2026-03-29
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraLABeko delegatuak hasi dira Greba Orokorrerako motorrak berotzen

LABeko delegatuak hasi dira Greba Orokorrerako motorrak berotzen

LABeko Bizkaiko delegatuak Bilbon bildu dira gaur irailaren 26ko Greba Orokorraren lanketa zehazteko. Batzarraren ostean 400 delegatu inguru manifestazioa egin dute Madrildik ezarri nahi dizkiguten murrizketak salatu eta Euskal Herriarentzat hitza eta erabakia aldarrikatzeko. Gaur Bilbon egin bezala, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan delegatuen asanbladak egingo dira datozen egunetan. Biharkoa Tolosan izango da eta bertan Beterri, Buruntza-Kostako delegatuak bilduko dira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari Sanchezekin izan duen bileran

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan dute gaur, eskumenen transferentziaz hitz egiteko. LABen ustez, Pradales lehendakariak dagozkion...

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek

Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek ez dute beste aterabiderik ikusi, beren eskubideak aldarrikatzeko, grebara jotzea baino. Ahalegin handia egin dute elkarrizketaren...

LABek salatu du Tubos Reunidosek gatazka areagotu duela, azpikontratetan enplegu suntsiketa handiagoa eta lan iruzurra eraginez

LABetik salatu nahi dugu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak beste urrats bat eman duela enplegua suntsitzeko eta lan-baldintzak okertzeko estrategian, azpikontratekin kontratuak eteten hasiz. Gatazkaren hasieran ohartarazi...