAKO LAN, BERTAN NEGOZIATZEN DUGU.

 

Herrialdeko hitzarmen hauei alternatibak eta egiazko planteamenduak jarri behar dizkiegu. Horretarako, egungoa hobetuko duten edukiez eta negoziazio esparrua gotortuko duten berme eraginkor batez hornitu behar dugu. Era berean, hitzarmen hau metalgintzako langileen gutxieneko baldintzak jasoko duen oinarritzat hartuz, eragotziko da, enpresa esparruan, hitzarmen honen azpitik hitzartzea.

 

Gakoa, gure borrokan, emaitza onuragarriak lortzen utziko dizkiguten neurrietan egonen da, eta horretarako:

 

 

 

Sektoreko langile orok jakin behar du zer proposatzen ari den LAB Negoziazio Mahai guztietan. Hori dela eta, areagotuko dugu gure komunikazio-jarduera.

 

 

 

NEGOZIAZIO EREDUA

 

Negoziazio Mahaian suertatzen ari denari jarraipena egin baino, ideologia-borroka eta mobilizazioa lehenetsiko dugu, horrela, pitinka-pitinka indar harremanak aldatuz, baliabide gehiagoz eta berme handiagoz aurre egin ahal izan diezaiogun etengabe suertatzen ari diren erreformei.

 

 

 

Sindikatuok ezin gara murgildu patronalak eraman nahi gaituen negoziazio ereduan, non bilera-gela batera mugatzen den negoziazioan pertsona gutxi batzuek moldatzen dituzten sektoreko langileen lan baldintzak.

 

 

 

Hitzarmen honen negoziazioak lortu behar du: lan baldintzak hobetzea, sektoreak sortzen duen aberastasuna zuzentasunez banatzea eta aurreko hitzarmenetan sistematikoki kendu dizkiguten eskubideak berreskuratzea.

 

 

 

Horretarako, sindikatuok, garaiz eta egokiro, negoziazio mahaiaren gora beheren berri eman behar izanen dizuegu, horrela, unean unean, jakinaren gainean egon zaitezten eta honela, gertu egon zaitezten, eta seguru aski, halaxe suertatuko da, mobilizazioa (lan baldintza duinak lortzeko daukagun tresna eraginkor bakarra) erabili behar izanen bagenu.

 

 

 

PLATAFORMAREN OINARRIZKO GAIAK:

 

Eros-ahalmena berreskuratzea / soldata igoerak:

 

Galdu dugun eros-ahalmena berreskuratzearen alde eta talde edota mailen arteko soldata aldeak progresiboki deuseztatzearen alde arituko gara. Hori dela eta, ororentzat, 1300 €-tako igoera linealaren alde eginen dugu (hitzarmenaren taulei lotuak daudenentzat nahiz berezko soldata-egitura dutenentzat).

 

 

 

Norberaren eta laneko bizitzaren arteko adiskidetzea / malgutasunaren deuseztatzea:
Hitzarmenean hitzartu den malgutasunak guztiz hausten du norberaren bizitzaren adiskidetzea: enpresariak egoki iritziko duenean, larunbatetan lan egitera edota lanaldia handitzera/urritzera behartu gaitzakeelako, urteko lan egutegiak ezer ezean bilakatuz eta beti enpresaren erranetan egotera behartuz.

 

Malgutasunak enpresa askotan kaleratzeak eragotzi baino, langabezia areagotu du, ekoizpen handiko aldietan ahalbidetu baitu, ohiko langileek, derrigorrez, lanaldia edota lan egunak handitu izana.

 

 

 

Prekarietatearen aurkako borroka / kalitateko enpleguaren sustapena:

 

Gure sektorean langabezia handitu izanaren eragile bakarra ez da krisialdia, patronalaren neurrira egin kontratazio sistema baizik, zeinak langileen ehuneko izugarria babesgabe eta laneko segurtasunik gabe iraunarazten duen. Honengatik, honakoaren alde egiten dugu:

 

 

ABLEak deuseztatzearen alde.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.