2026-08-02
HomeNazioartea IdazkaritzaFSMLABek Urriak 3 eta 4ean Portugal ospatu den sindikatuen Nazioarteko Konferentzian izan...

LABek Urriak 3 eta 4ean Portugal ospatu den sindikatuen Nazioarteko Konferentzian izan da

LABek Urriak 3 eta 4ean Portugaleko Palmela hirian ospatu den sindikatuen Nazioarteko Konferentzian parte hartu du nazioarteko Idazkaritzako Gaizka Zuriarrainek ordezkaturik. Bi egunetako nazioarteko konferentzia hau Portugaleko Zerbitzu Publikoetako FNSTFPS federazioak antolatu du, Munduko sindikatuen Federazioaren (FSM, WFTU) laguntzaz.

Aipatzekoa da Urriak 3an Munduko Sindikatu Federazioak 69. urteurrena ospatzen duela. Eta urtero Nazioarteko ekintza eguna deitzen du FSMak. Aurten Langabeziaren dramaren aurrean, Langabezia borrokatu beharra aldarrikatu da.

Horrela, nazioarteko konferentzia honetan “Langabezia Borrokatu, Lan Duinaren alde!” lelopean garatu den dokumentua eztabaidatu da. Dokumentu honek Langabezia aztertzen du esparru desberdinetik: zergaitiak, azpierregistroa,…

LABen interbentzioan Euskal Herriaren egoera azaldu, egin diren borroken berri eman eta etorkizunean ditugun erronkak azaldu dira. Langile mugimenduak egun jasaten duen kriminalizazioak ere izan du tokia, non, Urtzi eta Telle gazteek jasaten ari diren jazarpena salatu da. Jazarpen honek duen helburua gizarte protesta mugimendua bildurtu eta deuseztatzea da. Vallecaseko Alfon gaztearen egoeraren berri ere eman da testuinguru honetan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.