2024-04-25
HomeEkintza SindikalaLABek proposamena egin die ELA, CCOO eta UGTri negoziazioen blokeoaren aurrean fronte...

LABek proposamena egin die ELA, CCOO eta UGTri negoziazioen blokeoaren aurrean fronte komun bat artikulatzeko


LAB sindikatuak negoziazio kolektiboaren defentsan fronte komun bat artikulatze bidean aurreko astean ELA, CCOO eta UGTrekin izandako bileren berri eman du. LABen proposamenak ekainaren 21ean mobilizazio konfederala aurreikusten du eta ekainak 28an lanuzte eta grebak negoziazioa zabalik duten hitzarmen guztietan. 

PRENTSAURREKOAREN EDUKIAK

Uztailaren 7a gerturatzen ari da eta negoziazio kolektiboaren defentsan borroka biderkatzen ari dira. Guztiak, hemen ezin aipatu. Baina langile kopuruari dagokionez eta beste hitzarmenetan duen eraginagatik, bereziki aipatzeko da gipuzkoako metalean maiatzaren 24ean langileen sektoreko hitzarmenaren alde eman zuten erantzuna

Bide horretan jarraitzeko. Aurreko astean bi bilera egon dira 4 sindikatuen artean. Metalean eta konfederal mailan, mobilizazio bateratuak adosteko aukerarik ote dagoen ikusteko. Bi bilerak lotuak daude.

LABen proposamena ELA, CCOO eta UGTri:

Ekainaren 21ean 3 herrialdetako metaleko greben indarraz baliatuz, negoziazioa zabalik duten hitzarmen guztietako langileak deitu manifara, printzipioz hiru herrialdeetan.

– Leloa: “gure sektore eta enpresatako hitzarmenen defentsan”. Eremu guztiak defendatu behar dira

– Edukiak: LABentzat ezinbestekoa da. 5 hitzarmenetan 4 sindikatuok jarri gara ados eta hori da guretzat oinarria. Hitzarmen guzti horiek edukiei dagokionez 3 ezaugarri amankomun dituzte: IPCa erreferentzia izango duten soldata igoerak eta lan erreformari aurre egiteko ultraktibitatea luzatu eta deskuelge klausuletan derrigorrezkoa arbitrajerik ez

Hurrengo astean lanuzte eta grebak. Ekainak 28 da gure proposamen (bilera horretan bertan ez genuen bota data zehatza, ondoren negoziazioak zabalik dituzten sektoreekin gestionatu dugu)

Helburua: patronalaren nagusikeriaren aurrean, negoziazioak blokeatzeko duen erabakiaren aurrean…. frente komun bat artikulatzea

Ikusten ari gara zein den patronalaren asmoa, lan erreforma eskuetan soldata eta lan baldintzak erasotu, langileon defentsa kolektiborako bitartekoak ahuldu eta lan harremanen indibidualizazioan urrats berriak eman…

Errealitate oso gogorra dugu aurrean eta horri aurre egiteko estrategiarik eraginkorrena zein den da eztabaida, nola lortzen dugun indar korrelazioetan langileen aldeko urratsak ematea.

Sektoreko negoziazioa izan edo enpresako negoziazioa izan, eduki duinak bermatzeko bide bakarra dago, borroka eta hori da egin behar den eztabaida. Nola egin estrategia eraginkorra patronalaren indar posizioak ahultzeko.

Bat egiten dugu ELArekin mobilizazioaren beharra aipatzen duenean, lan erreformaren aurrean blindatuko gaituen berme bakarra hori delako. Borrokarik gabe ez dago blindajerik ez Ain, ez sektoreetan eta ezta enpresetan ere.

Eztabaida negoziazio eremuetara bakarrik mugatzea, eztabaida partziala da. Euskal Herriko langileek eskaintza integrala behar dute. Horretarako LABek negoziazio kolektiborako marko propiorako proposamena. Eta hori sektore eta enpresako hitzarmenak defendatzetik pasatzen da, soldatak defendatzetik, lan erreformari aurre egiteko klausuletatik, atzerapauso berririk ez onartzetik etab.

Beste sindikatuei baina bereziki ELAri dei egiten diogu, alternatiba integral horren eraikuntzan borroka estrategia bat bateratzeko. Hori da 21 – 28 proposamen honekin egin nahi duguna.

LABek ez dio, ez erreforma aurretik ez erreforma ondoren ere, enpresako negoziazioari uko egiten. Uko egiten dio estrategia, horretara bakarrik mugatzeari. Enpresa eremura bakarrik mugatzearekin ez gaude ados bi arrazoi nagusirengatik:

– euskal herriko klase sindikatua garen heinean, gure helburua langile guztiei irtenbidea ematea delako, gutxieneko batzuk bermatuz. Lan erreformak enpresa eremuan bakarrik negoziatzera eraman nahi gaitu, langile klasea zatituz eta ahulduz patronalaren aurrean, lan harremanen indibidualizazioan urratsak emanez.

Herrialdeko hitzarmenak desagertzen badira, LHEEaren kontrako norabidean goaz.

Ezinbesteko dira ere, enpresatako negoziaziorako. Ez da berdin enpresako negoziaziorako estatuko hitzarmena hobetzeko ekitea edota bertako hitzarmenen erreferentziaren gainean egin behar izatea. Orain herrialdeko hitzarmenak desagertzen uztea, gutxi batzuetzat enpresa hitzarmen egokiak lortuz, luzera enpresa horientzat ere kaltegarri da.

Hitzarmenak mantentzeko bidea ez da CCOO – UGTk estatuan patronalarekin soldatak moteltzeko akordioa.

Enpresetan eduki duinak ez dituen hitzarmenak sinatzen dituzte, sektoreetan sinatzen dituzten moduan. ELAk enpresetan, CCOO – UGTk sektoreetan eta enpresatan (eman adibideak) GKN LEGAZPIA, LOSAL

Jaso dugun erantzuna:

– ELAk ez aurreko astean CCOOen eginiko bileran ez sektorez sektore egin diegun deietan ez digu erantzun. Medioen bidez etorri da erantzuna
 

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.