2026-03-19
HomeEkintza SindikalaLABeko kide bat atxilotu eta hainbat identifikatu dituzte CEBEKeko egoitzaren aurrean kateatu...

LABeko kide bat atxilotu eta hainbat identifikatu dituzte CEBEKeko egoitzaren aurrean kateatu ondoren


Sindikatuko kideek protesta egin dute CEBEKek Gran Vian duen egoitzaren aurrean, “Sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan” lemapean. Zenbait kide atarira kateatu dira patronalak hitzarmenen inguruan erakutsitako jarrera itxia eta negoziazioan sortzen duen blokeoa salatzeko.

Ertzaintzak kateatutako kideak identifikatu ditu eta kateak moztu, desordenu publikoak eta koakzioa leporatzen dizkiete langileei. Momentu horretan, bultzaka hasi da Ertzantza bertaratutakoen kontra eta sindikatuko kide bat atxilotuta eraman dute aginteari eraso egitearen akusaziopean.

LABek Ertzaintzak erakutsitako jarrera salatu nahi du gogorki, protesta ekintza baketsu honen aurrean gertatu bezala, langileen aldarrikapenen kontra erakusten duen oldarkortasunagatik. Bide batez, berretsi nahi du langileen borroka eta mobilizazioa dela hitzarmenen defentsarako biderik egokiena. Amaitzeko, datorren ostiralean Bilbon burutuko den manifestazioan eta uztailaren 4an burutuko diren lanuzte eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du sindikatuak. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

   

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.